Foru Aldundia | 2024 04 03

"Pianoa lau eskutara" apirileko "Larunbat musikaletarako"

Susana García de Salazar eta Mentxu Pierruguesek joko dute apirilaren 6an, 12:30ean, Arte Ederren Museoan

Gasteiz, 2024ko apirilaren 3a.  Datorren larunbatean, apirilak 6, 12:30ean, Arabako Arte Ederren Museoan, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Kultura Ekintza Zerbitzuak antolatzen duen "Larunbat Musikalak" programak "Pianoa lau eskutara" eskainiko du Susana García Salazar eta Mentxu Pierrugues pianisten eskutik.

Larunbat Musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musika errepertorioak eskaintzen dituena.  Haren ezaugarria askotarikoa izatea da eta talentu gazteak bultzatu nahi ditu entzule berriak erakartzeko.

Programa erantsita doa. Kontzertu guztietarako sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Kontzertu bakoitzaren aurreko astean emango dira bakoitzari buruzko xehetasunak.

Argibide gehiago, hemen: https://kulturaraba.eus/eu/-/conciertos-de-sabados-musicales.

Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Diptikoa

Jaitsi