390 pilotarik hartuko dute parte Zaramaga Txapelketaren 50. edizioan - prentsa
390 pilotarik hartuko dute parte Zaramaga Txapelketaren 50. edizioan
Otsailaren 6an, ostegunean, hasiko da eta finalak ekainaren 8an eta 12an jokatuko dituzte
Txapelketa alebin, infantil, kadete, jubenil, lehen mailako senior eta elite kategorietan egingo da

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 4a. Zaramagako Txapelketak 50 urte beteko ditu eta 390 pilotarik parte hartu dute parte. Gainera, beste jarduera osagarri batzuk ere antolatu dituzte. Txapelketa, eskuz binakako modalitatean erreferentea, auzoko udal-pilotalekuan jokatuko da otsailaren 6tik, ostegunetik, aurrera. Finalak ekainaren 8 eta 12an jokatuko dira.
Ana Lopez de Uralde Kirol arloko zinegotziak, Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak, Raul Angulo Arabako Pilota Federazioko presidenteordeak eta Jose Miguel Perez Zaramaga Pilota Klubeko presidenteak hartu dute parte aurtengo edizioko xehetasunak aurkezteko egindako prentsaurrekoan.
Kirol-hitzordua Zaramaga Pilota Elkarteak antolatzen du eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa, Zaragoza eta Soriatik etorritako 195 bikotek hartuko dute parte.
Eskola-umeen kategoriak modalitate mistoan jokatuko dira, eta alebinen 22 bikotek eta infantilen 32 bikotek hartuko dute parte. Gizonezkoen modalitatean, aldiz, kadeteen 42 bikote, jubenilen 40 bikote, lehen mailako seniorren 29 eta elite mailako 30 bikote lehiatuko dira.
Txapelketa ostegun, larunbat eta igandetan jokatuko da eta Euskadiko Pilota Federazioaren sailkapenerako puntuagarria izango da.
Bestalde, Zaramagako Emakumezkoen Txapelketaren 7. edizioa apirilean jokatuko da promesa eta elite kategorietan.