Kirola | 2024 03 04

8 jarduera "ireki" martxoan "Eskola kirolean"

Programa abenduan jarri zen abian, eta parte hartzeko aukera ematen duten kirol modalitate batzuetako jarduera zehatzen eskaintza anitza da, dagokion modalitateko eskola programan izena emanda egon ala ez

 

Aukera ematen du kirol modalitate desberdinak ezagutzeko, hainbat kirol aldi berean egiteko eta jarduera mota desberdinak, ez soilik lehiakorrak direnak

 

Arku tiroa, zehaztasuneko tiro olinpikoa, kirol eskalada, badmintona, squasha, txirrindularitza, mahai tenisa dira hilabete honetan egin daitezkeen modalitateak

Gasteiz, 2024ko martxoaren 04a. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak "Eskola Kiroleko jarduera irekien programa" kaleratu zuen joan den azaroan. Jarduera programa berri horren bidez, eskola kiroleko programa osatzen duten zenbait kirol modalitatetako jarduera zehatzen eskaintza zabala egiten da, Arabako eskola adineko adingabeek parte har dezaten, dagokion kirol modalitateko eskola programan inskribatuta dagoen ala ez kontuan hartu gabe.

 

Urtarrilerako 8 jarduera eskaintzen dira: Arku tiroa, zehaztasuneko tiro olinpikoa, kirol eskalada, badmintona, squasha, txirrindularitza, mahai tenisa.

 

Jarduera Irekien Programa, 2023-2024 eskola kiroleko programa bezala, 2017tik 2008ra bitarteko ikasleentzat da. Nolanahi ere, jarduera bakoitzak zehaztuko du adingabeek zenbat urte izan behar dituzten izena eman ahal izateko.

 

Eskola jardueretan parte hartu ahal izango dute dagokion modalitateko eskola kiroleko programan izena eman ez duten eta izena eman dutenek. Salbuespen izango dira hastapen ikastaroak, modalitate horretan izena eman EZ duten ikasleek soilik parte hartu ahal izango baitute.

 

Jarduerak Arabako kirol federazioek antolatzen dituzte, federazio horiek Arabako Foru Aldundiarekin dituzten eskola kiroleko hitzarmenen bidez. Kirol federazioek zuzenean antola ditzakete jarduerak, beren baliabideen bidez, edo beren klubetako baten esku utz ditzakete.

 

2023-2024 eskola kiroleko programak hartzen duen aldi osoan egingo dira jarduerak (irailaren 7tik ekainaren 21era).

 

Jardueretan izena eman ahal izateko, jarduera bakoitzaren informazio fitxan dagoen inskripzio inprimakia bete behar da. Inprimakia jarduera antolatzen duen kirol federazioari zuzenduko zaio automatikoki. Federazio antolatzaileek, gainera, izena emateko beste kanal batzuk ezarri ahal izango dituzte.

 

Jarduerak, oro har, doakoak izaten dira edo kostu sinbolikoa izaten dute bertaratze berme gisa.

 

Argibide guztiak: https://web.araba.eus/es/deporte/programa-actividades-abiertas-deporte-escolar  

Jarduerak: https://web.araba.eus/es/deporte/actividades-abiertas  

 

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi