Ireki da epea gizarte zerbitzuei buruzko prestakuntza ekintzak antolatzeko laguntzetarako - prentsa
Ireki da epea gizarte zerbitzuei buruzko prestakuntza ekintzak antolatzeko laguntzetarako
GOFEk 40.000 euro bideratu ditu irabazteko xederik gabeko elkarte, fundazio eta entitate pribatuentzat, gizarte zerbitzuen inguruko ikastaro, jardunaldi, biltzar eta mintegiak egin ditzaten.
Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a. GOFE - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak (Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoa) epea ireki du 2024an zehar Arabako lurralde historikoan gizarte zerbitzuetako jarduerekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak antolatzen dituzten irabazteko xederik gabeko elkarte, fundazio eta entitate pribatuentzako dirulaguntzetarako izena emateko.
GOFEk 40.000 euro esleitu ditu deialdi publiko horretarako, gizarte zerbitzuekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, biltzar eta mintegiak antolatzeko.
Deialdiaren xedea da baliabideak ematea gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten entitateei. Izan ere, entitate horiek lurralde historikoan prestakuntza ekintzak antolatzen dituzte senideak, profesionalak eta gizartea oro har ohartarazteko entitate horiek osatzen dituzten kolektiboek bizi duten errealitateaz eta haien bizi kalitatea hobetzeko dauden gizarte, osasun, lan eta irisgarritasun neurrien berri zabaltzeko.
Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da, eta honako helbide honetan aurkeztu beharko dira: sede electrónica.
Informazio guztia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean kontsulta daiteke, edo hemen sakatuta.