Gobernu Irekia | 2022 09 22

Ireki da 2023ko foru aurrekontuak egiten herritarrak inplikatzeko proposamenak jasotzeko epea

Ekimenak jasotzeko epea irailaren 30ean amaituko da

Gasteiz, 2022ko irailaren 22a. Arabako Foru Aldundiak herritarren proposamenak jasotzeko epea ireki du, Arabako sei kuadrilletako arabarrak inplikatu eta beren ingurunea eta lurraldea hobetzeko ideiak eta ekimenak aurkez ditzaten, 2023ko ekitaldiko foru aurrekontuetan lantzeko.

Arabako Foru Aldundiak Araban partaidetzako aurrekontuak abian jartzen dituen lehen aldia da. Aurrekontu horien helburua da Arabako biztanleek zuzenean parte hartzea, lurraldearen eta kuadrillen behar eta lehentasun nagusiak ezartzerakoan. Horrela, Foru Aldundiak Arabako Foru Aldundiaren urteko aurrekontuan sartuko ditu gizarte babes handiena biltzen duten beharrak, eta lortutako konpromisoen jarraipena egingo du.

Tresna berri horrekin, kudeaketa irekitzeko duen borondatea eta beren lurraldearen gertuko jarduera eremuaren barruan proposamen zehatzak egiteko eta, batez ere, hobekuntza orokorrak egiteko asmoa duten eragileen konpromisoa batzen ditu foru erakundeak.

Partaidetzako aurrekontuen egutegiko lehen ekintza proposamenak biltzea da, eta lineako edo papereko formularioaren bidez egin ahal izango da. Hona hemen web orrirako esteka: Presupuestos participativos (araba.eus).

Ondoren, analisi kualitatibo kuantitatibo bat egingo da, aztertzeko proposamenak egokiak diren ala ez eta egiaztatzeko ez dutela oztoporik eragiten aurrekontu lerroetan, dirulaguntzetan eta foru deialdietan. Foru Aldundiko sail guztietako zuzendariek osatutako lanerako eta jarraipenerako talde baten bidez, ezarritako baldintzak bete dituzten proposamen guztien zerrenda egingo da, eta hautatuak izan daitezkeen proiektuen zerrenda izango da.

Ondoren, herritarren bozketa egingo da. Arabarrek gehien gustatzen zaizkien proposamenak bozkatuko dituzte, eta boto gehien lortzen dituztenak sartuko ditu Foru Aldundiak etorkizuneko proiektuetan 2023ko aurrekontutik aurrera.

Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuetan urtero aurreikusiko da zein zenbateko bideratuko den Arabako partaidetzako aurrekontuen prozesura. Hain zuzen, ekitaldi bakoitzean esleitutako zenbatekoa aurrekontu propioaren % 0,45 izango da (hartutako konpromisoak eta betebeharrak alde batera utzita).

Gobernu Irekia Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

2023ko Aurrekontu Parte-hartzailea

Jaitsi