Eguneraketa. Bihar, ostegunean, Alavabusen egongo diren gorabeherak "Vuelta"ren Arabako etapa dela-eta - prentsa
Eguneraketa. Bihar, ostegunean, Alavabusen egongo diren gorabeherak "Vuelta"ren Arabako etapa dela-eta
Bertan behera utziko dira Gasteiz/Langraiz/Gaubea 13. lineako eta Herreratik egiten den Gasteiz/Logroño 9. lineako hainbat bidaldi, eta ibilbide batzuk aldatuko dira
Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.- Espainiarako Vueltaren 18. etapa Araban hasi eta amaituko da, eta irailaren 5ean, osteguna, gorabeherak eragingo ditu Alavabus lineen zerbitzuetan: zenbait bidaldi bertan behera utziko dira, ibilbideetan aldaketak egongo dira geldialdiak kenduta eta zenbait atzerapen egongo dira.
"Vuelta"ren 18. etapa Gasteiz eta Maeztu artean egingo da. Mendizabaleko aparkalekuan aterako da 13:05ean, erdialdeko kaleak eta Andra Maria Zuriaren plaza zeharkatuko ditu, eta Gaztelako Atetik aterako da hiritik. Hiriko ibilbide horrek zirkulazioa ixtera behartuko du txirrindulariak igaro baino hogei minutu lehenago, eta Alavabusen hiri barruko ibilbideei eragingo die.
Ondoren, Añanako, Arabako Errioxako eta Mendialdeko kuadrilletako errepideetatik ibiliko da, eta Maeztun amaituko da.
Jarraian, Arabako garraio publikoan nola eragingo duen aurkeztuko da.
-
5. linea Gasteiz/Dulantzi/Agurain/Araia
--12:00 Araia/Gasteiz. Zuzenean sartuko da autobus geltokira, ez baita geldituko Unibertsitatean eta Gasteiz Hiribidean.
--13:00 Gasteiz/Agurain. Atzerapena izango du Gasteiz Hiribidetik eta Unibertsitatetik irtetean.
-
6. linea Gasteiz/Kanpezu/Lizarra
-- A-132 errepidea egun osoan moztuta egongo da, Maeztu parean, han jarriko baita helmuga. Autobusak Maeztu inguratuko du Errotaren eta Vasco Navarro trenbidearen kale perimetraletatik. Geralekua A-132 errepideko markesinetan izan beharrean, udaletxean izango da. Ibilbide luzeago horrek 5 minutu luzatuko du bidaldi bakoitzaren iraupena.
Gainera, gorabehera hauek aurreikusten dira bidaldi bakoitzeko:
--12:15 Kanpezu/Gasteiz. Zuzenean sartuko da hiriburuko autobus geltokira, ez baita geldituko Unibertsitatean eta Gasteiz Hiribidean.
--13:00 Gasteiz/Kanpezu. Atzerapena izango du Gasteiz Hiribidetik eta Unibertsitatetik irtetean.
--16:45 Lizarra/Gasteiz. Maeztutik igarotzean atzerapena egon daiteke, lasterketa amaitzen denean.
-
7. linea Gasteiz/Armentiako Bentak/Bernedo/Lagran
--12:45 Armentiako Bentak/Gasteiz. Zuzenean joango da autobus geltokira, ez baita geldituko Unibertsitatean eta Gasteiz Hiribidean.
--16:35 Lagran/Gasteiz. Atzerapena izan dezake, lasterketa Lagran-Bernedo tartean egongo delako.
-
9. linea Gasteiz/Logroño
Honako bidaldi hauek BERTAN BEHERA UTZI dira, Herrerako mendatea trafikorako itxita dagoelako: 11:00 Logroño/Gasteiz; 12:50 Gasteiz/Logroño; 14:30 Logroño/Gasteiz; eta 16:15 Gasteiz/Logroño.
Horrez gain:
--12:50 Gasteiz/Logroño. Atzerapena izango du Gasteiz Hiribidetik eta Unibertsitatetik irtetean.
--15:30 Gasteiz/Logroño. Atzerapena izan dezake Lezako Ospitaletik igarotzean.
--15:30 Logroño/Gasteiz. Atzerapena izango du Guardiatik eta Lezako Ospitaletik igarotzean.
-
10. linea Haro/Logroño
--14:20 Gasteiz/Logroño. Atzerapena izango du Bastidatik igarotzean.
-
11. linea Logroño/Eskuernaga
--15:25 Logroño-Eskuernaga. Atzerapena izango du Lapuebla de Labarcatik eta Eltziegorik igarotzean.
-
12. linea Gasteiz/Haro
--11:55 Haro/Gasteiz Zuzenean sartuko da autobus geltokira, ez baita geldituko Gaztelako Atean eta Gasteiz Hiribidean.
--13:00 Gasteiz/Haro. Atzerapena izango du Gasteiz Hiribidetik eta Gaztelako Atetik irtetean.
--14:20 Haro/Gasteiz. Atzerapena izango du Zambranatik igarotzean.
-
13. linea Gasteiz/Langraiz/Gaubea
BERTAN BEHERA UZTEN DIRA bidaldi hauek: 12:30 Gasteiz/Langraiz; 12:40 Gasteiz/Langraiz/Gaubea; 13:15 Langraiz/Gasteiz, eta 13:50 Gaubea/Langraiz/Gasteiz.
Gainera, irailaren 4ko (asteazkena) 15:00etatik irailaren 5eko (osteguna) 15:00etara bitartean, autobusak geraldi bakarra egingo du Langraiz Okan, hain zuzen, Langraiz etorbidearen eta Nafarroa kalearen arteko bidegurutzean (Vicuñako etxebizitzak, olibondoaren biribilgunea).
-
15. linea Gasteiz – Amurrio - Laudio
Hurrengo bidaldien irteera eta helmuga, Gasteizen, autobus geltokian baino ez da izango, igarotze ordua errespetatuta (ez da unibertsitatera iritsiko, eta ez da beste geldialdirik egingo:
-- Laudio/Gasteiz: 11:45ean eta 12:20an.
-- Gasteiz/Laudio: 13:10 (irteera: 13:28an, geltokitik); eta 13:40 (irteera: 13:58an, geltokitik).
-
18. linea Gasteiz - Durango
Hurrengo bidaldiaren irteera eta helmuga, Gasteizen, autobus geltokian baino ez da izango, igarotze ordua errespetatuta (ez da unibertsitatera iritsiko, eta ez da beste geldialdirik egingo:
-- Gasteiz/Durango: 13:40ean (irteera: 13:58an, geltokitik).
-
19. linea Gasteiz/Miranda
Hurrengo bidaldiek ez dute geldialdirik egingo Gasteiz hiribidean, ezta Gaztelako Atean ere:
-- Miranda/Gasteiz: 12:25
-- Gasteiz/Miranda: 12:20 eta 13:15.