Kirola | 2024 02 08

Arabak eta Gasteizek merezimenduen aitorpena egin diete kirolariei “Gure Kirola Sariak” sarietan

Kirolaraba Fundazioaren aitorpenak ere eman dira

Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a. Gaur egin da Europa Jauregian Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatutako "Gure Kirola Sariak" sariaren hirugarren edizioa. Bertan, Kirolaraba Fundazioaren aintzatespenak ere eman dira. Aurreko urtean kirol arrakasta izan duten pertsonak eta erakundeak oroitzeko eta aitortzeko ekitaldia da.

Ekitaldian izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea, Ana del Val Kultura eta Kiroleko diputatua, Ana López de Uralde Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzia, beste ordezkari instituzional batzuk, omenduak eta bertara hurbildu diren herritarrak.

Aitortutako pertsona edo kolektibo guztiak erantsi dira dosierrean.

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Dosierra

Jaitsi