Kultura ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak onetsi dira, 480.000 euroko zuzkidurarekin - prentsa
Kultura ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak onetsi dira, 480.000 euroko zuzkidurarekin
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da

Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 15a. ALHAOn argitaratu da, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak proposaturik, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura ondarea kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko toki erakundeek sustatzen dituzten esku hartzeetarako dirulaguntzen deialdiari, 480.000 euroko zenbatekoarekin.
Dirulaguntzak, beraz, lau motatakoak dira:
-
Elementu txikiak kontserbatu eta zaharberritzea: 150.000 euro (iaz baino 14.000 euro gehiago).
-
Ermitak kontserbatu eta zaharberritzea: 150.000 euro (iaz baino 75.000 euro gehiago).
-
Eraikinak kontserbatu eta zaharberritzea: 100.000 euro (iaz baino 15.000 euro gehiago).
-
Historia eta arte ondasunak kontserbatu eta zaharberritzea: 80.000 euro (2021ean baino 20.000 euro gehiago).
Udalak, kuadrillak eta bestelako toki erakundeak izango dira erakunde onuradunak, eta diruz laguntzeko diren ekintzen sustatzaile moduan jardun behar dute.
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da
Nabarmendu behar da elementu txiki, ermita eta eraikinetarako dirulaguntzek 203.000 euroko inbertsioa zutela orain dela bost urte. Gaur egun 400.000 euro dira. Horri esker, azken hiru ekitaldietan 91 esku hartze egin dira, Aldundiak bi miloi euro baino gehiago inbertituta (azken esku hartzearen % 60-80 inguru).
Ondasun higigarrietarako dirulaguntzari dagokionez, iaz 20.000 euro gehitu ziren, eta orain 80.000 euroan mantentzen da. Dirulaguntza horrekin, azken 5 ekitaldietan 45 ondare elementutan esku hartu ahal izan da, eta Foru Aldundiak 320.000 euroko inbertsioa egin du.