Bide azpiegiturak | 2023 02 10

‘Araba bizikletaz’ Laudiora helduko da igandean bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko

Aldai plazan 10:00etatik 14:00etara egingo den jarduera programan bizikleta ginkana, bizikleta elektrikoa probatzeko aukera, tailer mekanikoa eta abar izango dira
Aitortza egingo zaie Artziniega Txirrindulari Klubari eta Aiala Txirrindulari Elkarteari, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarria sustatzeko egindako lanagatik

Gasteiz, 2023ko otsailaren 10a.- Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak datorren igandean, hilak 12, ‘Araba bizikletaz’ kanpainaren hirugarren jardunaldia egingo du Laudion, herritarrek lantokirako edo ikastetxerako joan-etorri laburrak bizikletaz egin ditzaten sustatzeko, garraiobide jasangarri eta osasungarria baita.
Jardunaldia Aldai plazan izango da, Laudioko udaletxearen ondoan, goizeko hamarrak eta arratsaldeko ordu biak bitartean, eta jarduera programan bizikleta ginkana, tailer mekanikoa, margotzeko txokoa, bizikleta elektrikoak probatzeko aukera eta Arabako Bizikleta Bideen Sarearen proiektuari buruzko informazioa izango dira.
Carlos Ibarlucea Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak diploma bana emango die Artziniega Txirrindulari Klubari eta Aiala Txirrindulari Elkarteari, mugikortasun jasangarria eta bizikleta garraiobide gisa sustatzeko hartu duten konpromisoa eta egin duten lana aitortzeko.
Bi klubek joan den irailean ‘Erronda 750’ ekimena antolatu zuten helburu horrekin, eta 300 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte.
Ibarluceak azaldu duenez, Araba Bizikletaz kanpainak “lantokirako edo ikastetxerako eguneroko joan-etorriak bizikletaz egiteari buruzko mezu positibo bat eramango du Arabako eskualde guztietara, eta herritarrak sentsibilizatuko ditu garraiobide horrek ingurumenerako, osasunerako eta etxeko ekonomiarako dituen abantailez”.
“Bizikletaz mugitzea onuragarria da osasunerako eta ongizate fisiko, mental eta sozialerako, eta edonoren eskura dago, edozein dela ere ingurunea, generoa, adina, diru sarrerak, hezkuntza, talde etnikoa edo beste edozein ezaugarri”, azpimarratu du.
Prentsa Oharra
Nota de Prensa
José Luis Jiménez Barragán – jljimenez@araba.eus - 945 18 19 01 – prentsa.araba.eus
Pasa den urtarrilaren 29an hasi zen ‘Araba bizikletaz’ kanpaina ibiltaria Agurainen, otsailaren 5ean jarraitu zuen Murgian, eta datorren igandean iritsiko da Laudiora. Ekimenak aurrera jarraituko du datozen asteetan gainerako kuadrilletan, egutegi honen arabera:
• Langraiz Oka. Otsailak 19 (José Miguel Barandiaran eskola).
• Santikurutze Kanpezu. Otsailak 26 (udal pilotalekua).
• Oion. Martxoak 5 (Plaza Nagusia).
Ekitaldi guztiak igandeetan izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Bide azpiegiturak Mugikortasuna Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi