Kultura | 2023 05 25

Azkena Rock Festival Arabako herrietara zabalduko da berriz ere, Araba ARF Tour-aren doako programazioarekin

Artziniegan eta Laudion doako bost kontzertu emango dira, ekainaren 9an eta 10ean, aperitibo gisa

Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a. Azkena Rock Festival jaialdiaren aurreko aperitibo gisa, Araba ARF Tourraren programazio berria iritsi da.Bigarren urtez jarraian, eta Arabako Foru Aldundiaren eskutik, ekimen hori itzuli da doako programazio batekin, Azkena Rock Festival jaialdiaren rock and roll espiritua eta sugarra Arabako hainbat herritara hurbiltzeko.

Ekainaren 9an, ostirala, Artziniegan, frontoiko aparkalekuan, Moonshine Wagon izango dugu, zeina baita Euskadiko heavy-bluegrass delakoaren erreferente bihurtu den Arabako banda, bai eta Micky and The Buzz ere, rock and roll klasikoko Bilboko boskotea, Micky Paiano italiarra mikrofonoan izango duela.

Larunbatean, ekainak 10, Laudion emango dira kontzertuak: Los Brazos bilbotarrak arituko dira, haurtzarotik rock and rolla jo dutenen ezohiko indarra duen power hirukotea; Xuorum punk-rock taldea eta Laudioko bertako Cuchillo Manteca ere arituko dira.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren babesari esker eta Artziniegako eta Laudioko udalen laguntzari esker da posible Araba ARF Tour.

Datorren ekainaren 15, 16 eta 17an, Azkena Rock Festival jaialdiaren 21. edizioa egingo da Mendizabalan, Gasteizen, eta, besteak beste, hauexek arituko dira: Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge eta El Drogas. Zalantzarik gabe, saihestu ezin den hitzordu bat da rock & rollarekin -haren adierarik zabalenean-. Gainera, The Phantom Surfers Trashvilleren kartelean sartu da, Wild Billy Childish & CTMFren ordez, ezin izango baita jaialdira joan osasun arrazoiengatik.

Kultura Foru Aldundia

Azkena Rock Festival Arabako herrietara zabalduko da berriz ere, Araba ARF Tour-aren doako programazioarekin

Prentsa oharra

Jaitsi