| 2024 04 02

A-1 autobian zirkulazioa etengo da bihar, asteazkena, Agurain parean, seinaleak aldatzeko

Bypass batek bi noranzkoetako zirkulazioa bermatuko du

Gasteiz, 2023ko apirilaren 2a. Seinale berriak eta kartel handiak jarri behar direnez, zirkulazioa etengo da bihar, apirilak 3, asteazkena,  A-1 autobian, Madrilerako noranzkoan, Agurain parean, 07:00etatik 19:00etara, hiru kilometroko tarte batean. "Bypass" batek bi noranzkoetako zirkulazioa gaituko du Irunerako noranzkoko galtzadan, lan horiek egiten ari diren bitartean.

Zirkulazioa eteteak, zehazki, Madrilerako noranzkoko galtzadari eragingo dio, 378+050 eta 381+390 kilometro puntuen artean.

Uneoro bi noranzkoetako zirkulazioa bermatuko duen "bypassa" behar bezala seinaleztatuta egongo da.

Prentsa oharra

Jaitsi