Foru Aldundia | 2026 04 22

Agurain-Araia bizikleta ibilbidea aldi baterako moztea Ametzaga parean, Arakil ibaiaren ibilguan obrak egiteko

Aurreikuspenen arabera, Araia eta Mezkia arteko tartea urte amaieran berriro ireki ahal izango da

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 22a. Agurain-Araia bizikleta ibilbidea aldi baterako itxita egongo da Araia eta Mezkia artean, URA Uraren Euskal Agentzia Arakil ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzeko eta Ametzaga-Asparrenan uholde arriskua murrizteko egiten ari den obren ondorioz.

Lanek irauten duten bitartean, behin-behineko desbideratze bat egingo da Agurain – Irurtzun bidetik, Zalduondotik barrena, ibilbidearen jarraitutasuna bermatzeko. Aurreikuspenen arabera, eragindako zatia urte honen amaieran ireki ahal izango da berriro.
 

Foru Aldundia Ingurumena

Prentsa oharra

Jaitsi