Kultura | 2022 08 02

Kultura Sailak hamar arte ondasunen zaharberritzea diruz lagunduko du

  • Iazko kopuru bera da, baina foru aurrekontua 54.000 eurotik 76.000 eurora igo da
  • Zaharberritzeko inbertsioa, guztira, 103.718 euro da, hau da, Foru Aldundiak % 80ko ekarpena egingo du
  • Ondasun horien artean, nabarmentzekoa da Nestor Basterretxearen 2021ean agertu zen Araba brontzezko eskulturaren esku hartzea, Asparreneko Udalak sustatua

Gasteiz, 2022ko abuztuaren 1a. Ana del Val foru diputatuak zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak egiteko dirulaguntzen deialdia ebatzi du. Guztira, 10 esku hartze diruz lagunduko dira eta 76.295 euroko inbertsioa egingo da.  Iaz ondasun kopuru berbererako esku hartzeak lagundu ziren diruz, baina 54.000 euroko inbertsioa egin zen. Zaharberritzeko lanen inbertsioa, guztira, 103.718 euro da. Foru Aldundiak % 80ko ekarpena egingo du, eta gainerakoa toki erakunde eskatzaileak ordainduko du.

Kultura eta Kirol Sailaren helburuen artean dago toki erakundeek sustatutako ekimenetarako laguntza ekonomikoa ematea, ondare elementuak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzeko, eta, Del Valek esan duenez, horren bidez “ziurtatzen da Sailak gure kultura ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko duen konpromisoa”.

Aurten, askotariko proiektuak aurkeztu dira: zurezko erretaula barroko bat, harrizko tenplete-sagrario gotiko bat, ehun liturgikoak, eskola mapa bat, fatxadako armarri bat, harrizko gurutzadura bat, San Antonioren eskultura bat eta Vicente Goikoetxearen beste bat, Nestor Basterretxearen 2021ean agertu zen Araba eskultura eta hilak eramateko andak.

Hona hemen deialdi honetan onuradun izan diren toki erakundeak: Gauna, Birgaragoien, Eltziego, Leziñana Oka, Bastida, Agurain, Murgia, Aramaio, Asparrena eta Markiz.

Prentsa oharrarekin batera doa diruz lagundutako esku hartze bakoitza jasotzen duen agiria.

Kultura Foru Aldundia

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi

Diruz lagundutako esku-hartzeak

Jaitsi