Kultura | 2023 09 26

Aldundiak Arte Sakratuaren Museoan erakutsi ohi den El Grecoren obra bat laga du erakusketa bat egiteko Milanen

"San Frantsizko belauniko gogoeta egiten" da, eta urriaren 11tik otsailaren 11ra bitartean erakutsiko da Milango Palazzo Reale museoan, "El Greco labirintoan" erakusketarako

Gasteiz, 2023ko irailaren 26a.  Arabako Foru Aldundiak aldi baterako laga dio El Grecoren "San Frantsizko belauniko gogoeta egiten" obra Milango Palazzo Reale museoari, 2023ko urriaren 11tik 2024ko otsailaren 11ra egingo den "El Greco labirintoan" erakusketan hartzeko.

Obra, zeina 1586-1592 inguruan pintatu baitzen oliotan mihise gainean, Foru Aldundiarena da, baina Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan egon ohi da ikusgai.

Zaharberrikuntza Zerbitzuak esku hartze puntual bat egin zuen obran urtarrilean, mailegatu aurretik. Joan den ostiralean, irailak 22, hasi zuen Milanerako bidaia, artea manipulatzean espezializatutako enpresa batek enbalatuta eramateko. Gainera, obrarekin batera, "mezularia" ere joango da, hau da, hura kontserbatzeaz arduratzen den pertsona. Horrez gain, koadroaren manipulazioa gainbegiratzen du hura enbalatzean, leku batetik bestera eramatean, desenbalatzean eta erakusketan, prozesu osoa berme handienekin egin dadin.

Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua Kultura Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi