Lurralde Oreka | 2022 07 01

Nafarroako Foru Erkidegoan izandako suteak itzaltzen parte hartzeagatik, Euskadiko eta Nafarroako gobernuen esker ona jaso du foru aldundiak

Arabako Erakunde Autonomoko suhiltzaileek eta Mendi Zerbitzuak parte hartu zuten Uxuen, San Martin Unxen, Garesen, Belaskoainen, Artazun, Sarriako Jaurerrian, Arzozen, Olletan eta Erreniegan suak itzaltzen

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 1a. Arabako Foru Aldundiak Euskadiko eta Nafarroako gobernuen esker ona jaso du berriki izandako suteak itzaltzen emandako elkartasunezko laguntzagatik. Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren eta Mendi Zerbitzuaren bitartekoekin parte hartu zuen, gainerako larrialdietako euskal zerbitzuekin batera.

Ekitaldia Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Txurdinagako Zentroan egin da, eta Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordearen eta Amparo López Nafarroako Gobernuko Barne zuzendariaren eskutik.

Bertara Euskadiko hiru foru aldundiak eta hiru hiriburuetako udalak gonbidatu dituzte. Arabako Foru Aldundiaren aldetik, Arabako suhiltzaileak erakunde autonomo, Alberto Amenabar zuzendari-kudeatzailea, Javier Vergara zerbitzuburua eta Asun Quintana, nekazaritza zuzendaria izan dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eta hiru hiriburuen udaletako suhiltzaileen,  Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko langileen eta Bizkaiko Basalan foru sozietate publikoko langilen eta Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako esku-hartze teknikari baten lana aitortzeko ekitaldian.

Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmenak ditu mugakide diren lurraldeekin, suterik gertatuz gero laguntza emateko. Nafarroan egindako jarduketan, larunbatean bertan, ke zutabe bat ikusten hasteaz batera, Kanpezuko Su Itzaltze eta Salbamenduko Eskualde Unitatearen (SISEU) bidez eman zen laguntza Los Arcosen. Ondoren, Langraizko SISEUak joan ziren eta San Martinen (San Martin Unx, Uxue, Lega, Galipentzu eta  Olleta) eta Garesen (Artazu, Sarria, Argiñaritz eta Erreniega mendilerroko iparraldea eta hegoaldea) jardun zuten batez ere.

Nabarmendu beharra dago Arabako Foru Aldundiaren Mendi Zerbitzuaren Buldozerrak egindako lan bikaina, Nafarroako Ingurumen Saileko teknikariekin eta basozainenekin elkarlanean ari zenean harridura sortu baitzuen suteak itzaltzeko edo suteei eusteko lanetan izandako profesionaltasun eta trebeziagatik.

 

 

Lurralde Oreka Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi