Kultura | 2022 05 13

Bi hitzordu interesgarri Kultur Etxean maiatzaren 20 eta 21ean

  • Ostiralean João gazte literatura sarituaren euskarazko itzulpena aurkeztuko da

  • Larunbatean, ikuskizun poetiko antzeztu baten txanda izango da, Poetas en Mayo programazioaren barruan

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a. Beatriz Giménez de Ory, Paloma González Rubio, eta Beatriz Osés-ek, Santiago Daneyko biolinistarekin batera, antzezlan poetiko bat eskainiko dute Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak antolatu duen emakume idazleen arteko topaketa antzeztu hau hilaren 21ean, larunbatean, izango da, 12. 30etan, eta “Poetak maiatzean”-eko programazioaren baitan sartuta dago.

Ikuskizunak hiru idazle hauen jatorrizko testu dramatizatuak bilduko ditu, haien ahotsak antzerki-hari baten bidez harilkatuaz, Santiago Daneyko biolinistaren laguntzarekin. Hiru egile, musika, poemak, jolasak eta narrazio fantastikoak.

Azken urteotan jaso dituzten sariek hiru idazle hauen ibilbidea bermatzen dute Haur eta Gazte Literaturan: Beatriz Giménez de Ory da 2021eko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala; Paloma González 2019ko Alandar Saria eta 2021eko Templi saria; eta Beatriz Oses 2018ko Edebé Saria eta Barco de Vapor saria 2019 eta 2021an. Adin guztietako pertsonak gonbidatuta daude literaturarekin egingo den topaketa honetara.

Bezperan, Paloma González Rubiok João (2019ko Alandar saria) gazte literaturako lanaren euskarazko itzulpena aurkeztuko du. Bertan, bi gazteren arteko topaketa kontatzen da, bata itsasontzi batean bere kode ia klandestinoekin bizi dena, eta bestea, kostaldeko herri batean bizimodu konbentzionala bizi duena. Itsas zaporea duen mugako obra da, beraz.

Egileak, Ibaizabal argitaletxeko ordezkaritza batekin eta Aitor Arana itzultzailearen partaidetzarekin, Kultura Etxeko Haur eta Gazte Sailera hurbiltzen diren pertsonekin hitz egingo du. Horrela, liburuaren sortzaileek bere formakuntza prozesuaz hitz egingo digute: idazketa bera, beste hizkuntza batera itzultzea, eta argitaratze erabakiak, liburua den bezalakoa izan dadila halbidetzen duten faktore ezberdinen arteko elkarrizketa bat. Literatura eta bereziki gazte literatura maite dutenentzat luxu bat.

Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua Kultura

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi