Kultura | 2025 01 10

Udalentzako eta kuadrillentzako kultura arloko dirulaguntza argitaratu da ALHAOn

85.000 euroko aurrekontua dago (iaz baino 5.000 gehiago) eta eskaerak urtarrilaren 13tik 31ra bitartean aurkeztu behar dira

Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean udalek eta kuadrillek 2025erako sustatutako kultura ekimenak gauzatzeko dirulaguntza argitaratu da gaur ALHAOn. 85.000 euroko aurrekontua dago (iaz baino 5.000 euro gehiago).

Eskaerak urtarrilaren 13tik 31ra bitartean aurkeztu behar dira.

Bi modalitate daude: 5.500 euroko edo hori baino gutxiagoko aurrekontua duten kultura proiektuak (hornidura: 25.000), eta 5.500 eurotik gorakoak eta 20.000 eurotik beherakoak (hornidura: 60.000). Diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 60 emango da gehienez ere.

 Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta kuadrillak dira erakunde onuradunak, Gasteizko Udala eta haren kuadrilla izan ezik.

Edozein esparrutan kultura sustatzeko programa irekiek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi