Araba Saski Cup txapelketak 600 gazte saskibaloizale baino gehiago bildu nahi ditu lehen edizioan - prentsa
"Araba Saski Cup" txapelketak 600 gazte saskibaloizale baino gehiago bildu nahi ditu lehen edizioan
- Abenduaren 26tik 29ra izango da, eta Madrildik, Bartzelonatik, Getafetik, Mirandatik eta Logroñotik etorritako taldeak izango dira Arabakoez gain.
- Batez ere Gasteizen egingo da, baina baita Legution eta Arrazua-Ubarrundian ere.
- Haur, kadete, junio eta senior kategorietako (gizonezkoak zein emakumezkoak) saskibaloi jokalarientzat da
Gasteiz, 2024ko azaroaren 28a. Arabak beste hitzordu bat gehitu dio kirol ekitaldien egutegiari. Abenduaren 26tik 29ra, Araba Saski Cup txapelketaren lehen edizioa egingo da, Gasteizen nagusiki, baina baita Legution eta Arrazua-Ubarrundian ere, eta 600-700 gazte bilduko ditu saskibaloiko kantxaren inguruan.
Prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Ana López de Uralde Gasteizko Udaleko Kirol zinegotziak eta Saioa López Muguruza txapelketaren antolatzaile arduradunak.
Txapelketak 4 kategoria ditu:
-
Haurrak (13-14 urte): 12 talde (120-140 pertsona)
-
Kadeteak (15-16 urte): 18 talde (180-200 pertsona)
-
Juniorrak (17-18 urte): 18 talde (180-200 pertsona)
-
Seniorrak (+18): 12 talde (120-140 pertsona).
Lehiaketa eredua talde fase batean oinarritzen da, eta, ondoren, sailkapen partidetan. Talde bakoitzeko bi partida izango dira 27an, beste bi 28an eta azken partidak, sailkapenaren arabera, hilaren 29an. Finalen aurretik, hirukoen eta trebetasunen lehiaketa bat egongo da (talde bakoitzeko ordezkari bat).
Oraingoz, Araskik eta Baskoniak zenbait talderekin parte hartuko dutela adierazi dute, eta Zuiak eta Llodiok talde banarekin. Halaber, baiezkoa eman dute Madril, Bartzelona, Miranda, Logroño eta Getafetik datozen talde batzuek ere. Inskripzio epea irekita dago oraindik.
Instalazioei dagokienez, txapelketak bost instalazio izango ditu lurralde osoan. Gasteizko Ibaiondo, San Andres, Landazuri eta Lakua 03ko instalazioak, Duranako (Arratzua-Ubarrundia) Sologana kiroldegia eta Legutioko kiroldegia.
Partaideak, gainera, gonbidatuta daude Baskoniak abenduaren 27an Parisen aurka jokatuko duen partidara; entrenatzaileek clinic bat izango dute Jota Cuspinerarekin eta David Gilekin, eta, horrez gain, Arabak eta Gasteizek bisitariei eskaintzen dieten Gabonetako eskaintzaz gozatu ahal izango da.
Oraindik badaude leku libreak kategoriaren batean. Antolaketak, gainera, erraztasunak eskaintzen ditu inskripzioak finantzatzeko. Informazio guztia hemen: https://www.arabasaskicup.es/.