Kirola | 2022 09 22

Igandean, ‘CórreELA’ Gasteizera itzuliko da AEA duten pertsonen eta haien familien alde

  • Ekimena Prado parkean egingo da eta jardueraz betetako programazioa izango du: 10 km-ko lasterketa eta 1,8 km-ko ibilaldia, besteak beste
  • Jardueretan parte hartzea eskatzen ez duten ‘0 dortsala’ eta modalitate birtuala aukera solidarioekin ere lagun daiteke

Vitoria-Gasteiz, 22 de septiembre de 2022. Igande honetan, hilaren 25ean, Prado parkea ‘CorrELA’ kirol arloko ekimen solidarioaren agertoki bihurtuko da Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) ikusarazteko eta Adela Araba elkartearen aldeko funtsak biltzeko.

Bertako programazioaren barruan, 10:30ean abiatuko den 10 kilometroko lasterketa eta 12:30ean hasiko den 1,8 kilometroko ibilaldi solidarioa nabarmendu behar ditugu. Horiez gain, goiz osoan ekintza ugari izango dira: haurrentzako tailerrak eta magiako ikuskizuna (11:00-12:30), zumbako masterclass-a (11:30-12:30) eta musika DJL2ren eskutik (13:00-15:00).

‘CórreELA’k igandean modu presentzialean bertan izatea eskatzen ez duten parte hartzeko beste bi aukera ere eskaintzen ditu: Lehenengoa ‘0 dortsala’ izenekoa da. Horrekin, izen-emate solidarioa egiten da eta dohaintza egiten zaio Adela Arabari; bigarrena, aldiz, RockTheSport plataformari esker lasterketa modu birtualean egiteko aukerarekin lotuta dago. Horren bidez, edozein tokitan (aire zabalean, zinta gainean eta abarretan) egindako kilometroak zenbatzen dira.

Edozein modalitatetan izena emateko, webgune hau erabili behar da: www.rockthesport.com/es/evento/correla

Ezinbestekoa da boluntariotza proiektu hori aurrera eramateko eta parte hartu ahal izateko nahikoa da Instagrameko @correla_2022 kontuko izena emateko estekara sartzea.

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi