Kultura | 2022 05 24

"El Mentirón: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak" izeneko erakusketa inauguratu da

Bendaña Jauregiko patioan, Arabako Fournier Karta Museoaren -BIBAT- egoitzan. Irailaren 25era arte bisitatu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 13 de mayo de 2022.  KOMEDIALDIA Gasteizko Umore Jaialdia hasi da!! Gaurtik igandera bitartean umoreari lotutako ekimenez beteta egongo da hiria. Gaur goizean, Komedialdiaren barruan, "El Mentirón: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak" izeneko erakusketa inauguratu da, Bendaña Jauregiko patioan, Arabako Fournier Karta Museoaren -BIBAT- egoitzan.

Ander Gondrak, erakusketaren komisarioak, ikerketa sakon bat egin zuen XIX. mendeko Arabako kultura-panoramako pertsonarik garrantzitsuenetako baten inguruan, kontakizunen antologia islatzen zuen liburu bat (“Historias Increíbles. Antología de relatos de Ricardo Becerro de Bengoa”) publikatu ostean (Sans Soleil Edicionesek argitaratua), 2021. urtean.

Hogei bat diseinuk osatzen dute erakusketa hau, Ricardo Becerrok El Mentirón (1868-1869) egunkariko zuzendaritzan izan zuen 'marrazkilari satiriko'aren papera ezagutzera emanez. "Munduko egunkari ilustratu merkeena" bezala ezagututa, igandero Arabako ohiturei buruzko artikulu-sorta bat Gasteizko etxeetara helaraziko zuela agindu zuen.

"Erdi Aroko Araba" taldeak gaur goizeko inaugurazio ekitaldian adierazi duen bezala, "erakusketa bere garaiko umorearen, eztabaida eta ezkutuko interesen eta garai hartan bizi zen egoera politiko nahasiaren adierazle ezin hobea da". Inmaculada Sánchez Arabako Foru Aldundiko Kulturako zuzendariak ez du detailerik galdu nahi izan eta hitz batzuen bitartez Erdi Aroko Arabak egindako lana eskertu du, orain erakusketa gasteiztar guztientzat eskuragarri baitago.

Vital Fundazioaren eta Sancho el Sabio Fundazioaren laguntza beharrezkoa izan zen erakusketa egin aurreko ikerketa egiteko, eta Erdi Aroko Arabak eta Komedialdia umore jaialdiak haien babesa eskertu nahi izan dute.

Erakusketa irailaren 25era arte bisitatu ahal izango da.

Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi