Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak | 2024 03 01

Martxoaren 6an ez da aurrez aurreko arretarik emango Foru Ogasunaren Gasteizko bulegoetan

Samaniego kaleko eraikinaren goiko aldean lanak egingo dira, eta horrek aurrez aurreko arreta ematea eragotziko du

Gasteiz, 2024ko martxoaren 1a. Martxoaren 6an ez da aurrez aurreko arretarik emango Foru Ogasunaren Gasteizko bulegoetan.  Hain zuzen, higiezinaren estalkian dauden makinak kentzeko lanak egingo dira eta, horretarako, eraikinerako sarbide nagusia itxi behar da. 

Egun horretan, herritarrei telefonoz emango zaie arreta, bai eta telematikoki ere, egoitza elektronikoaren bidez.

 Egin beharreko lanetan, tona askoko garabi bat instalatuko da, lehendik dauden elementuak desmuntatu eta jaisteko, eta klimatizazio makina berriak igo eta instalatzeko. Horregatik, beste eragin batzuk ere sortuko dira, hala nola espaloia moztea (Juan Aiala plazatik bideratuko dira oinezkoak), bai eta galtzada ere ibilgailuentzat Samaniego kalean, tarte berean. Juan Aiala aparkalekuko sarbideari ez zaio eragingo. 
 

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak