Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak genero berdintasunari buruzko agenda espezifiko bat programatu du martxoan - arabapress
Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak genero berdintasunari buruzko agenda espezifiko bat programatu du martxoan
Astelehenetako hitzaldiak, irakurketa klubak, +55 Elkartegiak eta LParen Kluba izango dira programazio berezi horen ardatz

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak genero berdintasunari buruzko berariazko programazioa antolatu du martxorako, martxoaren 8a dela eta (Emakumeen Nazioarteko Eguna).
"Historiaren eta Ondarearen Emakumeen Memoria: ikusaraztea eta eraldatzea" lelopean, proposamena astelehenetako hitzaldi zikloaren bidez egituratzen da nagusiki, eta emakumeek hainbat testuinguru historikotan izan duten presentziari eta rolari erreparatuko zaio.
Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, Areto Nagusian, eta sarrera doakoa izango da tokiak bete arte.
ASTELEHENETAKO HITZALDIAK
• Hilaren 2an, astelehena: Mujeres vasconas en la Córdoba Califal. Belén Vázquez.
• Hilaren 16an, astelehena: Emakumeak Bando Gerretan. Janire Castrillo.
• Hilaren 23an, astelehena: Leonor de Aquitania. Reina y estratega. Itziar Aloria.
• Hilaren 30ean, astelehena: Emakumeak Erdi Aroko eta Aro Modernoko ur-hornikuntzan. Jose Rodríguez.
+55 Elkartegiak
+55 Elkartegien programan hainbat jarduera egingo dira programazio berezi hori osatzeko, bai Gasteizen, bai lurraldeko kuadrilletan.
Ikastaroak Gasteizen
• Mujeres cineastas. Desde el pionerismo al feminismo. Sonia Paciosek emango du (urtarrilaren 13tik apirilaren 21era, astearteetan).
• Vamos a comentar lo que leemos. Amparo Monterok emango du (urtarrilaren 13tik maiatzaren 26ra, astearteetan). Martxoan, taldeak Almudena Grandesen Los besos en el pan liburua landuko du, eta irakasleak, gainera, berariazko saio bat egingo du martxoaren 8aren inguruan.
Hitzaldiak eta tailerrak Araban
• Martxoaren 6an, Arespalditzan (Aiaraldeko Kuadrilla): Envejecimiento óseo y osteoporosis, Fernando Gómez Bustok emana.
• Martxoaren 27an, Ozaetan (Arabako Lautadako Kuadrilla): La menopausia no es cosa sólo de mujeres, EMAIZEk emana.
IRAKURKETA KLUBAK
Kultura Etxeko irakurketa klub guztiek urte osoan zehar planteamendu parekidearekin lan egiten duten arren, hau da, gizonezko zein emakumezko egileen liburuak irakurtzen eta partekatzen diren arren, martxoan, irakurketa klubek emakumeek idatzitako obretan jarriko dute arreta, eta, horrela, genero eta jatorri desberdinetako egileen ikusgarritasuna indartuko da. Hona hemen programatutako irakurgaiak:
• Nobela beltza: El asesinato de Roger Ackroyd, Agatha Christie idazlearena.
• Literatura erromantikoa: Novia, Ali Hazelwood idazlearena.
• Ipar Amerikako beste literatura batzuk: Tan lejos de Dios, Ana Castillo idazlearena.
• Komikia eta nobela grafikoa El cuerpo de Cristo, Bea Lema idazlearena.
• Ipuin eta kontakizun laburrak: Manual para mujeres de la limpieza, Lucia Berlin idazlearena.
• English Book Club: The Bell Jar, Sylvia Plath idazlearena.
• Literatura klasikoa: El ancho mar de los sargazos, Jean Rhys idazlearena.
LParen KLUBA
Era berean, LParen Klubaren martxoko saioetan bi emakume talde espezifiko jorratuko dira:
• Martxoak 6: Horses, Patti Smith-ena. La poeta punk, una pura sangre.
• Martxoak 27: I'm a Bird Now, Antony & The Johnsons-ena. La belleza de la diferencia.
Programazio berezi honekin, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak emakumeek historiari, kulturari eta ondareari egindako ekarpenak ikusarazteko konpromisoa indartzen du.

