Kultura | 2023 10 24

Kultura Etxeak "LParen kluba" jarri du martxan

Joserra Rodrigok koordinaturiko zortzi saio izango dira, azaroaren 3tik otsailaren 23ra bitartean, musikaren bilakaerako disko garrantzitsuak aztertzeko eta testuinguruan jartzeko.

Gaur, urriak 24, gainera, "Liburutegien Eguna" da, eta Ignacio Aldecoak bi jarduerarekin ospatuko du.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.  Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak, gaiak modernizatu eta publiko berrietara zabaldu nahian, "LParen kluba" jarri du martxan. Musikaren historian markatu duten diskoen "irakurketa kluba izan beharrean, entzuteko kluba da".

Zortzi saio izango dira, Joserra Rodrigok koordinatuta, azaroaren 3tik otsailaren 23ra. "LParen klubean" rock eta soul musikaren bilakaeran garrantzitsuak diren diskoak osotasunean eta testuingurua kontuan hartuta aztertu nahi dira, eta haien entzunaldia eta foroa egingo da. Horrela, egileen motibo artistikoan eta entzuleen artean lana nola ulertzen den sakontzen saiatuko gara.

Joserra Rodrigo rock and rollaren, musika amerikarraren, power poparen, mod ingelesaren eta, batez ere, soularen zale amorratua da. Halabehar hutsez abokatua, Joserrak irrati programetan parte hartu eta jaialdiak antolatzen ditu.

Horiek guztiak ostiraletan izango dira, 18:30etik 20:00etara, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Hauxe da programa:

  • Azaroaren 3an: London calling. THE CLASH. Laurogeiko hamarkadako musika markatzen duen disko bikoitz oparoa.

  • Azaroaren 17an: OK Computer. RADIOHEAD. Musika aldaketa Oxfordetik mende berriari begira.

  • Abenduaren 1ean: Car wheels on a gravel road. LUCINDA WILLIAMS. Hegoaldeko musika eleberri intimista.

  • Abenduaren 15ean: We are the village green preservation society. THE KINKS. Pop-aren entziklopedia britainiarra.

  • 2024ko urtarrilaren 12an: What’s going on. MARVIN GAYE. 35 minutuko soul otoitza eta mirarizko grabazioa.

  • 2024ko urtarrilaren 26an: Highway 61 revisited. BOB DYLAN. Rockaren historiako disko onena.

  • 2024ko otsailaren 9an: Abbey Road. THE BEATLES. Asmatzaileen agur handia.

  • 2024ko otsailaren 23an: Rumours. FLEETWOOD MAC. Rosetarren gerra pluskuanperfektua.

Liburutegien Eguna

Gaur, urriak 24, Liburutegien Eguna ospatzen da. Aurtengo leloa "Komunitateak ehuntzen" da. Egun honetan azpimarratu nahi da liburutegiek funtsezko   zeregina betetzen dutela gure komunitateen barruan lotura sendoak eraikitzen Erakunde horiek konektatzeko eta ikasteko zentroak dira, non historiak, esperientziak eta ezagutzak herritar guztiak lotzen dituzten hariak diren.

"Liburutegia ez da liburuz betetako eraikina soilik: taupadaka ari diren bihotzak dira gure komunitateen barruan, topaguneak eta solasguneak dira." Liburutegien Egunak nabarmendu nahi du mota guztietako liburutegi guztiek erabiltzaileak konektatzeko, laguntza eta lankidetza sareak sortzeko, herritarren parte-hartzea eta elkarrizketa sustatzeko, eta kultura eta ezagutza herritar guztien eskura jartzeko egiten duten lana, haien adina, generoa, arraza edo bizilekua edozein dela ere.

Alde horretatik, Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak bi jarduera aurreikusi ditu egun horren inguruan.

  • Lehenik eta behin, Arantza Cordero eta Ixabel Aguirresoraberen bisita antzeztua, publiko guztientzat, euskaraz 18:30ean eta gaztelaniaz 19:30ean. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

  • Bigarrenik, Enrique Loyolaren umorezko monologo bat, "Mis libros favoritos" izenekoa, 19:00etan.

Kultura Foru Aldundia

La Casa de Cultura pone en marcha “El club del LP”

Prentsa oharra

Jaitsi