Distantzia ertaineko OTSO Vi half Gasteiz triatloiaren laugarren edizioak parte-hartzaileen marka hautsi du 830 triatletekin - arabapress
Distantzia ertaineko ‘OTSO Vi half Gasteiz’ triatloiaren laugarren edizioak parte-hartzaileen marka hautsi du 830 triatletekin
Ekainaren 7an egingo da, larunbata, Uribarri Ganboako urtegian irtenda eta Foruen kalean amaituta.
150 emakumek hartuko dute parte, 2024ko edizioaren ia bi aldiz gehiago

Vitoria-Gasteiz, 6 de junio de 2025. Distantzia ertaineko ‘OTSO Vi half Gasteiz' triatloia datorren larunbatean, ekainak 7, egingo da, parte hartzaileen marka gaindituz, egutegi nazionalean erreferentziazko proba gisa sendotuta. Laugarren edizioak nazioko eta nazioarteko 830 triatleta izango ditu, eta nabarmentzekoa da emakumeen parte-hartze zabala, kirolari guztien % 18, alegia. Aurten 150 emakume lehiatuko dira, 2024an baino ia bi aldiz gehiago.
Probaren xehetasunak gaur goizean jakinarazi dira Juanjo Rojo Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, Ana Lopez de Uralde Kirol zinegotziak, Clara Navas Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendariak, Ganix Unzaga Rural Kutxako zonaldeko buruak, Ruth Brito triatletak eta Alain Fontecha probaren zuzendariak parte hartu dute prentsaurrekoan.
Laugarren edizio honek Espainiako 40 probintziatako triatletak izango ditu. Kirolari gehien izango dituena Araba da, 210 kirolarirekin, eta Madrilek 195 ordezkari izango ditu. Nazioarteko parte-hartzaileak Frantzia, Belgika, Australia, Alemania, Suedia, Suitza, Uruguai eta Taiwandik etorriko dira.
Emakumezkoen kategorian aipatzekoak dira Mikayla Messer triatleta australiarra, Janina Saarnio finlandiarra, Espainian bizi den Chloé Nicolas frantziarra eta Carolina Ortuño, Sandra Martínez, Eneritz Urrutia eta Naiade Velasco espainiarrak. Gizonezkoen kategorian, Joanes Goitisolo, Mikel Mugica, Pello Osoro eta Sergio Lopez nazionalak lehiatuko dira podiumera igotzeko; bai eta nazioarteko Rostislav Pevtsov, Emmanuel Lejeune belgikarra, Mateo Reddy suitzarra eta Tzu I Pan taiwandarra ere. Gainera, Matthew De Vroet, Gaspard Carrier eta Chrissy Marshall ere egongo dira.
Parte-hartzaileek 1.900 metro egin beharko dituzte igerian Uribarri Ganboako urtegian, 90 kilometro egin beharko dituzte bizikletaz Arabako Lautadan zehar eta 21 kilometro lasterka Hirigune Historikoaren zati bat eta Gasteizko gune enblematikoak zeharkatuz, Foru kaleko helmugara heldu aurretik.
‘OTSO vi half gasteiz’ PTOren (Professional Triatloi Organization) nazioarteko egutegiaren parte da, eta puntuagarria da distantzia ertain eta luzeko triatloiaren ranking nazionalerako. Horrez gain, Distantzia Ertaineko Euskadiko eta Arabako Triatloi Txapelketaren egoitza ere bada.
Garaioko hondartzan ‘Tritxiki’ haur proba egingo da 09:30etik 11:00etara, eta 9 eta 16 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzenduta.
Probaren diru-bilketaren zati batek helburu solidarioa izango du, eta Apdemara, Adimen Desgaitasuna duten Arabako Pertsonen Aldeko Elkartera bideratuko da.
Argibide gehiago, erantsitako dosierrean eta www.vihalfgasteiz.com webgunean