Aldundiak gaur irekiko du garraio sektorerako laguntzak eskatzeko epea - arabapress
Aldundiak gaur irekiko du garraio sektorerako laguntzak eskatzeko epea
Erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoen gaineko zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez diren autonomoei eta enpresei zuzenduta daude.

Vitoria-Gasteiz, 2027ko irailaren 1a.- Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak gaur (irailak 1), asteartea, irekiko du erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez diren garraio sektoreko profesional autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzetarako bigarren deialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea.
Eskaera Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkez daiteke 2026ko urriaren 30era arte.
Zuzeneko laguntzen lerro berri hori Espainiako Gobernuaren ekainaren 29ko 18/2026 Errege Lege Dekretutik sortu da. Errege Lege Dekretu horren bidez, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onetsi zen, jasangarritasun energetikora, industriari laguntzera eta gizarte babesera bideratutako hainbat neurri batzen dituena. Foru Aldundiak deialdia kudeatu eta laguntzak aurreratzen ditu, eta, ondoren, estatuaren konpentsazioak jasotzen ditu.
Laguntza programa Araban egoitza fiskala duten langile autonomoei eta nortasun juridikoa duten sozietateei zuzenduta dago, baldin eta VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetako garraio baimen baten titularrak badira, erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoen gaineko zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez badira eta 2026ko ekainaren 30ean Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda badaude.
Halaber, hiri autobusen titularrek ere eskatu ahal izango dute laguntza, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren erabilera irizpideen araberako sailkapenaren arabera, baldin eta erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoen gaineko zergaren zati baten itzulketaren onuradun ez badira, 2026ko ekainaren 30ean Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan alta emanda badaude eta helbide fiskala Araban badute.
Azkenik, VT motako garraio-baimen baten titularrek ere eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta taxi egokitu bat edo Eurotaxi bat atxikita badute, azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta ekainaren 30ean Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda badaude eta ez badaude inskribatuta beren titulartasuneko gasolio profesionalaren eta ibilgailuen itzulketen onuradunen erroldan.
Laguntzaren banakako zenbatekoa zehazteko, profesional autonomo edo sozietate onuradun bakoitzak ustiatutako ibilgailu kopurua eta mota hartuko dira kontuan. Hona laguntzen zenbatekoaren taula:
| Ibilgailua | Zenbatekoa (eurotan) |
|---|---|
|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, ≥ 7,5 t-ko GMBarekin eta PGL, GNK edo GNL erregai motarekin |
1.350 |
|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, <7,5 t-ko GMBarekin |
499 |
|
Salgaien ibilgailu arina. Furgoneta. MDLE |
225 |
|
Anbulantzia VSE |
225 |
|
Taxia. VT eta PGL, GNK edo GNL erregai mota |
150 |
|
Taxia. VT gasolina erregai mota |
150 |
|
Taxi egokituak edo Eurotaxia. VT gasolina-erregai motarekin. VT, VT gasolio motakoa, GLP, GNC edo GNL erregai motakoa |
150 |
|
Alokairuko ibilgailua eta gidaria. VTC |
150 |
| Autobusa. VDE eta PGL, GNK edo GNL erregai mota | 731 |
| Hiriko autobusa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera irizpideen araberako sailkapenaren arabera, eta PGL, GNK edo GNL erregai mota | 731 |
Profesional autonomoek eta enpresek gaurtik, asteartea, 2026ko irailaren 1etik urriaren 30era arte aurkez dezakete laguntzaren eskaera telematikoa, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan argitaratuta den inprimakiaren bidez.

