Foru Aldundiak A-3302 errepidea irekiko du gaur, Eztarroa parean - prentsa
Foru Aldundiak A-3302 errepidea irekiko du gaur, Eztarroa parean
Obretan egon arren, ibilgailuak ibili ahal izango dira; obrak 2025eko erdialdean amaituko dira
Gasteiz, 2024ko maiatzaren 29a.- Arabako Foru Aldundiak A-3302 errepidea irekiko du gaur zirkulaziorako Eztarroa parean, Zayas ibaiaren gaineko zubi berria eta drainatze sistema berria eraikitzen amaitu ondoren. Ibilgailuak errepide horretan ibili ahal izango dira gaurtik bide hori hobetzeko obrak amaitu arte, hau da, 2025. urtearen erdialdera arte, orduan aurreikusi baita obrak amaitzea.
A-3302 errepidea egokitu eta hobetzeko proiektua 2023ko abenduan hasi zen gauzatzen, Eztarroara sartzeko bidegurutzearen eta A-3606 errepidearekiko bidegurutzearen artean ia bi kilometroko tarte baten segurtasuna indartzeko. Tarte horretan ez zegoen bazterbiderik, eta haren egiturak eta drainatze eskasak ur putzuak sortarazten laguntzen zuen, euri jasak zeudenean.
Proiektuan sartu da Zayas ibaiaren gainean zubi bat eraikitzea, haren ahalmen hidraulikoa handitzeko eta inguruetan uholde arriskua murrizteko, baita drainatze obra berriak egitea ere.
Zubi berriaren obrak eta errepidea drainatzeko sistema berriaren instalazioak bateraezinak ziren trafikoa mantentzearekin, eta, horregatik, zirkulazioa eten zen bide horretan maiatzaren 27an, 6,4 kilometro puntutik 7,7 kilometro puntura bitartean. Zubi berria eta drainatze sistema eraikitzeko lanak amaitu direnez, errepidea gaur irekiko da zirkulaziorako.
Ibilgailuak errepide horretan ibili ahal izango dira gaurtik bide hori hobetzeko obrak amaitu arte, hau da, 2025eko ekain erdialdera arte, ordurako aurreikusi baita amaituko direla, gehienez ere orduko 60 kilometroko abiaduran.