Foru Aldundia | 2026 06 03

Arabako Foru Aldundiak zorroztasuna, diskrezioa eta sentsibilitatea eskatu ditu Bernedoko udalekuei buruz egiazkoak ez diren informazioen aurrean

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 3a. Bernedon udalekuak antolatzeari buruz gaur hainbat hedabidetan agertutako informazioa dela eta, Arabako Foru Aldundiak erabat gezurtatu nahi ditu horri buruz egiten ari diren adierazpenak.

Informazio horiek ez dute oinarririk, eta ez datoz bat indarrean dagoen errealitate administratibo eta juridikoarekin.

Arabako Foru Aldundiak une oro errespetatu du prozesu hori, garrantzi eta sentsibilitate bereziko gai batek eskatzen duen diskrezioz lan eginez.

Hori dela eta, informazio guztia modu oso, zorrotz eta kontrastatuan emateko asmoz, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak informazio-batzordean agertzeko eskatu du, datorren ostiralean, ekainaren 5ean, goizeko 9: 00etan. Bertan, egindako datu eta jarduera guztiak helaraziko dira, eta, horrela, herritarrengan nahasmendua sor dezaketen interpretazio okerrak edo partzialak saihestuko dira..

Arabako Foru Aldundiak komunikabideen eta inplikatutako eragile guztien erantzukizuna eskatu du, informazio egiazkoa eta behar bezala egiaztatua eman dezaten, bereziki adingabeei eta haien familiei eragiten dien sentsibilitate bereziko gai batean.

Foru Aldundia Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi