Bide azpiegiturak | 2022 08 04

Foru Aldundiak garraioaren sektorerako zuzeneko laguntzen bigarren programa kudeatuko du

Irailaren 30era arte eska daitezke egoitza elektronikoan

Gasteiz, 2022ko abuztuaren 4a. - Foru Aldundiak garraioaren sektorerako zuzeneko laguntzen bigarren programa kudeatuko du. Laguntza programa hori Espainiako Gobernuak onetsi du, Araban egoitza duten enpresa eta profesional autonomoengan erregaien prezioaren igoerak duen inpaktua arintzeko. Enpresa eta profesional horiek irailaren 30era arte eska ditzakete laguntzak, egoitza elektronikoaren bidez.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak laguntza ekonomiko horiek aurreratuko dizkie enpresa eta profesional onuradunei, martxoko lehen deialdian egin zuen bezala, eta, ondoren, Estatuaren konpentsazioa jasoko du. Ia mila enpresa eta profesionalek 2,5 milioi euroko laguntzak jaso zituzten lehen deialdiaren kontura, eta bigarrenean ere kopuruak halakoak izango direla aurreikusi da.

 Laguntza horiek pertsona eta salgaien garraioko sektoreko profesional autonomoei eta enpresa pribatuei zuzenduta daude (taxilariak, alokatzeko ibilgailu gidaridunen titularrak, bidaiariak autobus bidez garraiatzeko enpresak, anbulantziak, etxe aldaketako enpresak eta salgaiak garraiatzen dituzten enpresak eta autonomoak).             Zenbatekoa profesional edo enpresa onuradunak ustiatutako ibilgailu kopuruaren eta motaren araberakoa izango da, taula honen arabera:

                                      Ibilgailua

Zenbatekoa (eurotan)

Salgai astunak. Kamioia. MDPE.

1.250

Salgai arinak. Furgoneta. MDLE.

500

Autobusa. VDE.

950

Taxiak. VT.

300

Alokatzeko ibilgailu gidariduna. VTC.

300

Anbulantzia. VSE.

500

Hiriko autobusa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera irizpideen araberako sailkapenaren arabera.

950

Carlos Ibarlucea Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren kalkuluen arabera, garraio sektoreko Arabako mila bat profesional autonomo eta enpresak eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek, lehenengo laguntza lerroaren balantzea erreferentziatzat hartuta. “Profesional autonomo eta enpresa horiek 3.000 ibilgailu baino gehiago dituzte kamioiak eta furgonetak, taxiak, anbulantziak eta alokatzeko ibilgailu gidaridunak kontuan hartuta, eta berriz ere 2,5 milioi euro inguru jaso ahal izango dituzte”, nabarmendu du.

Espainiako Gobernuak abuztuaren 1ean (astelehena) onetsi zuen 14/2022 Errege Lege Dekretua, garraioaren arloko iraunkortasun ekonomikorako neurriei buruzkoa. Errege lege dekretu horrek bigarren laguntza lerro bat jasotzen du, pertsonak eta salgaiak garraiatzen dituzten enpresa eta autonomoentzako zuzeneko laguntzena, Ukrainako inbasioaren ondorioz erregaien prezioaren igoerak izan duen inpaktu negatiboa arintzeko.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak laguntza ekonomiko horiek kudeatu eta aurreratuko dizkie Arabako onuradunei, eta, ondoren, Estatuaren konpentsazioa jasoko du. Profesional autonomoek eta enpresek Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eska ditzakete laguntza horiek. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da, eta dirulaguntzak urtea amaitu baino lehen ordainduko dira.

Onuraduna sektore publikokoa bada, eskaera Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da, 14/2022 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

 

Bide azpiegiturak Bide azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua Foru Aldundia

Carlos Ibarlucearen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi