Foru Ogasunak hitzarmena sinatu du Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoarekin, informazioa trukatzeko - prentsa
Foru Ogasunak hitzarmena sinatu du Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoarekin, informazioa trukatzeko
Bi erakundeen artean informazioa trukatzeko kanal bat ezartzeko baldintza teknikoak onetsi dira, lurralde historikoan kokatutako hiri eta landa higiezinei buruzko katastroko eta erregistroko informazioaren arteko koordinazioa ezartzeko

Gasteiz, 2023ko maiatzaren 26a. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak eta Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoko Gobernu Batzordeko dekanoak hitzarmen bat sinatu dute Arabako Foru Aldundiko Katastroaren eta Arabako jabetza erregistroen artean informazioa trukatzeko.
Hitzarmen horren bidez, bi erakundeen artean informazioa trukatzeko kanal bat ezartzeko baldintza teknikoak ezartzen dira, lurralde historikoan kokatutako hiri eta landa higiezinei buruzko katastroko eta erregistroko informazioaren arteko koordinazioa ezartzeko.
Informazio truke horren helburua da betetzea Hipoteka Legea (1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren bidez onetsia) eta Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) aldatzen dituen ekainaren 24ko 13/2015 Legean xedatutakoa.
Horrela, lortuko da lurralde historikoan kokatutako hiri eta landa ondasun higiezinei buruzko informazioa koordinatuta egotea Katastroan eta jabetza erregistroetan, jabeei segurtasun juridiko handiagoa emanez.