Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak | 2022 05 13

Apirileko bilketa metatua 608,2 milioi eurokoa izan da Araban

Aurreko urtearekin alderatuta, bilketa metatua %17 handitu da, 88,1 milioi euro gehiago bildu delarik

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzak 13.  608,2 milioi euroko diru bilketarekin, Arabako Foru Ogasunak aurreko urtean baino 88,1 milioi gehiago bildu ditu, hau da, %17 igoera suposatzen duelarik.

Zuzeneko zergek zeharkako zergek baino joera hobea izaten jarraitzen dute, %19ko igoerarekin eta zeharkako zergek ordea, %8,6.

DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)

Aurreko urtean baino 88,1 milioi gehiago biltzearekin apirilean bilketa % 17 gehitu da eta guztira 680,2 milioi erregistratu dira.

Aurreko hilabeteetan bezala, igoera horren zati bat aurreko urtean jarduera ekonomikoa motelduta zegoelako eta, gainera, zerga jakin batzuen ordainketak 2021eko bigarren seihilekora arte atzeratu zirelako gertatu da.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako Itziar Gonzalo foru diputatuaren aburuz, “aurreko urtearekin alderatuta metatutako bilketaren %17ko igoera positiboa da; hala ere, kontuan izan behar da 2021ean urtarrilaz geroztik zergen ordainketa atzeratu egin zela eta datuak ezin direla zuzenean alderatu. Gainera, zeharkako zergen doikuntzek eragin oso positiboa izan dute diru-bilketaren igoeran”.

ZUZENEKO ZERGAK: 281,7 milioi euro (%19)

PFEZa: 242,6 milioi (%20,4)

PFEZk ekitaldi honetan aurreko urtean baino 41 milioi gehiago bildu ditu metatuta, lanaren atxikipenen kontzeptuaren bilakaera onari, zatikako ordainketen kontzeptuari eta kuota diferentzial garbiaren bilakaerari esker da.

Lanaren atxikipenei dagokienez, aurreko urtean baino 19,2 milioi euro gehiago bildu dira, hau da, 254,4 milioi euro, hau da, %8,2 gehiago.

Ehunekoen hazkunderik nabarmenena autonomoen ordainketa zatikatuena da, %669,1, ia 8,4 milioi euroko zenbatekoarekin. Alde esanguratsu horren jatorria zatikako ordainketak deuseztatzeari dagokio.

Kuota diferentzialari dagokionez, 15,4 milioiko gehikuntza izan du aurreko urtekoaren alderatuta.

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 30,5 milioi (%15,5)

Bilketa %15,5 hazi da, hots, aurreko urtean baino 4 milioi gehiago, eta aldi horretako datuak oraindik ez dira esanguratsuak.

ZEHARKAKO ZERGAK: 273,3 milioi euro (%8,6)

Arabako Ogasunak, ahal den neurrian, zerga horien itzulketa arintzen jarraitzen du.

BEZa: 177 milioi euro ( %11,2)

Joan den urtean zerga horren ordainketa enpresa jakin batzuentzat atzeratu izanak eragin positiboa izan du zerga metatuaren portaeran, nahiz eta Arabako Ogasuna zerga horren itzulketa arintzen ari den.

HIDROKARBUROAK: 65 milioi euro (%6,4)

Jarduera ekonomikoaren normaltasunari esker, zerga honen diru-bilketa handitu egin da, eta, guztira, ia 4 milioi euro gehiago bildu dira aurten. Horri esker, metatutako diru-bilketa 65 milioi eurokoa izan da, hau da, aurreko urteko bilketa metatua baino % 6,4 handiagoa.

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi