Araban apirilera arte metatutako dirubilketa 675 milioi euro izan da - prentsa
Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak | 2024 05 15
Araban apirilean metatutako dirubilketa 675 milioi euro izan da
Aurreko urteko aldi berean baino 17,4 milioi euro gehiago bildu da.
Horrek esan nahi du 675 milioi euro bildu dela, hau da, 2023ko hil berean metatutakoa baino % 2,6 gehiago
Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a. Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa guztira 675 milioi eurokoa izan da apirilean. Zehazki, 17,4 milioi euro gehiago bildu dira, eta, horri esker, % 2,6ko igoera izan da aurreko urtearekin alderatuta.
17,4 milioi euroko igoera horrek jarduera ekonomikoaren joera ona islatzen du.
Berriz ere, zuzeneko zergen bilakaera positiboari (% 1,6ko hazkundea), eta zeharkako zergen joera positiboari esker (% 3,2ko hazkundea), dirubilketa metatuak gora egin du 675 milioi eurora iritsi arte.
Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Foru Aldundia