Kultura | 2025 09 04

Arabako Antzinako Musika Astea irailaren 12an hasiko da, ostiralean, Probintzia Plazan egingo den inaugurazio kontzertuarekin

Irailaren 12tik 21era, jaialdiaren 43. edizioa egingo da; nabarmentzeko moduko zenbait talde izango dira, hala nola Forma Antiqva, Cantoría, Tamar Lalo & Ignacio Prego eta Jone Martínez eta Il Fervore, "El Vomitorio" podcasta zuzenean grabatuko da eta Araban agertoki berriak izango dira, besteak beste, Okina, Andetxa eta Quintanilla Erriberabeitian

Gasteiz, 2025eko irailaren 4a. Irailaren 12an, ostiralean, hasiko da 2025eko Arabako Antzinako Musika Astea, musika historikoa arabarrei hurbiltzen dien ekitaldi finkatua. Jaialdia inauguratzeko, aire zabaleko kontzertu bat egingo da Probintzia Plazan, nahi duen ororentzat, eta oso berezia izango da; izan ere, dantza tailerrera bertaratzen direnek aktiboki parte hartuko dute inaugurazio ikuskizun horretan, Eva Narejosek zuzendu eta Armonía Danza eta Ministriles de Reynarekin egingo den dantza barrokoko partaidetzako proposamenari esker.

Irail osoan, Musika Asteak Gasteizko eta lurraldeko hainbat eszenatokitara eramango du antzinako musika, eta Errenazimenduko eta Barrokoko errepertorioetan espezializatutako talde eta interpretatzaile garrantzitsuek parte hartuko dute.

Jaialdiko eszenatokiak izango dira elizak, jauregiak eta plazak, bai hiriburukoak, bai lurralde historikoko hainbat herritakoak, antzinako musika ikus-entzule desberdinengana hurbiltzeko eta kulturaren deszentralizazioa sustatzeko. Besteak beste Okinan, Andetxan eta Quintanilla Erriberabeitian antzinako errepertorioa ondare eta natura ingurunearekin uztartzen duten musika ikuskizunak izango dira.

Aurtengo edizioa desberdina izango da: formatu berritzaileak txertatuko ditu, hala nola Mario Marzo pianista eta aktoreak (2024ko Ondas saria, entretenimenduko podcast onenari) eta Nacho Castellanos kontratenorrak gidatzen duten "El Vomitorio" podcastaren zuzeneko grabazioa.

Jaialdiak begirada inklusiboa dauka, eta harreman estuak ditu hainbat kolektiborekin, besteak beste, Apdema elkartearekin; hain zuzen, oso lankidetza berezia bultzatzen da haiekin, kulturari espazio komun gisa balioa ematen diona.

Musikari gazteen aldeko apustua ere indartu da, Jesus Guridi Kontserbatorioarekin egindako lankidetzari esker. Bertako ikasleek hainbat jardueratan parte hartuko dute jaialdian zehar, eta agertokira igoko dira Santa Maria Katedralean egingo den kontzertu berezi batean. Horrela, Prentsa Oharra Nota de Prensa Carmen Gómez Preciado – mcgomez@araba.eus - 945 18 18 41 – araba.eus lankidetzako lan ildo bat sendotuko da, eta gure musikari gazte talentudunei programazio eta agertoki profesional berrietan parte hartzeko aukera emango zaie.

Musika programazioak nazioarteko izen nabarmenetako batzuk bilduko ditu, hala nola Forma Antiqva, Zapico anaiak, Jone Martínez eta Il Fervore, Cantoría eta Tamar Lalok eta Ignacio Pregok osatutako duoa. Lehiaketa prestigiotsuetan saritutako artistak dira, beren bikaintasuna eta interpretazio originaltasuna direla eta aitortuak. Kontzertu gehienetarako doako gonbidapenak izango dira, eta oraindik webgunean eskura daitezke.

Ordaindu beharko den kontzertu bakarra irailaren 20an, larunbatean, Santa Maria Katedralean egingo dena izango da, eta Forma Antiqva taldea arituko da bertan: bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen Espainiako musika klasikoko itzal handiko taldeetako bat. Herrialdeko eta atzerriko antzoki eta jaialdi nagusietan ohiko gonbidatuak izan dira, eta Espainiako ondarearen enbaxadore, besteak beste, Pragako Rudolfinum eszenatokian, Dubaiko Expoan eta Händeleko jaialdian, Hallen.

Arabako Foru Aldundiak irisgarritasunaren eta parte hartzearen alde egiten du, eta jende ororentzako kontzertuak eta jarduera osagarriak eskaintzen ditu, hala nola tailerrak eta topaketak interpretatzaileekin, zeinek jaialdiaren musika eta hezkuntza esperientzia aberasten baitute.

Programazio horrekin, Antzinako Musika Asteak indartu egingo du Araban erreferentziazko kultura ekitaldi gisa duen tokia, eta arabarrak eta bisitariak gonbidatzen ditu ondare espazio paregabeetan musikaz gozatzera, eta lurraldearen historia eta kultura aberastasuna gorestera.

Informazio gehiago eta izen emateak hemen:

https://ama-sma.kulturaraba.eus/es/

Sare sozialak: @MusikaAraba | @ArabaKultura

Prentsarekiko harremanetarako:

Nerea Kortabitarte – hola@nereakortabitarte.com – 677.742.220

Kultura

Documento

Jaitsi

Documento

Jaitsi