Kultura | 2024 05 31

Maria Fernanda Ampuero, Jon Bilbao eta Elvira Navarro izan dira lehenengoak baieztatzen 2025eko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdira etorriko direla

Gasteiz, 2024ko maiatzaren 31.  Iritsi dira Ignacio Aldecoa 2025eko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdiaren II. ediziora etorriko direnen lehenengo baieztapenak. Jaialdia Kultura Etxeak antolatzen du eta Iban Zaldua du zuzendari.

Hona hemen nortzuk diren: María Fernanda Ampueroekuadortarra, Jon Bilbaoasturiarra eta Elvira Navarrohuelvarra. Denek dute errekonozimendu eta proiekzio handia.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia sortu du aurten. Arabako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, literaturaren eta liburuaren inguruko proposamen berezi bat eskaini nahi diena Gasteizko, lurralde historikoko eta aldameneko lurraldeetako herritarrei, Arabako hiriburua ipuin literarioaren nazioko eta nazioarteko erreferente bihur dadin. Arabara nazioarteko kontakizun laburraren munduko izen entzutetsuak erakarri nahi ditu jaialdiak, literatura generoaren izaera unibertsala azpimarratuz eta euskarazko zein gaztelaniazko sorkuntza zabalduz.

Lehenengo edizioan 400 pertsona inguruk hartu zuten parte, besteak beste hauexek: Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze.

Literatura sariak

Kultura Etxeak kudeatzen dituen literatur sariei dagokienez (Ignacio Aldecoa eta Ernestina Champourcín), hiru gauza interesgarri gogorarazi behar dira:

  • Euskarazko literatura sorkuntzako "Ignacio Aldecoa Beka" Ainhoa Urien Telletxeri (Abadiño, 1995) egokitu zaio aurten.

  • "Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Saria"ren 53. edizioan aurkezteko epea amaituta, 300 eskaera inguru erregistratu dira. Haietatik 103 nazioarteko parte hartzaileak dira.

  • Bestalde, Ernestina de Champourcín Poesia Lehiaketarakoeuskarazko eta gaztelaniazko poema bilduma aurkezteko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 10era arte.

Kultura Foru Aldundia

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi