Kirola | 2024 05 15

Bostehun karatekak baino gehiagok hartuko dute parte maiatzaren 18an Gasteizen egingo den Kyokushin Txapelketa Nazionalean-Nazioarteko Open Txapelketan

Txapelketaren berrogeita hirugarren edizioa Mendizorrotzako kiroldegian egingo da

Vitoria-Gasteiz, 15 de mayo de 2024.  Mendizorrotzako kiroldegiak Kyokushin Txapelketa Nazionalean-Nazioarteko Open Txapelketaren berrogeita hirugarren edizioa hartuko du datorren larunbatean, maiatzaren 18an. Espainia, Norvegia, Holanda, Portugal, Kolonbia eta Estatu Batuetatik iritsitako 40 klubetako 520 kirolari bilduko dira bertan. 

Txapelketaren xehetasunak prentsaurreko bidez aurkeztu ditu Ana López de Uralde Kirol zinegotziak, Ana del Val Kultura eta Kirol arloko foru-diputatuarekin eta txapelketaren antolatzaile eta Shisan-arekin, Jose Luis Lezkano Shisanekin, batera. 

Kyokushin Munduko Federazioak eta Gasteizko Yin-Yang karate klubak antolatutako kirol arloko txapelketan 11 eta 67 urte bitarteko 520 karatekak hartuko dute parte, haur, gazte, kadete, junior, senior eta master kategoriatan banatuta. Gainera, beste 150 kirolari izango dira Gasteizen. Erakustaldia eskainiko dute, baina ez dute txapelketan parte hartuko: 65 epaile, 92 teknikari, 60 boluntario eta 20 laguntzaile eta babesle. 

Txapelketaren kanporaketa-faseak maiatzaren 18an, larunbatean, egingo dira Mendizorrotza kiroldegiko instalazioetan 09:00etatik aurrera eta finalak, berriz, 15:00etatik aurrera jokatuko dira. Gainera, kyokushin erakustaldia ere izango da.
 

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi