Arabako Museoek “Gure sarean eror zaitez” kanpaina abiarazi dute - prentsa
Arabako Museoek “Gure sarean eror zaitez” kanpaina abiarazi dute
- Abenduan bisitak areagotzeko eta foru sarearen erakunde nortasuna hobetzeko. 2019an bezala, 100.000 bisita baino gehiago izango dira aurten
- Hitzordurik gabeko bisita gidatuen kanpaina, Gabonetako tailerrak eta “Veleiako erromatar bizitzaren islak” jardunaldia ere argitaratu dira


Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a. Ana del Val foru diputatuak zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak Arabako museoetara bisitak areagotzeko “Gure sarean eror zaitez” kanpaina aurkeztu du gaur.
“Kanpaina horren bidez, arabarrei gogorarazi nahi diegu eta, era beran, abenduan gurera etortzen direnei ezagutzera eman, museoen foru sarea sekretuz eta altxorrez josita dagoela, eta merezi duela haiek ezagutzea», adierazi du Del Valek.
Museoen datuak
Foru arduradunaren hitzetan, kanpaina hori abiarazi da urte amaierarako dagoen datu bikainen aurreikuspena bermatzeko eta hori gerta dadin bultzada eta laguntza emateko. Izan ere, azaroaren 27an, jadanik 95.528 bisitari pasa ziren foru sareko museoetatik (Hoya eta Iruña Veleiako aztarnategiak barne). Kontuan izan behar da 2021ko urte osoan 88.797 bisitari izan zirela.
“Aurten, argi eta garbi gaindituko ditugu 2021eko eta 2020ko datuak, eta 2019ko errekor hartara hurbiltzeko asmoa dugu; izan ere, 125.000 pertsonak bisitatu gintuzten”. Nabarmendu behar da 2017an, 2018an eta 2019an baino ez zela gainditu 100.000 bisitako kopurua, eta, beraz, “oraingo zifrei iragarri ahal dugu ezen, bi urteko geldialdiaren ondoren, pandemia aurretik genuen goranzko joera nabarmen hura berreskuratuko dugula”, adierazi du Del Valek.
Kopuruak, guztira, urteka:
-
2015 à 67.732
-
2016 à 93.381
-
2017 à 113.889
-
2018 à 123.914
-
2019 à 125.191
-
2020 à 55.657
-
2021 à 88.797
-
2022 à 95.528 (abendua falta da).
Oharrari 2019tik 2022ra bitarteko aldien datuak erantsi zaizkio, hilabeteka eta museoka.
Gainera, 2022an museoen web guneetara egindako bisitei buruzko datuak eman dira lehen aldiz; izan ere, legealdiaren hasieran web guneak eta haien nomenklatura berritu egin ziren, kokapen hobea edukita bilatzaileen bidez publikoarentzat irisgarriagoa izan dadin ”.
-
Arkeologia: 29.762 erabiltzaile. Batez beste, 4 minutu.
-
Kartak: 45.472 erabiltzaile. Batez beste, 2 minutu.
-
Arma Museoa: 21.429 erabiltzaile. Batez beste, 2,5 minutu.
-
Arte Ederrak: 46.457 erabiltzaile. Batez beste, 3 minutu.
-
Natura Zientziak: 21.262 erabiltzaile. Batez beste, 2 minutu.
-
Guztira: 164.382 erabiltzaile.
Jarduerak abenduan
Arabako museoek abenduan egingo dituzten hiru jarduera aurkezteko ere balio izan du aurkezpenak.
-
Hitzordurik gabeko bisita gidatuen kanpaina. Familiei eta helduei zuzenduak.
-
Arabako Arte Ederren Museoa: abenduak 6, 8, 10 eta 11.
-
BIBAT Arkeologia Museoa eta Karta Museoa: abenduak 6 eta 10.
-
Arma Museoa: abenduak 8.
-
Natura Zientzien Museoa: abenduak 11.
-
Guztiak 12:00etan izango dira. Hitzordua eskatuta ere egin ahal izango dira bisitak, educacionmuseosyarqueología@araba.eus helbidera idatzita ea tarte librerik dagoen.
-
Gabonetako tailerrak. 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Abenduaren 27-28an eta 29-30ean. Izena emateko museo bakoitzaren telefonora deitu behar da.
-
Veleiako erromatar bizitzaren islak Abenduaren 17an, 11:30etik 14:00etara, BIBAT Museoan. Programazio berezi hori Gasteizko Udala Green Capital-aren urteurrena dela-eta egiten ari den kultura jarduerei lotzen zaie. BIBAT Museoak Veleia hiri erromatarreko eguneroko bizimoduaren jarduera batzuk berpizteko jarduera bat antolatu du, museoko beira arasetan ikusgai dauden materialen eta aurkikuntzen erakusgarri.
Berreraikuntza historikoko Cohors Prima Gallica taldearekin erromatarren eguneroko bizimodua ikusi ahal izango dugu, adibidez: nola jaten zuten, denbora nola neurtzen zuten, erabiltzen zituzten zeramikak, metalak eta beste material batzuk, jantziak eta osagarriak, garbiketarako eta pertsonen zaintzarako materialak eta militarren bizimodua nolakoa zen.
Gainera Kulturaliak egingo duen “Dibertitu eta birziklatu. Denboraren neurria Veleian” tailerra egongo da, non material birziklatuak erabiliko diren. Hiru txanda izango dira: 11:30, 12:15 eta 13:00.
Altxorrak Arabako museoetan
Museoen Foru Sareko hormek altxor asko ezkutatzen dituzte, “haietan erortzen eta harrapatzen uzteko”, adierazi du foru arduradunak, “haiek sakoneko aitzakia dira bisitatu edo berriro ikustera joateko” esateaz gain. Adibide batzuk:
Arma Museoa:
-
Pompeo Della Chiesa eskolako armadura milandarra. XVI. mendearen amaiera – XVII. mendearen bukaera
-
Estokea. XV. mendea
-
Cánovas del Castilloren hilketarako erabili zen errebolberra. XIX. mendearen bigarren erdia.
-
Samurai armadura. 1603-1868.
-
Wellingtongo Dukearen kanpaina kutxa, 1813
Natura Zientzien Museoa:
-
Meteoritoen erakusketa. Ehun ale baino gehiago. 2023ko uztailera arte.
-
PHOTOformas erakusketa. 2023ko martxora arte.
-
Bikuñako (Araba) Goi Kretazeoko Anazorazidae tiburoi hortza
-
Urizaharreko (Araba) Behe Kretazeoko hareharrietan sartutako anbar zatia
-
Urizaharreko (Araba) anbarean sartutako Microphoridae dipteroaren hegala
-
Prestamero Herbarioaren agiriak, XVIII. mendea
-
Urizaharreko Behe Kretazeoko anbar inklusioak
-
Urizaharreko diapiroko zenbait espezie mineral
Karta museoa:
-
Complete Pack of New Cotillons Londres, 1780.
-
Jean Barbot-en karta sorta. Donostia, 1765.
-
Indiako karta sorta, Dashavatara jokorako. XVI.mendearen hasiera.
-
Presio arrastatuko prentsa litografikoa 1870.
Arkeologia Museoa: 20 pieza nabarmenen gida.
-
Neandertalaren esne hortza
-
Kanpai formako edalontzia
-
Gezi punta iltzatuta daukan burezurra
-
Iruñako Dama
-
Sortze-oroitarria
-
Sarkofagoa
-
Otazako altxorra
Arte Ederren Museoa
-
Martiodako erlikiak
-
“Jatetxea”, Ignazio Diaz Olano, 1897
-
“Alarguna edo Arrain saltzailea portuan”, Aurelio Arteta, 1915ekoa gutxi gorabehera
-
“Angelusa errezatzen soroan”, Ignazio Diaz Olano, 1899
-
“Carmen Arkonada andrearen erretratua”, Ignazio Zuloaga, 1940koa gutxi gorabehera.
-
“Bizkaiko ateak” (triptikoa), Fernando Amarika, 1917.
Erakunde nortasuna
Kanpainaren helburua bisitak indartzea eta Arabako Museoen Foru Sarearen nortasuna hobetzea da. Sare bat izanik, “haren esanahiarekin eta adiera bikoitzarekin jokatu nahi izan dugu, arabarrak eta bisitatzen gaituztenak gonbidatzeko, sare horretan eror daitezen”.
Irudian, batetik, museo guztiak ageri dira, bakoitza argi eta garbi identifikatzen duen marrazkiarekin, eta, bestetik, aldi bakoitzean programatzen diren jarduerak, erraz egokitzeko moduan. Abenduko bisitak indartzeko kanpaina da, beraz, Museoen Foru Sarea bezalako erakunde nortasuna, 2023 urte osoan horrekin jolasten jarraitzeko aukera emango diguna, amaitu du Del Valek.
Argibide gehiago, hemen: