Foru Aldundia | 2024 04 17

Pregoia, erretreta eta zortzikoa streaming bidez emango dira araba.eus-en

Artiumen hilaren 28an programa ofizialetik kanpo emango den Arabako Domina ere ikusi ahal izango da foru webgunean

Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.  Dena prest dago larunbat honetan San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko 2024ko Arabako Jaietarako antolatutako ekitaldi ofizialei hasiera emateko, kuadrillen lehiaketa gastronomikoekin eta Fanfarre Egunarekin.

Ildo horretan, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du streaming bidez emango direla www.araba.eus  webgunean hilaren 24ko pregoi iragarlea, hilaren 27an Probintzia Plazan egingo den erretreta eta apirilaren 28ko zortzikoa. Edizio honetako berritasun honi Artiumen Arabako Domina emateko jada egiten zen streaminga gehituko zaio.

Komunikabide interesdunak seinale ofizialarekin konektatu ahal izango dira. Horretarako edo jaietako ekitaldi ofizialetan edozein behar izanez gero, jarri harremanetan Arabako Foru Aldundiko Komunikazio Zerbitzuarekin aste honetako ostirala baino lehen (tel.: 945 18 17 48/helbide elektronikoa: acoloma@araba.eus ).

Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi