Kultura | 2022 05 23

“Urkabustaiz. Allende el monte” izeneko liburua aurkeztu da

  • Isabel Montes Amurizak idatzia, Udalaren laguntzarekin, eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak argitaratua

  • Liburu dendetan, probintziako liburutegietan eta mugakide diren beste lekuetan banatuko da liburua

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 23a. Gaur aurkeztu da komunikabideen aurrean “Urkabustaiz Allende el Monte” izeneko liburua, hango udalaren laguntzarekin egina eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak argitaratua.

Gaur aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Xabier Alvarez de Araya Urkabustaizko alkateak eta Isabel Montes Amuriza egileak.

Hartan, dibulgazio helburuaz, laburpen historiko irudiztatu bat biltzen da garrantzizko haran horrena eta haren lurralde natural eta historikoa (Orduña, Amurrio eta Gorbeia inguruak) Araban eta Euskal Herrian izan denarena. Kontakizuna hainbat alditako gertaera nazional edo nazioartekoekin osatzen da.

Liburua laster aurkeztuko da Kultura Etxean, era guztietako irakurleentzat. Liburuaren banaketa ohikoa izan da, Arabako liburu denda eta liburutegi publiko eta mugakide diren beste leku batzuetan. Prezioa 20€ izango da.

Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi