Ondare dokumentala ikertzeko bi bekatarako deialdia argitaratu da - prentsa
Ondare dokumentala ikertzeko bi bekatarako deialdia argitaratu da
Arabako Artxiboan kontserbatutako iturri dokumentalei buruzko ikerketa proiektuak bultzatzeko xedea dute, haien erabilera zientifikoa eta akademikoa errazteko
2022an sortu ziren, eta aurkezteko epea martxoaren 27an bukatuko da.
Gasteiz, 2024ko otsailaren 29a Arabako Ondare Dokumentala ikertzeko bi ikerketa bekaren 2023ko ekitaldirako deialdi publikoa argitaratu da ALHAOn, eta eskaerak aurkezteko epea martxoaren 27an amaituko da.
Bekak Kultura eta Kirol Sailak sortu zituen 2022an, Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan gordetako dokumentu iturriei buruzko ikerketa proiektuak sustatzeko, haien ezagutza hobetzeko eta erabilera zientifikoa eta akademikoa errazteko tresna gisa.
Era berean, beka horiei esker, historialari gazteek gaiari buruzko ikerketa lan berritzaile bat osa dezakete; izan ere, beka bakoitza, 6.000 euroko zuzkidura duena, Humanitateetako edo lotutako diziplinetako lizentziatura edo gradu titulua lortzeko ikasketak 2012-2013 ikasturtean edo geroago amaitu dituztenentzat da.
Beka jaso ahal izango dute honako gai hauetan oinarritutako ikerketa proiektuek: bilakaera demografikoari buruzko azterlanak; antzinako landa eta hiri aberastasuna; Arabako gobernuaren eta administrazioaren erakunde garapena; eta abar.
2023ko bekak
2023an proiektu hauek jaso zuten beka:
.- Andrea Vidal Pérez andreak, "Guía para el estudio de la propiedad rústica alavesa: Metodología y fuentes" proiektuarekin.
.- Andoni Román Bañares jaunak, "Guía de fuentes documentales para el estudio del ámbito militar en Álava durante la edad moderna y inicio de la contemporaneidad (1500-1815)" proiektuarekin.
2024an, ikerketa proiektu horien emaitzak argitaratuko dira.