| 2024 03 02

"Ignacio Aldecoa Beka" euskarazko literatura sorkuntzarako bekaren oinarriak argitaratu dira

  • Sari historikoa formatu horretan eraldatuta iaz, euskarazko literatura sorkuntza sustatu nahi du literatura ipuinaren modalitatean
  • Lanak bidaltzeko epea apirilaren 8an amaituko da, eta saria izango da 8.000 euro gehi lan irabazlea argitaratzea

Gasteiz, martxoaren 2a.  Ana del Valek zuzentzen duen Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak "Ignacio Aldecoa Beka" euskarazko literatura sorkuntzarako bekaren beste edizio bat abiarazi du.

Iaz sortu zen formatu berri horren helburua da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea literatura ipuinen modalitatean”, esan du Ana del Val foru diputatuak. “Xedea lehiaketa indartzea da, baina formatu desberdinarekin, bertako errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta”, adierazi duenez.

Beka hori eskuratu nahi dutenek aurkeztu beharko dute ipuin original bat, argitaratu gabea eta jatorriz euskaraz idatzia, 10 eta 25 orrialde artekoa, eta ipuin bilduma bat egiteko proiektu bat.

Beka 8.000 eurokoa da (saria zena baino 2.000 euro gehiago). Lanak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 8an bukatuko da.

Argibide gehiagorako: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2024/025/2024_025_00560_E.pdf.  

Prentsa oharra

Jaitsi