Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena - prentsa
Diputatu nagusia | 2022 08 02
Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

- Foru Aldundiak zerga premiazko araugintzako dekretu bat onetsi du, inflazioaren efektuari aurre egiteko neurri berriekin
- Foru Aldundiak Garabideren laguntzak emateari amaiera emango dio, hirugarren ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek 56 proiektu finantzatuko ditu 5.000 biztanletik beherako 21 udalerritan
- Foru Aldundiak 774.711 euro bideratuko ditu bigarren mailako errepideen zorua hobetzeko
- Foru Aldundiak 600.000 euro bideratuko ditu Guardiako ur biltegi berria eraikitzeko obrara
- Foru Aldundiak 558.913 euroan esleitu dizkio Yárritu enpresari Iruña Okako suhiltzaile etxea handitzeko obrak
- Arabako Foru Aldundiak 548.000 euro esleituko ditu Amurrio, Asparrena eta Kanpezuko adinekoen etxebizitza komunitarioetarako
- Aldundiak Gasteizko Udalarekin batera lizitatuko du elektrizitate kontratua
- Onetsi da aseguru polizak kontratatzea, Arabako kontzejuek dituzten zenbait arrisku estaltzeko
- Foru Aldundiak onespena eman dio garbiguneetatik datozen hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko eta biltzeko zerbitzua kontratatzeari
- Onetsi da dirulaguntzen deialdi publiko berria, tokiko edo eskualdeko komunikabideek euskaraz jardun dezaten
- Foru Aldundiak Olabide ikastolako sarbideak hobetzea lizitatu du
- Foru Aldundiak onetsi du udalei eta kuadrillei berdintasunerako laguntzak ematea
- Foru Aldundiak 124.000 euro bideratuko ditu Arabako zortzi udalerritako oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzera
- Arabako Foru Aldundiak bigarren lokal bat eskuratu du Hazaldi zentroa handitzeko, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Diputatu nagusia Foru Aldundia