Musika Klasikoa Araban zikloa berriz ere lurraldean zehar ibiliko da abuztuan, sei kontzerturekin - prentsa
Musika Klasikoa Araban zikloa berriz ere lurraldean zehar ibiliko da abuztuan, sei kontzerturekin
Abuztuaren 3tik 30era bitartean, Artziniega, Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitian izango dira
Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.2024ko Musika klasikoko zikloa Araban zehar ibiliko da abuztuan, sei kontzerturekin Abuztuaren 3tik 30era bitartean bisitatuko ditu Artziniega, Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitia.
2011tik Donostiako Musika Hamabostaldiaren lankidetzarekin egiten da. Horregatik aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoak prentsaurrekoan.
"Ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean", adierazi du Del Valek.
Edizio honetan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren 2024ko edizioa abuztuan egingo da, Artziniega, Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitian.
Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen. Sarrera doan da, tokiak bete arte.
Argibide gehiago, hemen: // Arabako Musika Klasikoko Zikloa - kulturaraba - web.araba.eus
Honako hau da saio egutegia:
KONTZERTUA/ERREPERTORIOA | TALDEA | UDALA | LEKUA | DATA/ORDUA |
Bach, Hertl, Rachmaninov eta Lorca-ren lanak | Ander Perrino, kontrabaxua | Artziniega | Jasokundeko Andra Mariaren parrokia eliza | abuztuak 3 |
Fauré, Massenet, Poulenc, Berlioz, Bottesini, Brahms eta Pfitzner-en lanak | Maite Arruabarrena, mezzosopranoa | Sarria | Eliza | abuztuak 11 |
Pour la posterité | Dianto Reed Quintet | Lagran | Eliza | abuztuak 20 |
Bach and sons: txirularako eta obbligato klaberako sonatak Bach-tarren egongelan. | "La Guirlande" | Eltziego | San Martin parrokia eliza | abuztuak 25 |
Los Milagros de Nuestra Señora: Gonzalo de Berceoren testuak eta Guerrero, Libre Vermell, Cantigas de Santa María eta anonimoen musika. | Sara Águeda, Erdi Aroko harpa eta musika konponketak | Zalduondo | Tolosako San Saturnino eliza | abuztuak 27 |
A la française: Debussy, Ravel, Fauré eta d'Indy-ren lanak | Luis Fernández Castelló, klarinetea | Quintanilla Erriberabeitia | Quintanilla Kulturgunea Kultura Tenplua | abuztuak 30 |