Lurralde Oreka | 2022 06 23

Baso sutearen simulazioa Betolatzan

Foru Aldundiak baso sutearen simulazio bat antolatu du Betolatzako herrian, Araban

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak koordinatuta, parte hartzen dute Arabako suhiltzaileek, Gasteizek, Aldundiko Mendi Zerbitzuak, Ertzaintzak eta Agoncilloko (Errioxa) aire baseko aire bitartekoek  

Gasteiz, ekainaren 24a. Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eskutik, baso sutearen simulazio bat antolatu du Betolatzan, Arratzua-Ubarrundia udalerrian. Bertan, Arabako suhiltzaileek, Gasteizek, Aldundiko Mendi Zerbitzuak, Ertzaintzak eta Agoncilloko (Errioxa) aireko bitartekoek parte hartuko dute.

Bihar, ekainak 24, ostiralarekin, egingo den ariketa honako hau izango da: baso suteei dagokienez, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Zerbitzuan gaur egun ezarrita dauden taktika operatiboetan ezarritako informazio, komunikazio, esku hartze eta koordinazio prozeduretan beharrezkoak diren hobekuntza neurriak probatu, aztertu eta, hala badagokio, aplikatzea.

Simulazioa zereal lurzati batera hedatutako sute bat itzaltzean datza, traktore batek su hartu ondoren gertuko pista batean.

Simulazioa goizeko 10:00ak aldera hasiko da, eta ekainaren 24an, ostiralarekin, amaituko da 13:00ak aldera.

* Goizeko 11etan, Alberto Amenabar Arabako Suhiltzaileen Erakundeko zuzendari-gerenteak eta Javier Vergara Operatiboaren nagusiak komunikabideei arreta emango diete 42°56'48.9"N 2°40'33.4"W - Google Maps kokatuta dagoen Aginte Postu Aurreratuan.

* simulazioaren berri ematera doazen komunikabideei eskatzen zaie ez dezatela inolaz ere perimetro eremua gainditu, eta une oro bete ditzatela antolatzaileek ematen dizkieten jarraibideak.

Lurralde Oreka

Prentsa oharra

Jaitsi