Gazteria | 2022 11 25

Gasteizko erdiguneko kaleak gazteentzako modaren pasarela bihurtuko dira bihar

Vitoria-Gasteiz, 25 de noviembre de 2022.  Riven, Hagalaz eta Stamm ikasle-elkarteek, Gasteizko Udalarekin eta Gazteriaren Foru Erakundearekin elkarlanean, Diverse proiektua, Gasteizko erdiguneko kaleetan larunbatean, azaroaren 26an, 14:00etatik aurrera egingo den moda-desfilea, antolatu dute. Egitasmo horren bidez, bertako sortzaileek egindako diseinuak aurkeztuko dituzte.

Hala, Jenifer Sebastianek (Ikimilikiliklik), Naroa Medinabeitiak eta Jessica Menendezek (Mihdu) eta Libe Blancok sortutako lanak egongo dira ikusgai. Sormen-lan horiez gain, Mederi Ferreñok diseinatutako eta 3Dan inprimatutako belarritakoak ikusi ahal izango dira.

Ekimenaren helburua da gazteen baterako sorkuntza sustatzea eta gazteentzat gazteek diseinatutako intereseko jarduera garatzea. Era berean, desfilean parte hartuko duten gazteen portfolioa handitzeko edukia sortzea du helburu; hau da, ile-apainketako, makillajeko edo argazkigintzako lanak egiten dituzten pertsonetatik hasi eta beren diseinuak aurkezten dituztenak edo desfilatzen dutenak arte.

Horrez gain, era askotako pertsonen partaidetzaren bidez, dibertsitatea eta inklusioa bultzatu nahi dira, bakoitzaren kolorea eta gorputza edozein izanda ere, denak ordezkatuak senti daitezen. Era berean, tokiko talentu sortzaile gazteari ikusgarritasuna eta aitorpena eman nahi zaie.

Ekitaldiaren antolatzaileak dira Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikastaroko ikasle gazte hauek: Koro Arregi, Gorka Legarra, Ane Ortega eta Alba San Vicente.

Gazteria Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi