Berriak - prentsa
Berriak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin
- Gaur egin du urteko Batzar Orokorra INDEUSek, iazko jardunari gainbegiratua eman eta 2021eko erronkak finkatzeko.
- Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako ekimenak dagoeneko 25 enpresa eta elkarte biltzen ditu.

Arabak eguzki-energia sortzeko herritarren kooperatibak ezartzea bultzatuko du Kuadrilla guztietan
- Arabako Foru Aldundiak, Enargiren bidez, indarrak batuko ditu Energiaren Euskal Erakundearekin eta Krean ingeniaritza sustatzailearekin, lurraldean "ekiola" izeneko eguzki-parkeak eraikitzeko.
- Herritarrak eguzki-parke txikien bidez hornituko dira energiaz eta kooperatiban parte hartuko dute energia sortzeko eta kudeatzeko.

Guztira, egoitzetako 18 adineko dira koronabirusaren positibo

Errealitate areagotuko horma-irudi batek ekarriko du berriro tren txikia Maeztuko kaleetara
- Irantzu Lekuek egin du artelana, Tecnaliarekin batera, Arabako Foru Aldundiak Arraia-Maeztuko Udalak eta Vital Fundazioak finantzatu dute artelana, eta Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programak lagundu.
- FLASHBACK: EL TRENICO izeneko app baten bidez, bagoiak ikusi ahal izango dira antzinako ibilbidea (gaur egungo bide berdea) korritzen.

Rentafacil arabar gehiagorengana iritsiko da, baita etxebizitza alokairuan dutenengana ere
- Gainera, Arabako Foru Aldundiak beste urrats bat egingo du digitalizazioan, eta aitorpena aurrez egin dela eta emaitza jakinarazteko abisua bakarrik bidaliko da etxeetara; zergadun bakoitzak web orrian ikusi ahal izango du zirriborro osoa.
- Teknologia berriak erabiltzeko zailtasunak dituzten zergadunek telefonoz eskatu ahalko dute zirriborro osoa postaz bidaltzeko, edo onartu ahalko dute Rentafácil aitorpena.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Elizbarrutiak erabaki dute martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa jartzea Zaramagako San Frantzisko Elizan
-
Lekua kudeatuko duen fundazio bat sortzea sustatuko dute lau erakundeek.
-
Gasteizko Elizbarrutiak San Frantzisko Asiskoaren eliza lagako du, 1976ko martxoaren 3ko gertaerak izan ziren lekua.
-
2014tik ez da elizkizunik egin eliza horretan.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak tokiko saltegientzako hainbat laguntza lerro prestatu ditu sektoreko ordezkariekin
-
839.000 euro baino gehiagoko zuzkidura ekonomikoa izango dute.
-
Cristina González: “Gastu finkoak finantzatuko ditugu, besteak beste, alokairuak eta hipoteka maileguak, tokiko saltegiak digitalizatzeko eta lehiakorragoak izateko inbertsioak, eta landa merkataritzari laguntzeko planak”.

Zergatan bildutako kopurua aurreikusia baino handiagoa izan denez, Arabako udalek 9 milioi euro gehiago izango dute
Arabako Foru Ogasunak zergatan bildutakoa %10,5 gutxiago izan zen 2020an, baina urriko aurreikuspenak 3,7 puntuz hobetu ziren.

Aldi baterako itxi da desgaituentzako Etxebidea eguneko zentroa, hiru kasu positibo atzeman eta gero

Foru Aldundiak ostalaritzarako laguntzen programa berezia abiatu du
- Diruz lagunduko ditu alokairuak, hipoteka maileguak, autonomoen kuotak, hornidurak eta COVIDarekin lotutako aholkularitza.
- Eskaera bakoitzeko 2.100 eurorainoko laguntza jaso ahalko da.
- Herri txiki eta ertainetako establezimenduek lehentasuna izango dute.
- Cristina Gonzalez: “Gure tabernak eta jatetxeak une zailak igarotzen ari dira, eta erakundeen laguntza behar dute beren jarduerari eta enpleguari eusteko”.

Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen sareak berritu egin dute Zientzia eta Teknologiako emakumeen bokazioak sustatzearekin duten konpromisoa
-
Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko egunean, beste bultzada bat emango diote Araban laugarren ediziora heldu den INSPIRA STEAM programari.
-
Aurreikusitako ekintzen barruan, ikastetxeei, familiei, enpresa ehunari eta gizarteari oro har zuzendutako zabalkundeko ekimenak daude.
-
INSPIRA STEAMek neskek ere ikasketa zientifiko eta teknologikoak aukeratzea lortu nahi du, esparru horietan lanean diharduten erreferentziazko emakumeek ikastetxeetan aholkularitzako saioak emanda.
-
Aurten, gainera, Zientzian eta Teknologian erreferente diren arabar emakumeen lana jarri nahi da denek ikusteko moduan, saltokietako erakusleihoetan kartelak jarrita.

Ariznabarrako eguneko zentro psikogeriatrikoa itxi dute aldi baterako, bi kasu positibo izan baitira

Beste zazpi koronabirus kasu positibo adineko egoiliarren artean, eta bost sendatu

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Beste hamaika COVID-19 positibo egoiliarren artean

Araba Ekineanek 2021. edizioari ekin dio, ekintzaileek etorkizuneko sortzaile gisa duten potentziala bistaratuz, eta bere ideia lehiaketa indartu du, egungo krisiari irtenbide transformatzaileagoak proposatzen dizkioten proiektuak saritzeko
- Aurtengo lehiaketaren leloa "Etorkizuna sortzen" da, Arabako ekintzailetza ekosistemari balioa eman eta hura bultzatzeko; izan ere, eragin ekintzailetzan espezializatutako azterlan batek Estatu osoko onena dela aitortu du.
- Gaur abiatuko den "Zure ideiak balio du" lehiaketaren 17. edizioak 10 kategoria izango ditu eta 11.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan.
- Proposamenak martxoaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira Araba Ekinean urte osoan zehar garatuko da eta lineako ekitaldiak eta topaketak nahastuko ditu, hala nola 40 proiektuk parte hartuko duten eskola enpresen azoka bihar, Ekin Day bezalako aurrez aurreko beste proiektu batzuekin, udazken hasieran Europa Jauregian egingo dena.
- Beste berrikuntzetako bat izango da "ekintzailetza kate" bat abiaraztea. Kate horretan, enpresek eta ekintzaileek beren garapena bultzatzeko lankidetzan diharduten beste proiektu edo ekimen batzuk ikusarazten lagunduko dute.

Gatz Harana Fundazioak bere jarduera ikasgeletara hurbilduko du Vital Fundazioaren laguntza ekonomikoari esker
Ekimen honek COVID-19ak sortutako krisiak irakaskuntzan izan duen eragina arintzen lagunduko du, ikasleei aurrez aurreko esperientziak eragotzi baitizkie.

Egoitzetako lau adineko hil dira COVID-19ak jota ospitalean egon diren bitartean

Foru Aldundiak laguntza ematen dio CIC EnergiGUNEri deskarbonizaziorako funtsezkoak diren energia biltegiratzeko teknologien ikerketan
Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikoa Saila lankidetzan ari da egoitza Arabako Parke Teknologikoan duen erakunde horrekin, eta Europako erreferentziazko hiru zentro onenetako bat bihurtu da.

Foru Aldundiak ostalaritzarako laguntza lerro berri bat prestatu du sektoreko ordezkariekin
- 500.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango du, eta bateragarria izango da beste erakunde batzuen laguntzekin
- Cristina González: "erakundeak ostalaritzarako berariazko programa bat abiarazi duen lehen aldia da, baina sektoreak gure laguntza behar du"

Covid-19a zeukan pertsona bat hil da adinekoen egoitza batean

COVID-19ko beste 9 positibo erregistratu dira egoiliarren artean

Beste lau Covid-19 positibo egoiliarren artean

Egoitza bateko adineko bat hil da COVID-19ak jota ospitalean egon den bitartean

Arabako zergabilketak urriko aurreikuspenak gainditu ditu, nahiz eta %10,5eko jaitsiera egon den
Foru Ogasunak 2.192,3 milioi euro lortu ditu 2020an

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Lurraldeko egoiliarren artean, beste hiru COVID-19 kasu positibo izan dira, eta langileen artean, sei

Arabako Foru Aldundiak, TECNALIAK eta UPV/EHUk Garapen Farmazeutiko Aurreratuak Ikertzeko zentro bat sortuko dute
- Lascaray eraikinean izango du egoitza, UPV/EHUko Arabako Campusean.
- Sendagaien 3D inprimaketa eta bio-inprimaketa teknologietan espezializatuko da, terapia farmazeutiko aurreratuen arloan aplikatutakoak.
- Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak eta Iñaki San Sebastian TECNALIAko CEOk aurkeztu dute gaur proiektua..

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

COVID-19ak jotako egoitza bateko adineko bat hil da ospitalean egon den bitartean

Arabako “etorkizun oparoko” 25 kirolarik lehen aldiz jasoko dituzte psikologia, nutrizio, fisioterapia eta osasun azterketa egiteko zerbitzuak
Kultura eta Kirol Sailak 24.000 euroko inbertsioa egin du kirolariak gehiago ikusaraztea ere xede duen programa batean

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Foru Aldundiak eta euskararen erabilera aldarrikatuko du
Foru Gobernuak, Kuadrilletako presidenteekin batera, adierazpen instituzional bateratua irakurri du: "Euskarak aurrera egiten laguntzen digu. Berregin dezagun gure gizartea euskaraz "

Urtarrilean hasiko dira tranbiaren plataforma Salburuara luzatzeko lanak
Proiektuak hirutik bira murriztuko ditu Bulebarreko erreiak, metro arinak alboko trenbide batetik zirkula dezan
Datorren urtearen hasieran hasiko den hurrengo obra frontea Florida eta Jacinto Benavente kaleen arteko bidegurutzeari dagokiona izango da
Tarte berria 2,5 kilometro da luze eta bost geraleku berri jasotzen ditu

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena 2020/12/01

Covid-19a zuten adinekoen egoitzetako bi erabiltzaile hil dira

Foru Aldundiak Arabako Gida Akustiko berria aurkeztu du, hirigintza plangintzan zarataren kudeaketa jasotzen lagunduko duena
Gida tekniko bat da, lagunduko duena zarataren eta kutsadura akustikoaren aurka babesteko dagoen legeria aplikatzen Arabako udalerrien etorkizuneko hirigintza garapenean
“Arabaren zati handi batean dauden zaratarik gabeko zonak ondare bat dira, eta lurraldearen balio bat, zaindu behar dena", gogorarazi du Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak, argitalpen berri horren aurkezpenean

Eskualdeko garraioko bost linea jarriko dituzte bihar martxan Arabako Lautadan
Herrigune txikiak eta erreferentziazko herriguneak lotuko dituzte erregulartasunez
Blanca de la Peña: “Eskualdeko garraioa funtsezkoa da gure landa herrigune txikietan bizi diren pertsonen mugikortasuna eta oinarrizko zerbitzuen erabilera bermatzeko

9 positibo berri erregistratu dira adinekoentzako egoitzetan, eta zazpi erabiltzaile berreskuratu dira

Indesa 2010 enpresak modu iraunkorrean emango die garraio zerbitzua garbitegiko langileei

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena 2020/11/24

Foru aldundiek enpresa txikiei, autonomoei eta erregulazio espedienteek eragindako langileei laguntzeko zerga neurri berriak onartu dituzte

Adierazpen Instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean

“Hitz kolpez” programaren emanaldi batean hartu dute parte erakundeetako zenbait ordezkarik eta teknikarik
Gazteriaren Erakundeak eta Vital Fundazioak antolatu dute antzerki dramatizazioko programa, zeinaren bidez Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizarazi nahi baitira

Covid-19aren ondoriozko hiru positibo gehiago adineko egoitzetako erabiltzaileen artean

Hobera egin du birziklapen tasak Araban, baina oraindik ez dira bete Europako helburuak
Birziklapen tasa % 33koa da Araban; 2010ean, % 21ekoa izan zen
Gero eta hondakin gutxiago sortzen da lurraldean, biztanle eta urteko batez beste 409,2 kilo; 2010ean, aldiz, batez beste 465 kilo sortu ziren

Pilota integratzaile eta barneratzaile Asteak desgaitasun fisiko eta intelektuala duten pertsonentzako eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako jarduerak barne hartzen ditu
Arabako Euskal Pilota Federazioak bultzatutako ekimena da eta Arabako Foru Aldundiaren babesa du

Foru Aldundia lankidetzan ari da Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Eusko Ikaskuntzarekin Arabako 424 biztanleguneen errealitatea ezagutzeko
Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikoa Sailak erronka demografikoari aurre egiteko Plan Estrategiko bat egiteko oinarriak ezarriko dituzten bi azterlan enkargatu ditu.

Beste 3 positibo erregistratu dira COVID-19an adineko pertsonentzako egoitzetan

Egoitza bateko adineko egoiliarra zendu da ospitalean
Lurraldeko beste egoitza bat Covid-19rik gabe

Foru Aldundiak azaroaren 25eko kanpaina protagonista gazteekin abiarazi du, kontrolaren eta 'lodifobiaren' aurkako mezuekin, eta harreman sanoen alde
Izaro, Kai Nakai, Mafalda eta ETS taldeen ahalduntze letrek eta Paula Fernández influencer-aren eta Kai Nakairen irudiek jarriko dute mezua Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean
‘Aske maite-Quiere libre’ sare sozialetan iraulitako kanpaina baten goiburua da

Arabako Foru Aldundia familiak bilatzen ari da 0-6 urteko haurren urgentziazko harrerarako

Beste foru egoitza bat koronabirusik gabe

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena 2020/11/17

Bigarren Hezkuntzako 800 gaztek "Hitz kolpez" programaren edizio berri batean parte hartuko dute
Ekimena Gazteriaren Foru Erakundeak eta Vital Fundazioak antolatu dute. 44 antzezpen emanaldi egingo dira, Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibiliza daitezen saiatzeko.

Covid-19aren ondoriozko hamabost positibo gehiago adineko egoitzetako erabiltzaileen artean

Amaitu da Errenta Kanpainarik digitalena, lineako aitorpenak bikoiztu baitira
“La pandemia nos ha puesto a prueba en esta campaña, pero tanto la Hacienda Foral como la ciudadanía han superado la prueba con creces”, ha subrayado la diputada foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos, Itziar Gonzalo
Se incrementan más del doble las declaraciones online, crecen las aceptaciones de Rentafácil desde el ordenador o el móvil, y las consultas telemáticas se triplican

Bizilagunak ekimenaren bidez kultur arteko otorduez gozatzen jarraitzen dute Araban, gastronomiaren bitartez elkarbizi errezeta-liburu batekin

38 profesionalek eta elurra kentzeko 35 makinek osatutako talde bat arituko da lanean elurte eta izozteetan
Gatzun biltegi berri bat egongo da, 160.000 litroko edukierakoa.
Operatiboaren urteko aurrekontua milioi bat euro ingurukoa da.
Blanca de la Peña: "Neguko Bidezaintza Plana funtsezkoa da gure errepideetan segurtasuna bermatzeko, baina erabiltzaileen konplizitatea eta zuhurtzia ere behar dugu"

Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa % 14,8 jaitsi da
Dirubilketaren urriko jaitsierak % 5 baino gehiagoko hobekuntza izan du joan den irailekoarekin alderatuta

Aldundiaren zerbitzu psikologikoak genero indarkeriaren 1.100 biktima inguru artatu zituen 2019an, historiako kopururik handiena
Pandemia gorabehera, Hegoak Foru Zerbitzu psikosozialak biktima kopuru handia artatu du (963) joan den urrira arte

Arabako 19 landa-negoziok marketin digitaleko estrategiak txertatu dituzte beren enpresetan, Aldundiaren, Ikaslanen eta Egibideren laguntzarekin
Programaren hirugarren edizioan pandemia izan da nagusi, eta horrek agerian utzi du enpresen eraldaketa digitala beharrezkoa dela.

Foru Aldundiak berriz eskatuko die egoitza enpresei hitzarmen kolektiboa negoziatzeko elkartu daitezela

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena 2020/11/10
