Berriak - Arabako Foru Aldundia - arabapress
Berriak

Foru Aldundiak abian jarri du Etxean Bai proiektu pilotua, mendekotasuna duten pertsonak teknologia berrien laguntzarekin etxean zaintzeko
Profesional talde batek plataforma bat erabiliko du arriskuak detektatzeko, monitorizatzeko, prebenitzeko eta prestakuntzarako, besteak beste
50 pertsonak hartuko dute parte, adinekoak zein desgaitasuna dutenak, Arabako Gurutze Gorriarekin lankidetzan gauzatuko den lehen fase honetan
Ramiro González: «Gure asmoa da pertsonek haien etxeetan bizitzen jarraitu ahal izatea eta egoitzan sartzea atzeratzea»

Kultura Etxeak literaturaren eta antzerkiaren inguruko hiru jarduera antolatu ditu apirilerako
Antonio Ventura, Mikel Ayllón eta Sandra Maturana izango dira protagonistak datorren apirilaren 1ean hasiko diren jardunaldietan
Gainera, hilabete berean, beste hiru hitzaldi edo lantegi antolatu dira, astelehenetako zikloaz gainera

Arabak eskaintza turistikoa aurkeztu die Andaluzian publiko orokorrari, bidaia agentziei eta prentsari
Autobus tematizatu bat eta zuzeneko informazio gune bat erabili ditu horretarako
Cristina González: “Publiko orokorra eta agentziak liluratu nahi ditugu, Arabako eskaintza turistikoa zuzenean ezagutzera emanez: gure natura oparoa, ondare historiko aberatsa eta enogastronomia ezaguna”

Foru Aldundia Arabako egoitzetako kalitate adierazleen proiektua hasiko da garatzen irailetik aurrera
Jardunaldi tekniko bat egin du zentroetako ordezkariekin, Arabako egoitza sarearen egoerari buruzko txostenaren emaitzak bateratzeko
Egoitza kopuru handiena balioesten duten alderdiak dira egoiliarren presioak eragindako ultzerak izateko arriskua, nutrizio egoera, depresioa, mina eta gogobetetzea
“Etengabeko hobekuntzako dinamika planifikatu eta ebaluatu batean sartu nahi dugu, Arabako egoitza sarean artatzen ditugun pertsonen bizitza hobetzeko azken helburuarekin”, Emilio Sola foru diputatuak adierazi duenez

Partzoneria, ehun urtetik gorako gaztainondoak, anfibioak eta hegaztiak dira ‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat' ekimenaren 3. edizioko protagonistak Arabako Mendialdean
1.200 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte beren herrietan biodibertsitatearen 29 hobekuntza egiten, Gorbeialdean (2021) eta Arabako Lautadan (2022) egindako lehen edizio bietan

Ozion hobi komun batean lurperatutako 13 milizianoen oroipen plaka bat jarri dute hilketaren 200. urteurrenean
José Ángel Apellániz González arkeologo eta historialariak hitzaldi bat emango du martxoaren 25ean, 18:30ean, Ozioko Kontseiluaren Etxean, eta bertan gertakariari buruzko aurkikuntza berriak azalduko ditu

BIBAT museoan “Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluak” erakusketarekin lotutako bi hitzaldi izango dira
Lehenengoa gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, eta bigarrena larunbatean, 12:30ean. Erakusketa 2023ko apirilera arte izango da, eta, bertan, hainbat museotako 150 pieza original baino gehiago eta bi bideo daude erakusgai
Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du, eta “Tutankhamon, 100 urtez liluratuta” erakusketaren truke baten ondorioa da

Argitara eman da kirol egokiturako dirulaguntza, 60.000 eurorekin
Berritasun gisa, beste mota bateko desabantaila edo diskriminazioengatik inklusiora bideratutako programak edo jarduerak garatzeko laguntza eskatzeko aukera jasotzen du
Deialdian eskabideak aurkezteko, apirilaren 17ra arteko epea dago

Foru Aldundia elkarlanean aritu da Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin, Eltziegon La Mezana hezegunea sortzeko
Lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta gaur goizean, Uraren Munduko Eguna dela eta, Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatua, María Dolores Pascual CHEko presidentea eta Eltziegoko alkatea bertan izan dira

Adimen desgaitasuna duten pertsonen arretarako Lakondoa zentro berriak eguneko zentroko 25 plaza eta 12 egoitza plaza izango ditu
Arabako Foru Aldundiaren ekipamenduak intentsitate handiko laguntza behar duten pertsonei emango die arreta
Baliabide hori pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako “intentsitate desberdineko zentroak biltzen dituen arreta zirkuitu” baten parte izango da, eta Arabako diputatu nagusia baliabide hori egokitzeko obretan izan da

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu du Arabako ekonomiaren deskarbonizazioaren erronkei eta aukerei buruz
Foru erakundea gogoeta prozesu bat egiten ari da lurraldeko enpresen deskarbonizazio prozesuaren eraldaketa faktore garrantzitsuenei buruz

Emakumeen tenisaren nazioarteko egutegiak geldialdia egingo du Gasteizen
Peña Vitoriana Tenis Clubek beste jauzi bat eman du eta ITF 100.000 bat antolatuko du 80 jokalari ingururekin Arabako hiriburuan
Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak 30.000 eurorekin lagunduko du uztailaren 16tik 23ra egingo den txapelketa

Udaraba 2023 programak 2.333 plaza eskaintzen ditu gazteentzat
Udalekuak eta Gazte Bidaiak programek osatzen dute, eta Arabako 7 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago
Berreskuratu da 17 urteko neska-mutilentzako Europako bidaia, Landetarako eta Bordelerako eskaintza batekin

Geoaraba erakusketa Gasteizera iritsiko da, Foru Aldundiaren atari geografikoa ezagutarazteko
Geoarabak batez beste hilean 15.000 bisita izaten ditu, eta gehien kontsultatutako zerbitzuak oinarrizko lurralde informazioarekin eta kartografiarekin nahiz ortoirudiekin lotutakoak izaten dira, eta, ondoren, katastroko informazioa, nekazaritzakoa eta natura ondarearekin lotutakoa

Gorbeiako parketxeak jarduera bat antolatu du Sarriko atsedenguneko tximeleta oasiak prestatzeko
Helburu nagusia parketxearen inguruan dauden tximeleta oasiak lehengoratzea eta udaberrirako prestatzea da. Horietako bat iaz jarri zuten, Zerynthia eta Asafes elkarteekin batera

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak dei egiten diete Arabako familiei saharar umeak har ditzaten uda honetan
"Oporrak bakean-Vacaciones en paz" programak laguntza medikoa eta elikadura orekatua ematen die harrerako adingabeei, eta, aldi berean, kultura trukea sustatzen du Arabako eta Saharako haurren artean

Industria farmazeutikorako EAEko lehen 3D bioinprimagailua jarri dute martxan EHUk eta TECNALIAk, Arabako Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin
• Proiektu aitzindari baten parte da, APD-Advance Pharma Development, zeinak ahalbidetuko baitu terapia pertsonalizatuak garatzea pediatriaren, zahartze osasungarriaren, eta medikuntza birsortzailearen eta ehunen ingeniaritzaren arloetan.
• Bioinprimagailuak aukera emango du organo eta ehunen zein forma farmazeutikoen egitura tridimentsionalak lortzeko, fabrikazio aditiboko teknologien bidez.
• Gaur, instalazioak eta teknologia berriak bisitatu dituzte Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak, Pilar García de Salazar Arabako ahaldun nagusiorde eta Ekonomiaren Garapen eta Lurralde Orekako foru-diputatuak, Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak eta Agustín Sáenz TECNALIAko Estrategia, Merkatu eta Teknologiako zuzendariak.

Arabak eta Gasteizek beren kirolariri aitortu dizkiete merezimenduak Gure Kirola Sarietan

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 884.057,60 euro inbertitu dute Lucia meategiko asfalto naturalen meatze paisaiak berreskuratzeko
Bere erabilera publiko eta ekoturistikorako berreskuratu da eta espazioko lurpeko lanen balioa nabarmendu nahi izan da, Maeztu inguruko baliabide kultural eta natural gisa
Arabako Mendialdean kokatuta, Lucia meategia maiatzean irekiko da jendearentzat, asfalto naturalen meatze paisaia erakusteko

Maiatzaren 6an, “Molan los 90” ikuskizuna izango da Iradier Arenan, garai hura markatu zuten artisten zuzeneko emanaldiarekin
Artista nazionalak eta nazioartekoak izango dira kartelean, besteak beste La Frontera, Los Inhumanos, Miguel Costas, Chimo Bayo, Locomía, Marian Dacal eta Eva Martí, Viceversa eta Sensity World
Ikuskizunak Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du, eta bihar, ostiralarekin, jarriko dira salgai sarrerak, goizeko 10:00etatik aurrera

Arabako nekazaritza sektoreak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera, bere ustiapenen bizi-zikloa aztertu du
• Aberek, Garlanek eta UAGAK, NEIKERren zuzendaritza teknikoaren menpe, proiektu honi helduko diote. Proiektuaren xedea da ustiapenen ingurumen-aztarna aztertzea eta ingurumena mantentzeko ekarpenak erakustea.
• SimaPro izeneko bizi-zikloa aztertzeko softwarea erabiliko da, ingurumen-adierazle ugari aztertzeko gai den potentzia handiko tresna

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Kontrastak hondakin uren tratamendua hobetuko duen araztegi berria estreinatuko du
Esku hartzeari esker, gainera, ponpaketa estazio berrira sartzeko bidea berritu da, eta herriguneko euri urak biltzen dituen euri uren kolektorea ibilgu publikora arte luzatu da

Foru Aldundiak landa merkataritzaren lehiakortasuna babestu eta bultzatzeko plan integral bat abiaraziko du
- 2023an eta 2024an hedatuko da, 485.000 euroko zuzkidurarekin eta EBko Next Generación funtsen finantzaketarekin.
- Cristina González: “Arabako kohesio proiektu bat da, landa merkataritza gure herri txikietan bizi diren arabarrentzako oinarrizko zerbitzu gisa zaindu nahi duena”.

Araba Ekinean ekimenak 20. urteurrena ospatuko du eta gizarteak behar dituen aldaketak eta eraldaketak zuzentzeko ekintzailetzari balioa emango dio
Edizio honetako jardunaldi nagusiak apirilaren 25ean, ideien lehiaketako finalistak aurkeztuko dituzten egunean, eta maiatzaren 4an, Ekin Day egunean, izango dira
‘Zure ideiak balio du’ lehiaketaren 19. edizioa otsailaren 24an jarri zen abian, eta aurten osasun arloko proiektuak saritzeko kategoria berria izango du. Dagoeneko 800 proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte edizio guztietan
Ekimeneko jarduerak urte osoan zehar garatuko dira eta urtarrilean hasi ziren Eskola Enpresen Azokarekin. Arabako Lanbide Heziketako ikasleek 59 negozio-ideia aurkeztu zituzten eta, otsailean, Ekin Breakfast programa egin zuten

Luis Sesék eta María Escaladak “Claves para entender la estética de las villas del siglo XX” izeneko hitzaldia emango dute Artziniegan
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta udaletxean izango da martxoaren 16an, 18:00etan

Udalekuak 2023 programak 3.993 plaza eskaintzen ditu, Euskadiko haur eta gazteei zuzendutako programazio zabalarekin
Gipuzkoak 1.010 plaza eskaintzen ditu, Bizkaiak 1.288 eta Arabak 1.695. Izen-emateak martxoaren 20tik 28ra egingo dira Gipuzkoan, martxoaren 20tik 29ra Bizkaian eta martxoaren 22tik 31ra Araban

Araban apirilaren 3an hasi eta ekainaren 26an amaituko da errenta kanpaina
Data horretatik aurrera, “rentafacil” proposamena eginda duten zergadunak Egoitza Elektronikoan sartu ahal izango dira, BAK, BAKQ edo baliozko beste edozein ziurtagiriren bidez identifikatuta, proposamena egiaztatzeko eta onartzeko edo, hala badagokio, aldatzeko

Kulturak euskarazko Ignacio Aldecoa Saria eraldatu, eta sorkuntzarako beka bat emango du
Formatu berri honen helburua da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea literatura ipuinen modalitatean
Halaber, hilabete honetan, deia egingo da gaztelaniazko Ignacio Aldecoa sarietarako eta euskarazko eta gaztelaniazko Champourcin poesia sarietarako

Arabako Errioxako erroten inguruko olio turismoko proposamen bat prestatu du Foru Aldundiak
Bisita gidatuen, dastatzeen, museoen eta esperientzien eskaintza biltzen du
Cristina González: “Proposamen honek Arabako Errioxako eta Araba osoko eskaintza turistikoa aberasten eta indartzen du, eta bidaiariak eskualdeko udalerrien artean banatzen laguntzen du”

Foru Aldundiak Samaniego foru egoitzaren eraberritze integralari eta handitzeari helduko dio, 9,6 milioi euroko aurrekontuarekin
Zentroa beharrizan berrietara egokituko da, gelarik gehienak banakakoak izango baititu, bai eta bizikidetza-unitate murriztuak eta dementzia duten adinekoentzako unitate psikogeriatrikoa ere
Ramiro Gonzálezek ziurtatu du beste egoitza bat izango dela, erabat berritua, irisgarritasunaren, suteen aurkako babesaren eta jasangarritasun energetikoaren kontuetan ere egokitua

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Arabak Asturiasera darama bere eskaintza turistikoa, autobus tematizatu eta informazio gune batekin
Araba turismo helmuga gisa aurkeztu zaio Asturiaseko prentsari
Cristina González: “Azken publikoa eta agentziak liluratu nahi ditugu, Arabako eskaintza turistikoa zuzenean ezagutzera emanez: gure natura oparoa, ondare historiko aberatsa eta enogastronomia ezaguna”

Erakunde Adierazpena Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Mendialdeko Ekiolak energia berriztagarria ekoitziko du maiatzean
Maeztuko eguzki-parke fotovoltaikoak dagoeneko instalatutako egituren % 25 eta muntatutako eguzki-moduluen heren bat ditu
Etxebizitza kooperatibista bakoitzaren batez besteko inbertsioa 1.500 eurotik beherakoa izango da

COATARABAk «Zinema eta eraikuntza» zikloa antolatu du Kultura Etxean
50. urteurrena dela eta, Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak auzoen birgaikuntzan, obra zailtasunetan edo eraikuntza prozesu bateko esku hartzaile bakoitzak duen balioan sakondu nahi du
Martxoaren 10etik azaroaren 10era izango da, sei saio ezberdinetan, eta horri bi kontzertu eta lau jardunaldi tekniko gehitu behar zaizkio

Foru Aldundiak ingurumenaren aldetik andeatutako bost espazio birsortu ditu Nerbioi ibaiaren ertzean, Laudion, Amurrion eta Aiaran
Esku hartze horretan, zuhaitz eta zuhaixka espezie autoktonoak landatu dira, 7.000 inguru, Zankueta, Refor, Abigabarri (Amurrio), Arantzar (Laudio) eta Murga (Aiara) inguruetan

Pobesek bere Zentro Soziokultural berria estreinatu du Erriberagoitiko 25 herriguneen biltoki bihurtzeko helburuarekin
Diputatu nagusiak eraikinaren inaugurazioan parte hartu du, eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren landa-garapenerako laguntzen laguntza izan du

Ia 40 kirolarik jasoko dute aitorpena Gure Kirola Sariak 2023 jaian
-
Herritarrek proposatutakoaren arabera, sari bereziak Ekhitarrak taldearentzat eta Olga Jiménez kirol-kazetariarentzat izango da; gainera, Julio Roca omenduko dute kargua utzi duen urtean.
-
Gainerako sarituen zerrenda eta ekitaldira joateko izen-emate esteka dagoeneko eskuragarri daude.

Partikularrek sustatuta kultura ondare higiezina zaharberritzeko dirulaguntza argitaratu da
Dirulaguntza honen hirugarren deialdia egin da: 140.000 euroko aurrekontua eta 30.000 eurora arteko laguntzak eskatzaile bakoitzeko
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 29an amaituko da, egun hori barne

‘Araba bizikletaz’-ek datorren igandean amaituko du Oionen bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko ibilaldia
Jardunaldia plaza nagusian izango da 10:00etatik 14:00etara, eta programan bizikleta ginkana, bizikleta elektrikoa probatzeko aukera, tailer mekanikoa eta abar izango dira

Kultura Sailak Alberto Iglesiasen “Las que fueron silencio” antzezlana babestu du
Carmen San Esteban eta Lucía Lasarte arabarren partaidetzarekin, antzezlanak omenaldia egiten die duintasuna kentzen saiatu ziren emakumeei eta isilik bizi behar izan zuten guztiei
Marea Teatrok ekoitzi du, Lucía Lasartek sortutako konpainia gazteak, eta Arriaga Antzokian estreinatuko da gaur

Arabako Foru Aldundiak deia egin du esklerosi anizkoitzagatik Cazoo Baskonia eta Valencia Basket taldeek jokatuko duten partida solidariora joateko
Bihar jokatuko den partidaren atsedenaldian egingo da Aemar elkarteari laguntzeko “Saskiratu esklerosi anizkoitza dutenen alde” ekitaldiaren 16. edizioa
Txartelak Aemar elkartearen egoitzan eskuratu daitezke, baita bihar partidan ere.

Arabak Galiziara darama bere turismo eskaintza, autobus tematizatu batekin eta informazio gune batekin
Cristina Gonzálezek destinoa aurkeztu die Galiziako bidaia agentzia eta komunikabideei
“Azken publikoa eta agentziak liluratu nahi ditugu, Arabako eskaintza turistikoa zuzenean ezagutzera emanez: gure natura oparoa, ondare historiko aberatsa eta enogastronomia ezaguna”

Gastronomiako eta sommelierazko 15 talentu gazte Arabako Errioxa ezagutzen hasiko dira
Arabako Foru Aldundia Basque Culinary Centerrekin elkartu da berriz ere, eskualdea munduko mahastizaintza-eremu interesgarrienetako bat bihurtzen duten ardoen, upategien eta ereduen aniztasuna erakusteko

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Larunbat musikalak programak emakume musikagileei buruzko proposamen bat dakar martxorako
Larunbat honetan, hilak 4, 12:30ean, Mireia Comas biolinean, Luca de Falco biolontxeloan eta Joana Otxoa de Alaiza pianoan izango dira Arabako Arte Ederren Museoan

Arabak % 17 hobetu du hondakin organikoen bilketa
Berrerabiltzeko gaika bildutako ehunkien kopurua % 8 handitu da, eta horrek adierazten du herritarrek edukiontzi zurian uzten diren jantziei bigarren bizitza bat emateari buruzko kontzientzia eta sentsibilitate handiagoa dutela

Emakumeak Gora! Leloarekin erabaki eta lidergo postuetan emakume gehiago egotea aldarrikatzen du Martxoak 8ko kanpainak
- Berdintasun Sailak, Emakunderen eskutik, hiru foru aldundiek, EUDELek eta EAEko hiru hiriburuek bultzatu dute kanpaina.
- Gogorarazten digu gerentzien %6a bakarrik emakumeek betetzea ez dela prestakuntza faltagatik, rol sexistak mantentzen direlako baizik.

“Conservación y restauración de Nuestra Señora de la Virgen Blanca de Vitoria-Gasteiz” argitalpenaren aurkezpena
Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratu du, Espainiako Kultura Ondarearen Institutuak (IPCE) proposatuta
Aurkezpenean egon dira argitalpenaren eta zaharberritze prozesuaren arduradunak, bai eta irudiarekin lotura duten pertsona ezagunak ere

‘Araba bizikletaz’ Kanpezura helduko da igandean, bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko
Udal pilotalekuan 10:00etatik 14:00etara egingo den jarduera programan bizikleta ginkana, tailer mekanikoa eta bizikleta elektrikoa probatzeko aukera izango dira, besteak beste.

Amarikak Gasteizko 10 argazkilarik egindako “RÜGEN” proiektua aurkeztu du
David Salcedo da erakusketaren tutore eta zuzendaria; 2022an egindako “144 lantegia” lanaren emaitza da, eta Amarika aretoan ikusgai egongo da maiatzaren 7ra arte
Elkarlanean egindako argazkigintzako ekimen bat da, gertaera historiko oso zehatz bati buruz hausnartu eta hura interpretatzekoa: Gernika bonbardatu zuten hegazkinetako batzuk Salburuko aerodromotik irten ziren

Kirol erakundeek protokolo bat izan beharko dute adingabeen aurkako indarkeria prebenitzeko, detektatzeko eta haren aurka jarduteko
Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako aldundiekin batera, aholkularitza eta prestakuntza plan bat jarri du abian, kirol eragileek Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Osorik Babesteko Legearen betebeharrak aplikatu ahal izan ditzaten.
Gainera, babes ordezkari bat izendatu beharko dute, protokoloaren aplikazioa monitorizatu beharko dute, eta nahitaezko prestakuntza egin
Biktimek telefono bat izango dute eskuragarri kirol eremuan gertatzen diren sexu jazarpenari, sexu abusuari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko

Arte Ederren Museoak Nicolás Tarkhoffi buruzko monografiko bat aurkeztu du lehen aldiz
Museoaren bildumako 8 lan dira, 1995ean ordainean emate bidez eskuratuak, eta orain arte bakoitza bere aldetik erakutsi dira gaikako erakusketetan
Datorren urriaren 15ra arte egongo dira

Turismo bulego ibiltari bat Espainian barrena ibiliko da Araba helmuga gisa sustatzeko
Autobus tematizatu bat zortzi hiritara joango da datozen hilabeteetan
Cristina González: “Azken publikoa liluratu nahi dugu, Arabako eskaintza turistikoa zuzenean ezagutzera emanez: gure natura oparoa, ondare historiko aberatsa eta enogastronomia ezaguna”
Maider Etxebarria: “Beste autonomia erkidego batzuetako bidaia agentzia, touroperadore eta komunikabideei ere aurkeztuko diegu helmuga”

Farolen Museoan Andra Maria Zuriaren zaharberritzeari buruzko argitalpenaren aurkezpena egingo da ostiralean
17:00etan izango da, baina lehenago, 12:30ean, komunikabideetan aurkeztuko da.
Bi ekitaldietan parte hartuko dute Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko Espainiako Kultura Ondarearen Institutuko (IPCE) arduradunek eta zaharberrikuntzaren beraren arduradunek

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Aiaraldeko Plan Estrategikoaren helburua da berrindartze proiektuak garapen iraunkor bihurtzea eskualdearentzat
- Diputatu nagusiak eskualdeko eragile eta erakundeei azaldu die proiektuaren lehen fasean identifikatutako 35 proiektuetatik abiatuta sortu den dokumentu hau, eta eskualdea epe ertain-luzera eraldatzea espero du.
- Guztira 41 milioi euro baino gehiago bideratuko dira, eragileek eta erakundeek neurriak garatzeko konprometituta.

Ramiro Gonzálezek egokitzapena eta berrikuntza aldarrikatu ditu, Arabak bizi duen zaintza lanen eraldaketari aurre egiteko
Arabarren zaintza zentroa aurkezteko ekitaldian, Arabako diputatu nagusiak lankidetza publiko-sozialaren ereduaren aldeko apustua egin du, gizarte baliabide berriak eta egoitza plaza gehiago sortzeko
Arabarren gizarte ekimeneko kooperatibak kudeatzen duen baliabideak 150 plaza itundu ditu, zeinetan eredu inklusibo bat erabiltzen baita dementzia duten adinekoei, desgaitasun intelektuala eta gaixotasun mentala duten pertsona zahartuei eta desgaitasun fisiko larria dutenei arreta emateko

Hilaren 24an, ostirala, “Conservación y restauración de Nuestra Señora de la Virgen Blanca de Vitoria-Gasteiz” argitalpena aurkeztuko da
Arratsaldeko 5etan izango da Farolen Museoan, Andra Maria Zuriaren Kofradiaren egoitzan. Lehenago, 12:30etan, aurkezpen bat egingo da hedabideetan.
Bi ekitaldietan Espainiako Kultura Ondarearen Institutuko (IPCE) eta zaharberrikuntzako bertako arduradunek parte hartuko dute

Corte de A-2128 errepidea zirkulaziorako itxiko da otsailaren 20tik aurrera (astelehena), hobekuntza lanak direla eta de la carretera A-2128 a partir del lunes 20 de febrero por obras de mejora
Eraginpeko biztanleguneen arteko lotura bide alternatiboen bidez bermatzen da

‘Araba bizikletaz’ Iruña Okara helduko da igandean, bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko
José Miguel Barandiaran Eskolako kiroldegian 10:00etatik 14:00etara egingo den jarduera programan bizikleta ginkana, bizikleta elektrikoa probatzeko aukera, tailer mekanikoa eta abar izango dira

Arabako Foru Aldundiak jokabide arazoak edo osasun mentaleko arazoak dituzten adingabeak hartzeko prestakuntza duten familiak bilatzen ditu
Europako funtsek finantzatzen duten eta lau autonomia erkidego partaide dituen Redes AFE (Familia Harrera Espezializatua) programaren proiektu pilotuan parte hartzen du
Helburua da prestakuntza espezifikoa duten eta egiten duten lanagatik ordaina jasoko duten familiek hartzea behar bereziak dituzten sei adingabe

Foru egoitzen eskaintza gastronomikoa homogeneizatu egin da, menuetako nutrizio eta alergeno kontrola bermatzeko
Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia Ajuria egoitzan izan da foru egoitzetako sukaldeetan sartu diren berritasunak ezagutzeko
Zentroetako langileek aplikazio bat kontsultatu ahal izango dute, non zehaztuta agertuko baitira 300 plateren errezetak, kantitateak, aurkezteko iradokizunak, nutrizio konposizioa eta alergeno azterketa

BIBAT museoan erakusketa hau egingo da: “Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluak. Lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak”
Erakusketa 2023ko apirilera arte egongo da, eta hainbat museotako 150 pieza original baino gehiago eta bi bideo erakutsiko dira
Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du, eta “Tutankhamon, 100 urtez liluratuta” erakusketaren truke baten ondorioa da

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak 370.000 euro emango dizkie tokiko saltokiei, lehiakorragoak izan daitezen
Ekipoak eta lokalak hobetzeko inbertsioak eta sustapen eta dinamizazio ekintzak finantzatzen ditu
Cristina González: “Laguntza lerro horien bidez, gure herri eta hirietako ekonomian eta bizitza sozialean gakoa den sektore baten jarduera eta enplegua sendotzen lagundu nahi dugu
1.301 - 1.400 erakusten 2.685 emaitzetatik.