EUSKADIKO KALEAK IKURRIÑEZ BETEKO DIRA TOURRAREN HIRU EGUNETAN
Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Frantziako Tourraren etorreraren inguruan antolatu diren jarduerak aurkeztu ditu gaur goizean
100 eguneko atzera kontaketaren hasiera, martxa zikloturistak eta hiru lurraldeetan familian ospatzeko Bizitour jaiak izango dira ospakizunaren plater nagusiak ospakizuneko ekitaldi nagusiak
Aurkezpenean proiektuan parte hartzen duten euskal erakundeetako ordezkariak eta Frantziako lasterketarekin harreman estua duten txirrindulariak bildu ziren, hala nola Marino Lejarreta, Roberto Laiseka eta Eneritz Iturriaga, besteak beste
Ekitaldian ikurriña kalera ateratzeko deia egin zaie herritarrei, Euskadiko txoko guztietara helarazteko euskal zaleek Tourreko Pirinioetako etapetan historikoki erakutsitako grina