Berriak - Arabako Foru Aldundia - arabapress
Berriak

Foru Aldundiak jardunaldi batean parte hartuko du, GJHek euskal politika publikoetan duten inplementazioa aztertzeko
Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Getxoko Udalak antolatu dute, eta EDLS-European Days of Local Solidary kanpainaren VI. edizioa da.

Trantsiziotik hona Euskadin jarraitu den etxebizitza politika laburbiltzen duten 30 promozioko erakusketa egin da Gasteizen
- Iñaki Arriola sailburuak eta Ana del Val foru diputatuak inauguratu duten ‘Housing the Basque Country’ erakusketa urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik Amárica aretoan
- Lakua, Salburua eta Zabalganako eraikin bereziak ikus daitezke, baita Laudioko eta Aguraingo beste eraikin batzuk ere, Luis Asínen argazkiekin
- Erakusketa Mugak Arkitektura Bienalak Gasteizen aste honetan egingo dituen jardueren (guztiak doakoak) lehena da, Aihotz plazan egingo den beste erakusketa batekin, dokumental batekin eta Patxi Mangadoren hitzaldi batekin batera

Araba Marketek Gabonetako kanpaina jarri du abian bonu berriekin
- Lehen fasean 16.500 bonu baino gehiago saldu direnez, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak 6.250 bonu gehiago saldu dituzte.
- Negozioek ez dute truke-mugarik izango, eta erabiltzaileek 10 bonu eskuratzeko aukera izango dute berriro.

Arabako bederatzi udalek beren herriguneen arteko lotura hobetu dute Foru Aldundiaren laguntzarekin
Lurralde Orekako Departamentuaren helburua da landa-eremuan bizi diren pertsonak beren udalek sustatutako gizarte-, ekonomia- edo kultura-eragineko jardueretara hurbiltzea

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Ramiro Gonzálezek “Arabako eraldaketa bultzatzeko ilusio eta asmo handiko aurrekontuak” aurkeztu ditu
- Diputatu nagusiak eta Ogasun saileko diputatuak 2022rako kontuak azaldu dituzte gaur, gizarte-politikak berritzeko, proiektu estrategikoak abian jartzeko, trantsizio energetikoari heltzeko eta ekonomia eta enplegua sustatzeko.
- Kontu propioak 574,4 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtean baino %8,9 gehiago.
- Inbertsioetara 135,3 milioi bideratuko dira, 500 milioi euroz doitutako 2022-2025 Planaren barruan.
- Toki entitateek 294,1 milioi euro izango dituzte, Araban historiako baldintzarik gabeko finantzazio-kopururik handiena. Arabar bakoitzeko eta urteko 890,66 euroko ratioa.

Ardoaren Etxeak mahats-bilketan bildutako mahatsaren “ezohiko osasuna” nabarmendu du
2021eko mahats-bilketaren txostenean, Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuko teknikariek adierazi dute elaborazioen lehen dastatzeak oso oparoak direla: “kolore handiko ardoak, oso usaintsuak eta tanino oso biribilak dituztenak”

Probintzia Artxiboa Ehariko Administrazio Batzarra laguntzen ari da bere dokumentazio historikoa kontserbatzen eta katalogatzen
Kultura eta Kirol Saileko diputatuak antzinako Kapare Zaldunen Batzordearen 1704ko liburu bat itzuli du; 2022an Aldundiak itzultzen amaituko duen lau material kutxetako batean zegoen.

Ramiro González: “Sektore guztiek egin behar dituzte energia berriztagarrien aldeko urratsak, Arratoko Ureztatzaileen Elkarteak egin duen bezala”
Arabako diputatu nagusiak Krispijanako araztegia bisitatu du, eta ureztatzaileek planta fotovoltaiko bat jarri dute bertan, Foru Aldundiaren laguntzari esker.

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute larrialdien eta babes zibilaren arloan
- Hitzarmen berriari esker, Foru Aldundia Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-sarean, larrialdiak kudeatzeko eta horiei aurre egiteko eremuan, sartuko da.
- Akordioa Larrialdiak Kudeatzeko Legearen barruan egin da, helburu nagusia izanik euskal administrazio guztiek izatea larrialdiak kudeatzeko sistema integratu eta bateragarria.

Seiehun pertsona inguruk parte hartuko du igande honetan “Bizilagunak”-en bazkarietan
Jatorri kultural desberdinetako familiek parte hartuko dute Araban zurrumurru arrazista eta xenofoboak apurtzea sustatzen duen eta kulturen arteko bizikidetzaren alde egiten duen jarduera honetan.

Nerabeen esperientzia traumatikoen osteko leheneratzeak eta jokabide arriskutsuek inauguratuko dute adopzio familientzako prestakuntza ziklo berria
Arabako Foru Aldundiak antolatuko ditu hitzaldiak, eta hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, atxikimendua, loturak edo nola konpondu egoera gatazkatsuak indarkeriarik gabe.

230 profesionalek baino gehiagok eta elurra kentzeko 34 makinek osatutako talde bat arituko da lanean elurte eta izozteetan
- Aiarako Kuadrillak elurra kentzeko makina bat berrituko 2021/2022 denboraldirako.
- Operatiboaren urteko aurrekontua milioi bat euro ingurukoa da.
- Blanca de la Peña: "Neguko Bidezaintza Plana funtsezkoa da gure errepideetan segurtasuna bermatzeko, baina erabiltzaileen konplizitatea eta zuhurtzia ere behar dugu".

Igo egin dira mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako taxi zerbitzurako laguntzen zenbatekoak eta aurrekontua
200.000 eurotik 350.000 eurora, eta, ildo beretik, urteko gehieneko zenbateko indibiduala ere handituko da, azken deialdiko 450 euroetatik egungo 650 euroetara.

Aldundiak eta A.P.A. SOS elkarteak berriz ere elkarlanean dihardute 2022ko egutegi solidario berria abiarazteko
Elkarteak gure iletsuengan jarri nahi izan du fokua. Egutegiak 12 txakur, katu eta kobaia bat erakusten ditu, guztiak iragan izugarriarekin, hain zuzen ere gure lanarekin eta egutegi honekin aldatu nahi duguna.

Foru Aldundiak eta Basque Culinary Centerrek Arabako Errioxaren ahalmenak aurkeztu dituzte Madrilen
Diego Guerrero arabarraren DSpot jatetxean, ardoaren munduarekin zerikusia duten 30 pertsona ezagunek eskualdeko ardo barietatea gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Hondakinen kudeaketari buruzko ‘Ikusten duzuna baino askoz gehiago’ sentsibilizazio kanpainak Laudion hasi du Arabako kuadrilletan zeharko ibilbidea
Foru Aldundiaren asmoa da hondakinen gaikako bilketa handitzea (orain % 35 da) eta adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartea sentsibilizatzeko duten ahalmena erakustea.

Arabako landa eremuko toki erakundeei eta bertako biztanleei etxebizitzak birgaitzen lagunduko die Foru Aldundiak
Laguntza horren bidez, landa-eremuko ondare eraikia birgaitu nahi da, eta hiri-eremuaren antzeko erosotasun- eta bizi-kalitatearen estandarrak eman nahi zaizkio, biztanleriari eustea sustatuz.

Arabako herritarrek 7,5 puntu ematen dizkiote beren bizi-kalitateari, eta haien kezka nagusia jarduera ekonomikoa eta enplegua dira oraindik ere
Arabako Lurralde Historikoaren Pertzepzio Sozialaren Azterlanak egungo egoerari, Arabako Foru Aldundiaren kudeaketaren balorazioari eta Covid-19ren eraginari buruzko iritziak biltzen ditu, baita hauteskunde-zundaketa bat ere.

Foru Aldundiak eta Arkitektoen Elkargoak ondare historiko-arkitektonikoaren kontserbazioari buruzko prestakuntza jardunaldi bat antolatu dute
Azaroaren 5ean izango da, Arabako zaharberrikuntza arkitektonikoaren sektorea espezializatzeko eta indartzeko profesionalei zuzendua

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Arabako landa eremuko pertsonek mugikorren aplikazio erabilgarrienetako batzuk erabiltzen ikasi ahal izango dute
Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak, Kutxabankek eta Secotek tailer praktikoak antolatu dituzte lurraldeko 16 herritan, 55 urtetik gorako bizilagunak Whatsapp, Osakidetza edo Bizum bezalako aplikazioekin ohitu daitezen.

Hamasei ikastetxetako 1.000 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte "Hitz kolpez" programaren 7. edizioan
Ekimena Gazteriaren Foru Erakundeak eta Vital Fundazioak antolatu dute, eta Gasteizen, Agurainen, Amurrion eta Guardian izango da, azaroaren 2tik abenduaren 3ra.

Aldundiak aurreikusi du Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsak 2022an 247,06 milioi euro banatuko dituela
Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluak atzo egindako bileran, 2021eko ekitaldiko likidazio positiboak aurten tokiko erakundeentzat 23,3 milioi gehiago aurreikusten dituela iragarri zen.

Garapen jasangarrirako Arabako Aliantza 2030ek herritarren karbono aztarna eta ur kontsumoa neurtzeko kalkulagailua aurkeztu du
Arabako klima aztarnaren kalkulagailua Arabako Aliantza 2030aren 13. GJHaren talde eragileak egindako proiektu bat da, herritarren eguneroko ohiturek klima aldaketan zer neurritan eragiten duten jakiteko eta ingurumenari igortzen diogun CO2-aren aztarna murrizteko eta ur kontsumoari buruzko aholkuak lortzeko.

Arabako erronka demografikoari aurre egiteko diagnostikoak eta proposamenak
- Eusko Ikaskuntzak eta EHUk lurraldeen arteko desoreken aurrean gaur egungo egoerari eta etorkizuneko estrategiei buruz garatutako bi azterlan aurkeztu dituzte.
- “XXI. mendeko landatartasun berria. Praktikak eta kontakizunak” jardunaldia Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak antolatu dute.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Landatartasun berriari buruzko jardunaldia
Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak XXI. mendeko landatartasunari buruzko jardunaldia antolatu dute Gasteizen, urriaren 28an.

“Aliantzak ehuntzen Arabako akademiaren eta industriaren artean, lurraldeko garapen iraunkorrerako” jardunaldia
UPV/EHUk eta Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27an iraunkortasunari buruzko kezkak dituzten ETEetako langileentzat, bai eta proiektu jasangarriei lotutako ikasle eta irakasleentzat ere.

Natura Zientzien Museoan ikusgai dago “Natura bistaratzen: espezieak ezagutu eta bereizteko ilustrazio zientifikoa” izeneko erakusketa
Autore banaren 38 lan dira, guztiak UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ilustrazio Zientifikoko Masterraren barruan eginak.

Azaroaren 14an egingo dira Bizilagunak kulturarteko bazkariak, Arabako kulturen arteko bizikidetzaren alde
Iaz pandemia zela eta bertan behera utzi ondoren, “Aurten Bai. Este año sí” lemapean itzuliko da Bizilagunak ekimena, jatorri kultural desberdineko familiek igandean, azaroaren 14an, bazkaria partekatu eta zurrumurru arrazistak eta xenofoboak bazter ditzaten.

Foru aldundiak konpentsazio ekonomiko berriak eta zenbateko handiagoak sortu ditu premia bereziak dituzten adingabeak hartzen dituzten familientzat
Batez ere, adinagatik, desgaitasunagatik edo jokabide arazoengatik egoera bereziak dituzten haurren eta nerabeen harrera espezializatua indartzen da.

Foru Aldundiak Araba Talent abiarazi du kualifikazio handiko ikasleak Arabako enpresetan sar daitezen errazteko
Programa honek Arabako ikasleak nazioarteko erreferentziazko zentroetan prestatzeko balioko du, AEFAMEren enpresen proiektu estrategikoetan parte har dezaten.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

‘Etorri bidaiatzera’ kanpainak Arabako onena erakutsi die 250 bidaia agentzia eta komunikabide baino gehiagori
- Espainiako hiri nagusietan aurkezpenak eginez eta “fam trip” baten bidez.
- Cristina González: “Balantzea oso positiboa da, irismenagatik eta emaitzengatik: bisitari nazionalen kopurua % 25 baino gehiago hazi zen uztailean eta abuztuan, 2019ko udaren aldean”.
- “Orain, joera hori iraunaraztea dugu erronka, lehen aldiz bisitatu gaituztenak fidelizatzea eta, hala, sektorearen susperraldia sendotzea, ahaztu gabe pixkanaka berriz konkistatu behar dela nazioarteko merkatua”.

Araba Innova-Digitalizak lurraldeko 158 erakunderen proiektuak bultzatzen ditu

“Mahats-bilketaren baldintzak oso onak izan dira, eta hori ardo bikainen ataria izaten da”
- Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia Bastidan izan da, Arabako Errioxan 80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituen kanpainaren azken txanpari aurre egiteko Foru.
- Aldundiak ekoizpen kostuen azterketa bat egin du Arabako Errioxan, ustiategi tipo baten ekoizpen kostua 0,70 eta 0,80 €/ kg artean kokatzen duena.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Zerga sistema berdeko zerga neurri berriak aurtengo ekitaldiaren likidazioan sartu ahalko dira
Neurri horiek aurtengo urtarrilaren 1etik aurrerako eragina izango dute, eta baso ustiapenen garapen jasangarria, lanerako joan-etorriak bizikletaz egitea eta ibilgailu elektrikoak eta energia jasangarriak erabiltzea sustatzen dute.

Laborategi Orokorrak 50. urteurrena ospatu du ekitaldi instituzional batekin eta oroitzapenezko erakusketa batekin
-
Jarduneko langileak eta erretiratuta daudenak bildu ditu Artium Museo Zentroko auditoriumean.
-
Laborategiaren lana ezagutzera ematen du Probintzia plazan jarri den erakusketak.

Foru Aldundiak luzatu egingo du enpresek TicketBAIra egokitzeko gastuetan % 60ko hobari handitua aplikatzeko epea
-
Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak gaur aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan zerga tresna berria, zeina 2022an modu mailakatuan ezarri beharko baitute lurraldean jarduera ekonomiko bat egiten duten 30.000 zergadunek.
-
TicketBAI modu mailakatuan ezarriko da datorren urtean lurraldean; iruzur fiskala hobeto kontrolatzea ahalbidetuko duen tresna da.

Foru Aldundiak toki gehiago jarriko ditu erabilgarri gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Argibide eguneko zentroan
- Osasun Mentalaren Munduko Egunaren bezperetan, Ramiro González Arabako diputatu nagusia foru baliabide horretan egon da; zentroa Asafesek kudeatzen du eta hamar urte bete ditu.
- Eguneko zentroa indartzeaz gain, duela gutxi, gaixotasun mentalen bat duten pertsona adinduentzako beste 15 egoitza plaza itundu dira.

Foru Aldundiak eta Somos Mujeres y Empresarias elkarteak enpresa sektorean emakumea bultzatzen lagunduko dute
Elkarteak emakumeak ahalduntzeko hainbat jarduera egingo ditu enpresa eta lanbide arloan, elkartekideen arteko lankidetza eta enpresa berriak sortzeko aholkularitza.

Arabako egoitzek normaltasuna berreskuratuko dute bihartik aurrera, irteeren eta bisiten gaineko murrizketak amaitzearekin batera
Osasun larrialdia amaitu ostean zentro soziosanitarioetan hasiko den garai berriaz hitz egin du Emilio Sola foru diputatuak.

Datozen hilabeteetan Anestesia, S.A., Agustín Jiménez eta David Navarro arituko dira Kultura Bizia espazioan
- Orain arte 32.000 ikusle igaro dira Iradier Arenatik, 61 egunetan izan da programazioa, eta ia 90 ikuskizun eskaini dira.
- Erakundeek eta Kultura Bizia elkarteak lankidetza 2022ko urtarrilera arte luzatuko dela iragarri dute gaur.

Juan Luis Cañas, Luis Cañas upategikoa, eta e-process-med enpresa, Ekintzaile Handia sariaren irabazleak Araban, 2021eko Araba Ekinean edizioaren barruan
-
Arabako diputatu nagusia eta Vitoria-Gasteizko alkatea Europa Jauregian izango dira gaur arratsaldeko 19: 00etan, eta bertan iragarriko dira, halaber, lehiaketako irabazleak.
-
Sariak Ekin Day Araba Ekinean jardunaldi nagusiaren esparruan ematen dira. Jardunaldi hori 17: 00etatik aurrera egingo da, eta ekintzaileen arteko elkarrizketa batekin amaituko da; horien artean, Berrikuntzako Sari Nazional berria nabarmentzen da, Eduardo Anitua doktorea.
-
Hitzordura 150 pertsona baino gehiago joango dira, eta beste ekintzaile batzuen esperientziak ere izango dira: Adelina Uriarte, eraikuntza jasangarrian erreferentzietako bat, edo Aitor Álvarez, % 100 birziklatutako zapatilak diseinatzen dituen Basq Company enpresarena.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Foru-aldundiak eta Udalak Olabide ikastolarako sarbidea hobetuko dute, espaloi eta bidegorri berriekin
- 2022an egingo dira lanak eta 300.000 eurotik gora inbertituko da.
- Ikasle ugarik erabiltzen duen eremu bateko bide-segurtasuna indartzea du xede.

Umbra Light Festival ekitaldiak argiz eta artez beteko du Gasteiz azaroaren 12tik 14ra
-
Estatuko eta nazioarteko artisten instalazio eta proiekzioak baliatuko dira horretarako.
-
Besteak beste, Artium, Santa Maria katedrala, Andre Maria Zuriaren plaza, Florida parkea eta Arte Ederren Museoa izango dira agertokiak.

Ramiro González: “Nahi gabeko bakardadea prebenitzeko eskolak sortuko ditugu, lurralde eta genero ikuspegiarekin eta gizarte eragileen inplikazioarekin”
- Arabako diputatu nagusiak Laudion aurkeztu du Bakardadeak, lurraldeko lehen bakardade eskola, eta hilaren erdialdean abiatuko du bere jarduera: ikastaroak, lantegiak, laborategiak eta topagunea.
- 65 urtetik gorako 16.000 pertsona inguru bakarrik bizi dira Araban, eta horietatik % 70 emakumeak dira.

Europak saria eman dio Arabako Foru Aldundiari Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdean egin duen esku hartzeagatik
Foru Aldundiak "ekimen eredugarri" kategorian jaso du saria, Arabako industria ondareko elementu bereziak berreskuratzeko lanarengatik eta urtero 300.000 pertsonak bisitatzen duten ibilbideko gune nabarmenetako esku hartze artistikoengatik.

Arabako Foru Suhiltzaileen ikuskatzaile bat, Euskadiren ordezkari bakarra Kataluniako baso sutearen simulazio handian
Javier Vergara izan da ekitaldi honetan parte hartzeko hautatu den bakarrenetakoa, administrazioen arteko lankidetza hobetu nahi baitu.

Foru Aldundiak merkataritzaren digitalizazioa bultzatuko du DendaTIC programaren bidez
- Prestakuntza eta aholkularitza profesionala eskainiko die Arabako 52 negoziori.
- Cristina González: “Gaur egun, ezinbestekoa da Interneten eta sare sozialetan egotea sustapenerako eta salmentetarako, sektorearen oraina eta etorkizuna bermatu ahal izateko.

Arabak bere turismo eskaintza aurkeztu die Kantabriako bidaia agentziei eta prentsari
-
Lurraldea turismo leku bezala merkatu nazionalean ezagutarazteko 'Etorri bidaiatzera' kanpainaren barruan.
-
Cristina González: “Pandemiaren aurreko bisitari kopuruak berreskuratu ditugu udan. Orain, joera hori iraunaraztea dugu erronka, lehen aldiz bisitatu gaituztenak fidelizatzea eta sektorearen susperraldia sendotzea”.

Araba Ekinean programako "Zure ideaiak balio du" lehiaketako 20 finalistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte gaur Europa jauregian, Jon Beltran de Heredia arabar ekintzailearen parte hartzea izango duen ekitaldian
- Aurtengo edizioa Araba Ekinean programako inoizko ediziorik jendetsuena izan da: 64 ekimen lehiatu dira, 2021ean baino 21 gehiago.
- Ekintzaileen, aholkularitza eta finantza erakundeen eta Business Angelsen arteko B2B topaketa ere egingo da, 16:00etan: aldebiko 80 bileratik gora izango dira Europa Jauregian.

Lanabesek baliabide gehiago eskainiko dizkio sektore sozioekonomikoari euskararen arloan dituen beharrei erantzuteko
Programak enpresei prestakuntza eta aholkularitza gehiago eskainiko zaie, euskarazko jardunbide egokiak zabalduko dira merkataritzan eta ostalaritzan eta LHko prestakuntzan presentzia handiagoa izango du.

Ramiro Gonzálezek Foru Aldundiaren historiako inbertsio ahaleginik handiena iragarri du: “Arabaren eraldaketa bultzatzeko” 500 milioi euroko plana
- Diputatu nagusiak politika orokorrari buruzko eztabaidan adierazi duenez, planaren bidez, inbertsioak egingo dira azpiegituretan, errepideetan, Arabaren eta administrazioen digitalizazioan, eta gizarte, ingurumen eta kultura proiektuetan, eta horrek “bultzada handia emango dio lurraldeko jarduera ekonomikoari”.
- “Duela urtebete susperraldia zen erronka; gogoz lan egitea da orain helburua, lurralde ekologikoagoa, digitalagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko”, adierazi du Arabako agintari nagusiak.

Elortzako errepidea hilabetez moztuta geratuko da, bideko euste-horma konpontzeko

Foru Aldundiak kanpaina bat abiarazi du kontzejuetako bizilagunak hauteskundeetan parte hartzera animatzeko
Gaur egun, Administrazio Batzarretako karguen % 25 baino ez dute emakumeek betetzen, eta Lurralde Orekaren Sailak portzentaje hori nabarmen handitu nahi du.

Arabako Foru Aldundiak familia harrera gertuagotik ezagutzeko aurrez aurreko informazio hitzaldiei ekingo die berriz astelehenetik aurrera, hilak 27
Saioak hilean behin egingo dira eta babesgabetasun egoeran dauden haurrak eta nerabeak hartzeko interesa dutenentzat dira.

Eusko Jaurlaritzak guztira 101 lan utzi dizkio Artium Museoari, batez ere Gure Artea sarietatik eskuratutakoak
Artium Fundazioa arduratuko da Dario Urzay, Cristina Iglesias, José Luis Zumeta, Jesús Mari Lazkano edo Itziar Okariz bezalako artisten lanak gorde, kontserbatu, digitalizatu, aztertu eta zabaltzeaz.

Hasi da Gatz Haranaren eta Frantziako CNRSren arteko lankidetza, Añanako Neolitoko gatza ikertzeko
Gaur hasiko da indusketa arkeologikoen urteko programaren hamargarren kanpaina, eta Europako ikerketa erakunderik garrantzitsueneko ikertzaileek parte hartuko dute.

Automobilgintzaren eta mugikortasunaren sektoreko bederatzi eragile nabarmenek bat egin dute Vitoria-Gasteiz Araba Mobility Lab-ekin
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua datozen asteetan jarriko da martxan, lehen enpresa, elkarte eta erakundeak sartu ondoren.
2.201 - 2.300 erakusten 2.751 emaitzetatik.