Berriak - prentsa
Berriak

Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ingurumena eta mugikortasun jasangarria hobetzeko 3M€-tik gorako ekintzak bultzatuko dituzte Aiaraldean
- Nerbioiko Parke Lineala garatzea eta Maroñoko urtegiko ur-bazterreko ingurumena lehengoratzea izango dira jarduera nagusiak; eta hauek 2024 abendurako amaituta egotea aurreikusten da
- Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Amurrion sinatu dute akordioa
- Helburua da udalerrien eta lurralde historikoen arteko, eskualde mailako mugikortasuna eta konektagarritasuna hobetzea; mugikortasun jasangarria eta emisioak murriztea sustatuz.

Photoformas Naturari buruzko VIII. Argazki Txapelketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa
Lehiaketaren saria Andrés Basilio Sagarnaren Aromenai croma lanarentzat izan da, eta accesit bana eman diete Raquel Rivera Hernandoren Belarrezko burkoa eta Eduardo Aramberri Cruceleguiren Amaren babesa (Cercopithecus mona) lanei
37 argazkilarik hartu dute parte Alavesiak antolatzen duen lehiaketan eta, guztira, 94 lan aurkeztu dituzte; haietatik 30 egongo dira ikusgai, gaurtik aurrera, Natura Zientzien Museoan

Kultura Etxean J.J. Benítezen “Caballo de Troya”ren azken abentura aukeztuko da: "Belén"
Datorren asteazkenean, abenduak 21, izango da, 19:00etan, egilea bertan dela.
Gainera, Haur eta Gazteen Atalak ipuin-kontaketa saio bat antolatu du abenduaren 28rako

2022ko Kirolaraba gala
Etorkizun handiko kirolariez eta Fundazioarekin lankidetzan diharduten enpresez gain, lurraldeko hainbat kirolari ere egon dira

Bizilagunak Araba ekimenean parte hartu duten familiak eskerrak emateko festa batean elkartuko dira larunbat honetan
Aurten bazkarietara batu diren udalerrietako parte hartzaileak Amurrion elkartuko dira. Udalerri hauek parte hartu dute: Santikurutze Kanpezu, Artziniega, Amurrio, Laudio, Asparrena, Langraiz Oka, Urkabustaiz, Agurain, Oion eta Gasteiz

“Revierte” programa psikohezitzaileak gurpil aulkiko saskibaloia hurbilduko die 8 eta 12 urte bitarteko euskal ikasleei bideojoko baten bidez
- Imanol Ceberio psikologoak eta David Ramos Zuzenak taldeko ingeniari informatiko eta jokalariak garatu dute, eta Arabako Foru Aldundiaren, Arabako Kirol Egokituaren Federazioaren eta Zuzenak klubaren laguntza du
- Kultura eta Kirol Sailak 15 betaurreko erosi ditu. Arabako sei ikastetxetako 600 ikaslek baino gehiagok probatu dute tresna hori, eta helburua gehiago hedatzea da

Larrialdietarako Arabako Funtsak 100.000 euro emango ditu Kongoko eta Angolako bi jardueratarako
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak laguntzak aktibatu dituzte Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak eta Acción Contra el Hambre fundazioak egingo dituzten ekintzetarako

Azarora arteko dirubilketa metatua 2.357 milioi eurokoa izan da
Iazko aldi beraren aldean % 12,1 da, hau da, 255 milioi euro gehiago bildu dira

Ireki da dirulaguntzak eskatzeko epea, mugikortasun urria duten pertsonentzako taxi zerbitzurako

Plan berri batek logistikaren eta garraioaren arloan prestakuntza emango die Arabako 600 langabe eta sektoreko profesionalei
1,3 milioi euroko aurrekontua du, eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatzen dute
Cristina González: Sektorearen erronkak enplegu aukera bihurtu nahi ditugu langabezian dauden arabarrentzat, bai eta logistikan lan egiten duten eta beren gaitasunak eguneratu behar dituzten profesionalentzat ere

Arte eta Lanbide Eskolak berriro ireki du liburutegia, 30 urte baino gehiago itxita egon ondoren
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kulturako zinegotzia eta Elisabeth Palacios Eskolako zuzendaria izan dira inaugurazioan

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

PHOTO-ARABAk ehun mila argazki historiko ditu Interneten zabalduta
- Irudi kopurua azkenekoz handitzearekin batera, PHOTO-ARABAk erakusketa birtual berri bat erantsi du, 1954an Deportivo Alavés lehen mailara igo zenekoa
- Datozen hilabeteetan, atariak bere edukiak areagotzen jarraituko du, eta Euskariana, Hispana eta Europeanan sartuko dira

Arabako Foru Aldundiak eta A.P.A. SOS elkarteak elkarlanean dihardute 2023ko egutegi solidarioan
Oraingo honetan elkarteak 10 txakur eta katu eta 2 untxi aukeratu ditu, “egoera ezberdinengatik gure elkartera iritsi direnak, guztiak atzean utzikeria historia triste batekin”

Mikel Ayllón Corral, Oskar Gaztelu Bilbao eta Jose Ignacio López Hernández, Arabako Literatura Sariak 2022
- Sariak 2023ko apirilean emango dira, Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Egunaren inguruan
- Martxoaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da nor izan den Gaztelaniazko Ignacio Aldecoa sariduna.

Bi hitzaldi izango dira abenduan Kultura Etxean
Astelehenean, hilak 12 eta 19, elikadurari eta entzuteari buruzko gaiak jorratuko dira
Bestalde, Kultura Etxeak interesgune bat antolatu du Micaela Portillari buruzko obra eta materialekin, jaio zenetik ehun urte bete direlako

Boli Kostarako klima kalkulagailu batekin hazi da Araban Zu Zero
13. GJHaren (Klimaren aldeko ekintza, Arabako Aliantza, 2030) talde eragilearen ekimena da
Proiektu honen helburua da bi errealitateak alderatzea, eta herrialde bakoitzeko alde onak ateratzea, planetan inpaktu txikiagoa eragiteko
Boli Kostako biztanleko karbono aztarna Arabakoa baino ia 10 aldiz txikiagoa da, 540 kgCO2 urtean; Estatuan, aldiz, 5.000 kgC02

Arabako Museoek “Gure sarean eror zaitez” kanpaina abiarazi dute
- Abenduan bisitak areagotzeko eta foru sarearen erakunde nortasuna hobetzeko. 2019an bezala, 100.000 bisita baino gehiago izango dira aurten
- Hitzordurik gabeko bisita gidatuen kanpaina, Gabonetako tailerrak eta “Veleiako erromatar bizitzaren islak” jardunaldia ere argitaratu dira

Foru Aldundiak indarkeria matxista prebenitzeko jarduera bat antolatuko du, lurraldeko nerabeentzat
Saioak abenduan egingo dituzte Aiarako, Guardia-Arabako Errioxako eta Arabako Lautadako kuadrilletan

Ardoaraba abenduaren 3tik 8ra itzuliko da Gasteizera

Gaizka Olartek eta Marta Arrietak irabazi dute 2020ko Blas Arratibel artisautza lehiaketa
Foru Aldundiak aitortza egin dio González de Viñaspre familiari, bizitza osoa artisautzari emateagatik

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

“Larunbat musikalak” Espainiako musikari buruzko ibilbide batekin amaituko dira
- "Espainiako musikaren lilura" izenburupean, Belcorde bikoteak XIX. eta XX. mendeetako Espainiako musika nazionalismoa omenduko du
- Arte Ederren Museoan izango da abenduaren 3an, 12:30ean, eta aretoa bete arte sartu ahal izango da, doan
- Kultur Etxeak ospatuko du ere, ostiral honetan, Susanna Martín marrazkilariaren “Black is beltza II: Ainhoa” komikiaren aurkezpena

Barriko aterpetxeak berokuntzarako eta ur berorako pellet galdara berriak izango ditu aurtengo neguan
Cristina González: “sistema berri horri esker, energia ez-berriztagarriaren kontsumoa eta CO2 isuriak % 92 baino gehiago murriztuko ditugu”

Araban, hondakinen Europako astea amaitzeko, berrerabilitako objektuekin lorategi bertikal bat eraiki dute “Ikusten duzuna baino gehiago dago” kanpainan parte hartu duten ikasleek
Kanpaina honetan, aurreko edizioan bezala, protagonista izan dira adimen desgaitasuna duten pertsonak, lehen hezkuntzako ikasleen ingurumen begirale izan direnak
Taldeak birziklatzeari buruzko tailerrak egin ditu hilabete eta erdiz 200 haur baino gehiagorekin, lurraldeko 7 herritako hainbat ikastetxetan ibili ondoren

Euskadiko lehenengo EKIOLAren lanak hasi dira Arabako Mendialdean
Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak obren hasiera bisitatu dute, bai eta Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakari eta Arraia-Maeztuko alkate Anartz Gorrotxategik ere Krean ingeniaritzako eta Ekiola kooperatibako ordezkariek eraikuntza prozesuaren xehetasunak eman dituzte
Ekiola Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu Europako NEXT Generation funtsetatik bere Ekiola eraikitzeko Horri esker, etxebizitza bakoitzak 1.500 euro baino gutxiago inbertituko ditu, batez beste, kooperatibista bihurtzen bada bere energia berriztagarri eta 0 kilometrokoa sortzeko eta kontsumitzeko
Ekiola Mendialdeko energiaren prezioa 31,56 €/ Mw/h-tan onetsi da Hau da, urtean 918 euroko kostua duen kontsumotik abiatzen bagara, urtean 231,94 euro ordainduko genituzke

Arabako Kulturaren Foroaren inaugurazioa
Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatuta, eta Artium Museoaren laguntzarekin, foroak, gaur eta bihar, Arabako kulturaren egoerari buruz hausnartu nahi du, eta, horrela, erakundeen etorkizuneko politiken eta sektoreko eragileen ekintzen motor izan

Foru Aldundiak Vasco-Navarro trenbidearen bide berdearen antzinako trazaduratik berreskuratutako zatia ireki du, Urbina parean
Vasco-Navarro trenbide zaharraren bide berdeak 61 kilometro ditu Gipuzkoatik Nafarroaraino, eta Arabako 9 udalerri eta 21 herrigune zeharkatzen ditu

Araba Marketen bonuak bueltan dira Gabonetako erosketak sustatzeko Arabako herri txikietan
Arabako Foru Aldundiak abian jarri du berriro landa-negozioei laguntzeko tresna hau, ekimenak emaitza onak lortu ondoren
Negozioek ez dute truke-mugarik izango, eta aurreko faseetan erositako bonu guztiak urtarrilaren 10era arte gastatu ahal izango dira

Arabako bost entitate, lan munduan euskaraz eroso aritzeko eredu
Biosasunek, Errota Hortz Klinikak, Angosto Kanpinak, Emaize Sexologia Zentroak eta EBA S.L.-k jaso dituzte 2022ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bost saridunek dute Bai Euskarari Ziurtagiria

46 pertsona lan merkatura irteteko prestatzen ari dira Arabako enplegu anezketan
Oraindik badaude plaza libreak Laudioko taldean
Programaren batez besteko laneratze tasa % 60koa

Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzak eskola kiroleko jardunbide egokien dekalogo bat argitaratu du klimaren aztarna murrizteko
Proposamenen artean nabarmentzen dira, besteak beste, aldagelatik ateratzean argia itzaltzea, komuna paperontzi gisa ez erabiltzea, bost minutuko dutxak hartzea eta bizikletan edo oinez entrenatzera joatea

Kultura eta Kirolaren aurrekontua 2 milioi igo da, 18,5 milioiraino, % 10,65eko igoera 2022koaren aldean
-
10,36 milioi izango dira kulturarentzat, 2022an baino % 13,4 gehiago eta 8,15 milioi kirolarentzat. Aurreko legealdian onartutako azkenekoak baino 3,4 milioi gehiago dituen aurrekontua, alegia iazkoa baino baino % 8,3 gehiago
-
Hazkunde garrantzitsuak nabarmentzen dira honakoetan: Arabako Jaiak, TAE, Kultur Programazioa, Literatura Sariak, Artium Museoa, Elementu Txikien Kontserbazioa, Gatz Harana, Santa Maria Katedrala, Micaela Portilla, Garraioa eta Eskola Kirola, Udaraba, Gazterock
-
Partida berriak sortu dira, hala nola Azala eta Garaion Sorgingunea talentu berriak sortzen laguntzeko, batzuk Next funtsetatik eratorriak, Ondasun Higigarrien Gordailua Hobetzeko, edo Lanosko Gazteluan eta Labrazako Harresian inbertsioak egiteko eta kirol ikastaroetarako laguntzak emateko.
-
Gainera, kanpo finantzaketa handia iragarri da Iruña-Veleian, Santa Maria Katedralean eta gazteriarekin lotutako bi programatan (bata osasun mentalari buruzkoa eta bestea bullying-ari buruzkoa)

Foru Ogasunak familiak babesteko zerga neurriak eta jarduera ekonomikorako pizgarriak aurkeztu ditu
Xedapen berriek aukera emango dute, halaber, autokontsumorako energia berriztagarrietan inbertitzeko eta landa eremuan bizitzea sustatzeko
Sailak digitalizazioan aurrekontu osoaren erdia inbertitu, 17,43 milioi euro alegia

Nekazaritza Sailak basoen kudeaketa indartuko du aurrekontuetan suteak prebenitzeko, hiru milioi eurora arte
Mendien kudeaketa iraunkorrera bideratutako partidak % 25 handituko ditu, eta beste laguntza-lerro bat sortuko du, tokiko erakundeek suteak prebenitzeko planak egin ahal izan ditzaten
Foru Aldundiak nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren ingurumen-aztarna murrizteko helburuarekin jarraituko du, konpostajea sustatzeko ekimenekin
Aguinacok proiektu pilotu bat iragarri du artaldeak lepoko adimendunen bidez gobernatzeko, hesi birtualak sortuz

Gizarte Politiken Sailak 400 plaza berri sortuko ditu, haien erdiak adinekoentzako egoitzakoak; horrez gain, mendekotasun prestazioen zenbatekoak igoko ditu
- 295 milioi eurorekin, aurreko ekitaldian baino 38 gehiago, gizarte zerbitzuetako historiako foru aurrekontu handiena da
- “Ezohiko aurrekontua da, hedakorra eta inbertitzailea, Arabako gizarte zerbitzuen aldeko aurrekaririk gabeko apustua, eta horrekin pertsona zaurgarri gehiagotara iritsiko gara” adierazi du Emilio Sola foru diputatuak
- Mendekotasunerako prestazio ekonomikoen zenbatekoa 25 milioitik gorakoa da: zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoen zenbatekoak % 10 handituko dira, laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoen zenbatekoak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatuko dira berriz ere, eta desgaitasuna duten pertsonentzako prestazio espezifiko bat sortuko da, hilean 1.600 eurora artekoa

Araba izango da FEECSEren Zirkuko Prestatzaileen Estatuko II. Topaketaren egoitza
- Gasteizko Azirkarte Gizarteratzeko Elkartea izango da "Zirkua: Espazio Segurua" lelopean abenduaren 2tik 5era egingo den hitzorduaren anfitrioia
- Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren babesa izango du ekitaldiak

Lurralde Orekaren Sailak 24,8 milioi euroko inbertsioak bultzatuko ditu toki erakundeetan
Orain arteko zifrarik altuena da, eta TEFFFarenari batzen zaio, zeinak 263,6 milioi euro banatuko baititu, funtsak Arabako toki erakundeen artean inoiz banatu duen zenbatekorik altuena
Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoak bost milioi euro baino gehiago erabiliko ditu lanak egiteko Aiarako PSISZen, Iruña Okako Parke Zentralean eta Guardiako SISEUan

Bizilagunak kulturarteko bazkariek 38 nazionalitatetako 1.000 pertsona baino gehiago elkartu dituzte berriro Araban
Aurten gainditu egin da iazko parte-hartzearen kopurua, zeinak ezbehar asko izan baitzituen COVID murrizketen ondorioz 2021ean 38 nazionalitatetako 600 pertsonak parte hartu zuten

Foru Aldundiak 1,3 milioi euro bideratuko ditu enplegurako prestakuntzako programetara
- Zifra hori inoizkorik handiena da; aurtengoa baino % 30 handiagoa da
- Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako enplegu planak jarriko ditu abian
- Cristina González: “Prestakuntza funtsezkoa da kualifikazio txikia edo birziklatzeko beharra duten langabeek enplegua lor dezaten. Baita enplegu hori kalitatezkoa izan dadin ere”

Adierazpen Instituzionala Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena
-
Natura edo mendi mugak dituzten eremuetako ustiategietarako laguntza 922 onuradunentzat izango da
-
Foru Aldundiak Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan sektorialaren foru arau proiektua onetsi du
-
Gobernu Kontseiluak Arabako Bizikletaren Estrategia onetsi du
-
232 nekazaritza ustiategik 250.000 euroko laguntzak banatuko dituzte mahasti zaharrak kontserbatzeko

Ireki da desgaituentzako banakako laguntzak eskatzeko epea

Ingurumen Sailak klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko jarduerak lehenetsiko ditu, eta inbertsioak bultzatuko ditu hondakinen kudeaketan eta prebentzioan
2023rako aurrekontua 23,841 milioi euro izango da, aurreko urtean baino % 18,5 handiagoa
Klima aldaketaren arloko ekintzek sailaren baliabide ekonomiko guztien % 44 hartuko dute

Foru Aldundiak tarifak izoztu eta hobariak aplikatuko ditu foru garraioan 2023an
- Aurrekontuak BAT txartelarekin % 50erainoko deskontuak aplikatzea aurreikusten du, ohiko bidaiariak saritzen dituen deskontu sistema progresibo bat ezarri arte
- Ekainean aztertuko du inflazioaren bilakaera, hobarien balizko berrikuspena egiteko
- 21,5 milioi euro inbertituko ditu Arabako errepideak modernizatzeko eta hobetzeko proiektuetan
- 5,6 milioi euro erabiliko ditu bide zoruetan, 2022an baino % 15 gehiago

EKIOLA Herritarren autohornidura energetikorako proiektua Arabako Mendialdera iritsi da
Etorkizuneko instalazioak energia elektriko % 100 berriztagarria (Km0) sortzeko aukera emango die Arabako familiei, eta familiek beraiek kudeatuko dute prezio finkoan, 50 €/ MWh-tik behera, datozen 25 urteetan

Foru Aldundiak lurraldearen garapen ekonomikoaren eta landa-eremuarekiko arretaren aldeko apustu sendoa egin du, 2023rako aurrekontua % 31 handituz
Pilar García de Salazar ahaldun nagusiordeak iragarri du 950.000 euroko laguntza sortuko duela lehiakortasuna hobetzeko edo etorkizuneko sektoreetan jarduera ekonomikoa areagotzen laguntzeko
Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak 1.250.000 euroko foru laguntza izango du 2023rako, eta 3.750.000 euroko konpromiso kredituak 2024rako. Gainera, aurrekontuak 500.000 euro ere jasotzen ditu Robotekin, Robotika eta Automatizazio Poloa sortzeko
Erronka Demografikotik etxebizitza sustatuko da cohousing proiektuen bidez, landa-negozioei lagunduko zaie Araba Market bultzatuz, eta, arlo sozialean, telelaguntza indartuko da, adineko edo mendekotasun-egoeran dauden pertsona guztiengana iristeko helburuarekin

12 eta 20 urte bitarteko gazteek indarkeria matxistaren eta berdintasunaren inguruko 300 ikus-entzunezko lan aurkeztu dituzte Beldur Barik lehiaketara
Datorren abenduaren 2an Sestaon Topaketa egingo da sariak banatzeko eta Izaro abeslariak zuzenean parte hartuko du
Aurkeztutako lanek estereotipo matxistak, kaleko jazarpena eta bikote-harremanak dituzte ardatz

Abesbatzen lau kontzertu “Araban kantan” programaren barruan
Azaroaren 26an eta abenduaren 17an eta 18an izango dira, Arabako Abesbatza Federazioak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako ziklo batean, Arabako Lautadako, Gorbeialdeko, Añanako eta Arabako Mendialdeko kuadrillen laguntzarekin

Diputatu Nagusiak bere sailetik 10 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Arabaren etorkizunerako proiektu estrategiko eta eraldatzaileetara
Mobility Lab-a, Principal Antzokiaren erreforma, Laudioko Antzokia, Segurtasun Informatikoko Barne Plana, Aurrekontu Parte-hartzaileak edo Araba Talent-a Ramiro Gonzálezek Batzar Nagusietan egindako agerraldian azaldutako inbertsio-partida nagusien artean aurkitzen dira

Ramiro Gonzálezek nabarmendu du Foru Aldundiak genero indarkeriaren biktimentzako aurrekontua hirukoiztu egin duela sei urtean
Arabako diputatu nagusiak indarkeria matxistan espezializatutako arreta psikosozialeko eta soziojuridikoko Hegoak Foru Zerbitzua bisitatu du, zeinak urtero biktima kopuru gero eta handiagoari laguntzen baitio, eta iragarri du berriro handituko dela datorren urterako aurrekontua

Hamar pertsonatik zortzik Araban ondo bizi direla uste dute, nahiz eta kezkatuta agertu Ukrainako gerraren eraginagatik prezioak igo izana
Jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea da oraindik ere herritarren arazo nagusia, Arabako Lurralde Historikoaren Gizarte Pertzepzioari buruzko Azterlanaren arabera
Lurraldearen etorkizunari buruzko iritzi positiboa egonkor mantendu da, biztanleriaren erdiak baino gehiagok adierazi baitu oso edo nahiko baikorra dela
EAJ-PNVk berriro irabaziko lituzke Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, 18 eserlekurekin, 2019ko hauteskundeetan baino bat gehiagorekin; ondoren EH Bildu (12-13), PSE-EE (8-10), PP (7-8), Podemos-IU-Ezker Anitza (3) eta VOX (0-1) izango litzateke

Kultura Etxeko +55 Elkartegien programak 13 ikastaro antolatu ditu urtarriletik maiatzera bitarterako
- Eskaerak azaroaren 24tik abenduaren 15era bitartean egin ahal izango dira web bidez, telefonoz edo aurrez aurre
- 1.000 plaza baino gehiago egongo dira, eta ikastaroetatik zazpi grabatu egingo dira linean gozatu ahal izateko

Arabak bat egin du gizarte berrikuntza euskaratik sustatzeko Fair Saturday mugimenduarekin
Arabako Foru Aldundiak eta Fair Saturday Fundazioak jaialdia antolatuko dute azaroaren 26an, eta 15 ekitaldi baino gehiago izango dira, 27 artista/erakunde, 14 espazio eta 13 gizarte-proiektu barne hartzen dituztenak

Aiara Industrial Lab sortu da, Aiaraldeko enpresa hornitzaile eta laguntzaileak garatzeko eta startup-en sorrera, inkubazioa eta azelerazioa sustatzeko
Ekimen hori Berehalako Jarduera Planean jasotako neurri multzoaren parte da, eta eskualdean ekonomia sustatzeko jarduerak egiten dituzten agentzia publikoek dinamizatuko dute

Foru Aldundiak genero indarkeriaren biktimentzako baliabideen sarea indartu du, gero eta handiagoa den arreta eskaerari erantzuteko
Foru zerbitzu psikologikoan artatu diren genero indarkeriaren biktimen kopuruak gora egin du aurten ere, 1.263 pertsonara iristeraino, inoizko gehien
Emilio Sola foru diputatuak neurri gehiago iragarri ditu, hala nola egonaldi ertaineko egoitza zentroa handitzea eta sexu indarkeriaren biktimentzako 24 orduko krisi zentroa sortzea

Azaroaren 28an eta 29an Arabako Kulturaren Foroa egingo da Artium Museoan
- Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatuta, Foroak Arabako kulturak inflexio une honetan duen egoerari buruz hausnartu nahi du, eta, horrela, erakundeen etorkizuneko politiken eta sektoreko eragileen ekintzen motor izan nahi du
- Gainera, azaroaren 26an eta 27an beste hiru jarduera ireki antolatu dira

Arabak eta Gasteizek beren erakargarri turistikoak erakutsiko dituzte Valladolideko INTUR azokan
- Hauek dira proposamenetako batzuk: ardo eta gastronomiarik onenak Ardoaraban; Erdi Aroko hiribilduak, gazteluak eta dorre gotortuak; eta Gabonetarako planak
- Lan bilerak egingo dituzte touroperadoreekin eta sektoreko enpresekin, helmuga sustatzeko

Sergio Sánchez “dinamita” borrokalari arabarrak Munduko Kick-Boxing Txapelketa jokatuko du larunbat honetan
- Bizkaiko frontoian egingo da txapelketa, 69 kg-ko K1 arauekin, eta WAKO-Pro munduko erakundeak antolatuko du
- Flavius Chiavuru arabarra titulu nazionala lortzeko lehiatuko da.

Foru Ogasunak ticketBAI ezartzetik aldi baterako salbuesteko aukera emango die salbuespenezko egoera teknikoak egiaztatzen dituztenei
Urtean onartutako araudiak sei hilabeterainoko aldi baterako eta pertsona bakoitzeko salbuespen egoera hau txertatzen zuen

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hitzarmena sinatu du II. Fasea Berreskuratzeko Planetik 11,95 milioi euro bideratzeko Arabako Errioxako ureztatzeak modernizatzeko
- Jarduerak Valdepadernako Ureztatzaileen Erkidegoko 400 hektareari eragingo die, Moreda eta Oion udalerrietan.
- Erregulazio-putzu bat eraikitzea eta ureztatzea osorik digitalizatzeko telekontrol-sistema bat instalatzea aurreikusten da, eta horrek eraginkortasun hidrikoa eta energetikoa handituko du.
- Obren helburua inguruko nekazaritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzea da, eta Espainiako Gobernuak arlo horretan Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzen dituen lehenak izango dira.
- Arabako Foru Aldundia proiektuaren sustatzaile gisa egon da sinaduran, eta Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak azpimarratu du ureztatzeak biztanleria finkatzen duela, ekoizpenen balio erantsia handitzen duela eta, azken batean, landa-garapenerako tresna dela.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

230 profesional inguru eta elurra kentzeko 35 makina arituko da lanean elurte eta izozteetan
- Operatiboaren urteko aurrekontua milioi bat euro ingurukoa da, eta kuadrillen finantzaketa % 30 handitu da
- Carlos Ibarlucea: “Kuadrillen zeregina funtsezkoa da gure errepideetan neguko bidezaintza eta segurtasuna bermatzeko”

Dirubilketak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du, eta urrian 2.106 milioi euro bildu dira
Ekitaldi honetan jarduera ekonomikoa ia normaltasunera itzuli dela erakusten du iazko aldi berean baino 266 milioi euro gehiago bildu izanak Horrek esan nahi du % 14,5eko igoera izan dela

Arabako Lanbide Heziketak 350 ikasle eta tituludun baino gehiago bildu ditu jardunaldi bikoitz batean lan-orientazioa eta enplegagarritasuna bultzatzeko
- Azaroaren 29an goizez eta 30ean arratsaldez izango dira Europako Biltzar Jauregian
- Jardunaldien helburu orokorra komunikazio- eta elkartruke-gune bat izatea da, pertsonen enplegagarritasuna erraztuko duena, eta lan-merkatuaren egungo eta etorkizuneko beharretara hurbilduko dituena
- Ekimena Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Sailetik abiatzen da, eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ikaslan Araba eta HETEL Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe sareen babesa du, hurrenez hurren.
- Jardunaldietako jarduerak bi kolektibori zuzenduta daude. Alde batetik, hilaren 29an, goizean, Arabako ikastetxeetako LHko ikasleentzat. Bertan, LHko ikasle eta profesionalen testigantzak jasoko dira, “Lanbide Heziketa, lana eta pasioa” izeneko mahai-inguru batean. Horrez gain, zeharkako gaitasunak hobetzera edo haien lan-orientazioa laguntzera bideratutako tailerrak ere izango dira.
- Bestalde, bigarren egunean Enplegu Azoka bat izango da, eta jarduerak LHko tituludunei zuzenduta daude, batez ere lana bilatzen edo hobetzen ari direnei, eta talentu kualifikatua bilatzen ari diren Arabako hogei bat enpresarekin bildu ahal izango dira.
- Aurrez aurreko eta doako enplegu azokara joan nahi dutenek azaroaren 25era arte eman dezakete izena ondorengo estekan: http://bit.ly/3UXThql

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean gizonei zuzentzen den kanpaina bateratua egin dute euskal erakundeek
-
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez, hiru foru aldundiek eta EUDELek sinatu duten kanpainaren leloa da: "Zer ez duzu ulertu nahi?" lelopean. Bai bakarrik baietz”.
-
Gizonak dira, emakumeekin batera, indarkeria matxistari amaiera emateko beste gizon batzuengana zuzentzen direnak.

Foru Aldundiak familien eta enpresen babesa handitu eta inbertsioa finkatzen duten aurrekontuak aurkeztu ditu
- Kontu propioak 650,10 milioi eurokoak dira, aurreko urtean baino %13,18 gehiago
- Aurrekontuek zuzeneko jarduketen eta zerga-arloko neurrien sorta bat jasotzen dute, Araba Lagun izenekoa, egungo egoerari aurre egiteko helburua duena

Enobusak Arabako Errioxan “ez ahazteko moduko mila eta bat bidaia” ezagutzera gonbidatzen zaitu
- Sei irteera programatu dira apirilera arte Gasteiztik eta Bilbotik; bisitak egingo dira upeltegi, wine-taberna, hiribildu eta baliabide turistikoetara, eta menu gastronomikoak ere egongo dira
- Arabako Errioxako Ardoaren ibilbideak sustatu du, Arabako Foru Aldundiko Turismo Sailaren babesarekin

Indesa enplegu zentro bereziak bere langile beteranoenak omenduko ditu hilaren 15ean bere 30. urteurreneko ekitaldian
Hogeita hamar bat langile beteranoenek 30 urte edo gehiago daramatzate lanean Arabako desgaituei enplegu aukerak eskaintzen dizkien erakundean

Ireki da Arabako gizarte zerbitzuetako jardunbide egokien BeBai 2023 aitorpenerako proposamenak aurkezteko epea

Foru Aldundiak indarrak batu ditu Ikaslan eta Egibiderekin, Arabako landa-eremuko negozioei beren marketin digitala garatzen laguntzeko
Foru Aldundia eta Lanbide Heziketako zentroak elkarlanean ari dira berriro pandemiaren ondoren ezinbestekotzat jo den eta lurraldeko dozenaka enpresen mugak zabaltzen lagundu duen proiektu batekin

«Hitz kolpez» programaren 8. edizioa 16 ikastetxetako 800 gazteri baino gehiagori iritsiko zaie
- Gazteriaren Foru Erakundeak antolatu du ekimena, Vital Fundazioaren eta Aguraingo eta Guardiako udalen laguntzarekin
- 52 antzerki emanaldi egingo dira azaroaren 10etik abenduaren 2ra, Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzen saiatzeko
- 10 emanaldi eskainiko dira helduentzat, batez ere gurasoentzat

Mugikorraren aplikazio erabilgarrienetako batzuk erabiltzen ikasteko ikastaroak Arabako lau herritara itzuliko dira
Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak, Kutxabankek eta Secotek tailer praktikoak antolatu dituzte Eltziegon, Bernedon, Lapuebla de Labarcan eta Villabuenan 55 urtetik gorako herritarrek Whatsapp, Osakidetza edo Bizum bezalako aplikazioekin ohitzeko

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Arabak 2022ko Suteen Prebentziorako Astea ospatuko du, eta Prebentzio Parkea izango da protagonista eta doako jarduerak egingo ditu publiko guztientzat
Gaurtik eta iganderarte, prebentzioa lantzeko ekimen hau lurraldeko hainbat udalerritan zehar ibiliko da

Añanako Kuadrillak bere gastronomiarekin, natura ingurunearekin eta kultura ondarearekin gozatzera gonbidatzen zaitu jarduera-programa mardul batekin
Añanako Kuadrillak bere Gastronomia Jardunaldiak ospatuko ditu asteburu honetan 0 km produktuak balioan jarri eta ekoizleen eta sukaldaritzako sektore profesionalaren lana aitortzera bideratutako programa batekin

Ramiro Gonzalezek Henrike Knörrek Araba euskalduntzeko egindako lana goraipatu du Euskaltzaindiak antolatutako omenaldian
Knörren jaiotzaren 75. urteurrena dela eta, Euskaltzaindiak onomastika ardatz izan duen jardunaldi bat antolatu du, filologo arabarraren bizitzari buruzko liburu bat aurkezteaz gain

Foru Aldundiak Arabako ibilbide berdeen 16 ibilbide bildu ditu gida batean
Argitalpena berriro argitaratu eta eguneratu da, proposamen berriekin, hala nola Delikako ibilbidea eta Posten Errege Bidea

Indesa 2010 enplegu zentro bereziak Zuzenak klubaren kirol egokitua babestuko du denboraldi honetan, bai eta haren fundazioaren jarduera sozialak ere
Kirol klubak hainbat gizarte ekintza antolatuko ditu Indesako langileentzat, erabat gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko

Ahots, rapsoda eta piano errezitaldia Arte Ederren Museoan, Larunbat Musikaletako azkenaurreko saioan
- Montserrat Sánchez sopranoak, Txaro Martínez aktoreak eta Elena Ibarzabal piano jotzaileak parte hartuko dute, «Maitasunaren mila aurpegiak» izeneko ikuskizun batean
- Azaroaren 5ean izango da, 12:30ean, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte