Berriak - Arabako Foru Aldundia - arabapress
Berriak

Gazte Artek 14 eta 25 urte arteko gazteentzako laugarren lehiaketa artistikoa jarri du abian
Lehen aldiz, Arabako lurralde historikoan bizi diren, ikasten duten edo lanean ari diren pertsonek hartu ahal izango dute parte
Tutoretzapeko proiektua eta erakusketa egiteko eta katalogoa aurkezteko aukera biltzen du lehiaketak

Edorta Lamo, ARREA! jatetxeko sukaldaria, Añanako Gatz Haraneko enbaxadore izendatu dute
Arabako diputatu nagusi eta Añanako Gatz Harana Fundazioko presidente Ramiro Gonzálezek Añanako Gatz Haraneko enbaxadore gisa aitortzen duen aitorpena eman dio Lamori
2023ko gatz-uztaren kanpaina irailean amaitu da. Eskuz ekoitzi dira 22 tona gatz-lorezko ezkata eta beste 150 tona iturburuko gatz

Foru Aldundiak autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonentzako eguneko arreta zentro berria jarriko du abian azarotik aurrera
Autismo Araba elkartea, zeinak Landaberde zentroa kudeatzen baitu dagoeneko, 20 lagun artatuko dituen ekipamendu berriaren funtzionamenduaz arduratuko da
Gorka Urtaran foru diputatuak azpimarratu du zentro berriak plazen eskari handiari erantzungo diola, autismoaren diagnostikoa duten pertsonen "hazkunde esponentzialaren" ondorioz eskaria handitu baita

Aldundiak gazteak eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak laneratzea bultzatuko du, erabateko enplegurako bidean aurrera egiteko
Cristina González: "Langabezia kronifikatuen duten kolektiboetan jarriko dugu arreta, programa eta ibilbide pertsonalizatuen bidez. Lana lortzeko laguntza gehien behar duten pertsonengana iristea da helburua"
Tokiko merkataritzari trantsizio digitalean laguntzeko politikek eta Araba kalitatezko turismo helmuga jasangarri eta irisgarri gisa finkatzeak ere gidatuko dituzte sailaren politikak

Bost emakume arabarrek parte hartuko dute Mademoiselle Basque erakusketan
Lehiaketa berritzaile bat da, helburu hauek dituena: emakumeen sormena eta ekintzailetza sustatzea eta garapen jasangarrirako helburuak ikusaraztea, artearen eta teknologiaren bidez
Hiru ekintzaile eta bi artista beste 19 emakume euskalduni gehituko zaizkie eta erakusketa bat sortuko dute, otsailean Arabara iritsiko dena

Izkiko Parke Naturalak 25. urteurrena ospatuko du festa batekin artzain erkidegoen egunean
"Parke naturala ez da ulertzen artzain erkidegorik gabe, ezta beren mendien jabe diren kontzejurik gabe ere, Izkin lan ona egiten jarraitzen baitute eta ingurumen- eta kultura-balioei eusten laguntzen", nabarmendu du Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Inguruneko foru diputatuak

Aguraingo TAEren ikastaroetarako epea luzatu da, hilaren 29ra arte (ostirala)
Hiru ikastaro dira: bi, 6 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta 11 eta 14 urte bitartekoentzat, asteazkenetan; eta bat helduentzat, astelehenetan
TAEren ikastaro arruntetarako izen-emateak arrakasta izan du, eta 282 eskaera baino gehiago egin dira

Eskuara proiektua sortu da, Arabako 50 langiletik gorako enpresetan euskara sustatzeko
- Gaur gaurkoz, Aenkomer eta Sirimiri enpresek bat egin dute zerbitzu berriarekin, eta 2024 urte amaierarako 25 enpresetara iristea aurreikusten da.
- Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da Eskuara.

3.500 pertsonak hartu dute parte Antzinako Musikaren Astean
Nabarmentzekoak dira Carlos Mena eta Daniel Oyarzabalen, "Música Boscareccia"ren, "El León de oro"ren kontzertuak eta inauguraziokoa, 400 lagun baino gehiagorekin
17 kontzertu eta beste bi jarduera lurraldeko zazpi kuadrilletan eta Trebiñuko enklabean, gehienak ondare lekuetan, Juan de Anchietaren omenezko edizio batean

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek frankismoak errepresaliatutako pertsonak omendu dituzte

Nahi gabeko bakardadearen aurkako Arabako estrategiak auzotarren protagonismoa berreskuratuko du datorren larunbatean Laudion egingo den jai ekitaldi batean
"Laudioko Auzabezea-El Vecindario de Laudio" ekimenak auzo eta udalerri solidarioak, enpatikoak eta zaintzaileak sortzeko erronkari erreparatuko dio
Auzokideek udalerriaren balioak jasotzen dituen alfabeto bat eratzen lagundu dute, inor bakarrik senti ez dadin
Programa adin guztietarako jendeari bideratua da, eta egunean zehar gauzatuko da, besteak beste antzerkia, txikigunea, herri bazkaria, musika eta dantza bezalako jarduerak eginda

Aldundiak kanpaina bat abiarazi du ibilbide laburreko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko
‘Araba bizikletaz. Mugikortasun jasangarriago baten alde’ izenburuko bideo bat du ardatz.
Foru garraioaren tiketa doakoa izango da irailaren 22an, "Autorik gabeko Europako Eguna" dela-eta.
Jon Nogales: "Arabarrak bizikleta lanera edo ikastokira joateko erabiltzera gonbidatu nahi ditugu. Horrez gain, garraio publikoa auto partikularraren alternatiba gisa sustatu nahi dugu.

Next Generation funtsek Batura Zikloa eta LaTaBalKa kultura proiektuak ahalbidetu dituzte
Zehazki, hauexek dira: musika ziklo bat, kuadrillatan emango diren 6 kontzerturekin, eta proiektu bat, ingurumen ikuspegia oinarri duten kultura eta gizarte ekimenak garatzeko landa eremuan, 7 ekitaldi dituen unitate mugikor baten bidez

Suhiltzaile Parke Nagusiak erabat gaituta dauka ZIU Mugikor berriak eta osasun-langileek hartuko duten espazioa
Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak Iruña Okan eta Laudion Suhitzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak dituen instalazioak bisitatu ditu

Arabako Foru Aldundiak familia harrera gertuagotik ezagutzeko aurrez aurreko informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriz astelehenetik aurrera
Saioak hilean behin egingo dira eta babesgabetasun egoeran dauden haurrak eta nerabeak hartu nahi dituztenentzat dira

LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak ikasturte berria hasi du 132 jarduerarekin
Jone Berriozabal diputatuak eskualdeetako topaketak nabarmendu ditu, kuadrilletako erreferentziazko espazio bezala, zeinetan berariazko gaiak lantzen diren sakonean, bai eta "emakumeen epe luzeagoko ahalduntze kolektiboa" lortu nahi duten espazioak ere

Gizarte Politiken saileko foru diputatuaren eta Gasteizko zinegotziaren arteko lehen bilerak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren jarraipenean jarri du arretagunea
Gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak berrantolatzea da Aldundiarentzako eta Udalarentzako lehentasunetako bat

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

24.500 lagunek baino gehiagok bisitatu zituzten Foru Sareko museoak uztailean eta abuztuan
Datu horiek 2019koak (23.000) eta 2022koak (22.000) baino handiagoak dira, eta pandemiaren osteko 2021eko udako boom turistikotik hurbil daude (ia 27.000)
Antzeko egoera du Santa Maria Katedralak: ia 22.500 bisita izan zituen. 2022an 21.500 bisita, 2021ean 22.000 bisita eta 2019an 20.900 bisita.
Arte Sakratuaren Museoak eta Varonatarren Dorreak 2022ko bisitak gainditu dituzte. Amarika aretoak, oso ekaina ona izan zuena erakusketa estreinatu zuelako, bisita apur bat gutxiago izan ditu.

Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia elkarlanean ari dira herritarrei euskera ikasteko aukera errazteko
2023-2024 ikasturterako izen-emate epea irailaren 13ra arte egongo da zabalik
Eskaintza gurasoei, 55 urtez gorakoei, atzerritarrei eta merkataritzako eta ostalaritzako profesionalei zuzenduta egongo da

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Ipar Eszena Bideak bidezidor artistiko gehiago egiten ditu bosgarren edizioan
Arte eszenikoak trukatzeko proiektuaren programa ofiziala irailaren 17tik urriaren 22ra izango da, Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako 60 egoitza ingurutan
Urriaren amaiera arte, Euskal Herriko 12 herritan izango dira kultura-trukerako ekimeneko hainbat ikuskizun

Museoen Foru Sareak hasiera eman dio bere Hezkuntza Programaren 2023/2024ko ikasturteari
12 modalitate dira, ikasleei eta irakasleei zein publiko guztiei zuzenduak, eta, aurreko urteetan bezala, 16.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da

Datorren irailaren 10ean KorrELAren II. edizioa izango da
ADELA ARABA elkartearen proiektu solidarioa da, alboko esklerosi amiotrofikoa ikusarazteko, haren inguruan sentsibilizatzeko eta gaixoen eta haien familien beharrei erantzuteko dirubilketa sustatzeko sortua

Ireki da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean 2023-2024 ikasturtean egingo diren zortzi irakurketa klubetan eta idazketa tailer batean izena emateko epea
Izen-ematea datorren irailaren 4an hasiko da, eta hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Guztira, 20 plaza izango ditu klub bakoitzak

Angostok nekazaritza eta abeltzaintzako azokaren 30. edizioa ospatuko du igandean Santutegiaren inguruan
Añanako Landa Garapenerako Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu, baita txikientzako tailerrak, Artzain txakurraren erakusketa, landa-ekintzaileen argazkien erakusketa eta Euskal Okela eta Euskal ogia hanburgesak dastatzeko aukera ere

Antzinako Musikaren Asteak eta MagialdiArabak hasiera ematen diote Arabako kultura-ikasturteari
- SMAren 41. edizioa irailaren 1etik 10era egingo da eta Magialdiaren IX. edizioa, berriz, irailaren 3tik urriaren 21era izango da.
- Bi ekitaldiak baturik, 30 jarduera baino gehiago lurraldeko 25 herritan.

Kultura Sailak ondare historikoko sei elementu txiki zaharberritzeko dirulaguntzak emango ditu
- Iturri bat, bi zubi, errota bat, garbitegi bat eta abelbide bat dira, eta 150.000 euroko dirulaguntza emango du guztira 258.739,72 euroko inbertsiorako, % 57,97
- Guztira, elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko deialdiak 14 esku hartze diruz laguntzen ditu, 400.000 euroko foru inbertsioarekin

Kultura Sailak 2023an bost eraikin historiko zaharberritzeko dirulaguntzak emango ditu
- Aguraingo eta Gesaltza Añanako harresiak, Estulizko gaztelua, Bastidako udaletxea eta Moratzako eliza dira
- Guztira, 150.000 euroko dirulaguntza emango da 230.664,41 euroko inbertsiorako (% 65,03).

Aldundiak 258.000 euro bideratuko ditu turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainen eta elkarteen jarduera eta inbertsioetarako
-
Ekitaldiak, sustapen ekintzak, web orriak, seinaleak eta bidaiarientzako azpiegituren eta zerbitzuen hobekuntza finantzatuko ditu

Foru Aldundiak milioi erdi euro baino gehiago bideratuko ditu landa bideak eraikitzera, kontserbatzera, konpontzera eta hobetzera
Berriki onetsitako dirulaguntza lerro baten bidez, inbertsioak egingo dira landa bideen azpiegituretan
Helburua da nekazarien eta abeltzainen lan baldintzak, segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzea

Kultura Sailak 6 jarduketa arkeologiko finantzatzen lagunduko du 2023an
Iruña Veleian aurreikusitako jarduketa kontuan hartu gabe, 30.000 euroko inbertsioa egingo du
Horri 23.000 euro gehitu behar zaizkio, bisita daitezkeen aztarnategiak garbitu eta mantentzeko direnak

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak malgutu egin dituzte NPEren neurriak, uztaileko kazkabar erauntsiaren aurrean
Onetsitako neurriak neguko belarki laboreetan are azkarra pasatzeko lanak egitea ahalbidetuko du, ernatu diren belarrak kentzeko eta ereite faltsuak egiten laguntzeko

Done Laurendiko ohiko erromeria egingo da Valderejoko parke naturalean
- Jaieguna abuztuaren 10ean izango da, eta Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Sailak antolatzen du
- Ekitaldiei hasiera emateko, Anderejo mendilerroko amildegiaren ertzean dagoen ermitara igoko da

Foru Aldundiak babestutako Neska eta Blusa Jai Alai txapelketa ostegun honetan izango da

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak bizikletentzako aparkalekuak eta garbiketa modulu bat jarriko ditu Zadorrako Ibilbide Berdean
Bizikletentzako aparkalekuak Gasteizen egongo dira, Gamarran eta Jundizen, eta hirugarrena Iruña Okan
Horiek Amurrion, Aiaran eta Laudion tren geltokietatik gertu dauden aparkalekuei gehitzen zaie

Kultura Sailak hamabi arte ondasunen zaharberritzea diruz lagunduko du
- 78.863,44 euro inbertituko ditu, 2021ean 20.000 euro igo zen dirulaguntza batetik; dirulaguntza horrekin, 25 ondare elementutan esku hartu da eta azken hiru ekitaldietan
- Zaharberritzeko inbertsioa, guztira, 98.579,31 eurokoa da, eta Foru Aldundiak % 80ko ekarpena egingo du
- Haien artean honako hauek nabarmentzen dira: Gaunako erretaula bat; Oroko santutegiko, Navaridasko, Berganzoko eta Legutioko zurezko eskulturak; Miñaogutxiko horma pinturak eta Izarrako goiko iturria

Santa Maria Katedraleko “Obretan eta Irekita” proiektuak “bi milioigarren” bisitaria hartu du
2000. urtean abian jarri ondoren Europako ondare historikoa eta kulturala nazioartean zabaltzeko ekimen garrantzitsuenetako gisa aintzatetsita eta Katedralaren birgaitzearekin lotuta dagoen bisita-programa berritzailea bi milioiko bisitari kopurura heldu da, oraindik egin gabe dagoen azken obra handienetako bati ekiten bion bitartean: nabe nagusiaren estalkiaren berriztapena.
“Jendeak, tokian-tokian zein nazioartean, proiektu honekiko duen interesa da lor dezakegun aintzatespen nagusia, eta lanean jarraitzeko energiaz betetzen gaituen zerbait ere bada”, ziurtatu dute Santa Maria Katedrala Fundaziotik.

Ireki da izena emateko epea Arabako beste hiru enplegu anezkatarako
Aurrez aurreko bi egingo dira Gasteizen, eta hirugarren bat linean lurralde osorako
Langabezian dauden 60 arabarri lana aurkitzen lagunduko diete
Cristina González: “Gure helburua da enplegua sortzen jarraitzea, kolektibo behartsuenei arreta berezia eskainiz”

Antzinako Musika Asteak bere 41. edizioa egingo du, "Hitzetik abiatuta eraikitzen" lelopean
14 kontzertu orokor izango dira, beste hiru kontzertu Txikien Astean, hitzaldi bat eta proiekzio bat, irailaren 1etik 10era
Programazioak lurraldeko zazpi kuadrillak eta Trebiñuko enklabea hartzen ditu barnean, gehienak ondare lekuak
Juan de Anchieta, zeina baita antzinako musikako euskal konpositorerik garrantzitsuena, programazioan sartuta egongo da, bere heriotzaren 500. urteurrena ospatzeko
Bi kontzertutan 3 euro ordaindu beharko badira ere besteak doakoak izango dira, baina ezinbestekoa izango da gonbidapena izatea

Neurri bereziak ezarriko dira udako hilabeteetan AP-1en izango den eskaeraren areagotzea kudeatzeko
Etxabarri Dibiñako bederatzi kabinak operatibo izango dira, eta langile gehiago ibiliko da seinaleztapen eta zaintza lanetan.
Orduko 1.700 ibilgailu baino gehiago ibiliko direla aurreikusi da.

Santiago Azokak Arabako erlezainen lana ikusaraziko du
Unibertsitateko campusean Arabako 40 ekoizle baino gehiago izango dira berriro, baita ganadu, makineria eta traktore zaharren erakusketak ere, ardiak zuzenean moztea edo artilezko tailer bat bezalako berrikuntzekin

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

Korterraza Gasteizek Korterraza Arabaren txanda hartu du, eta film labur eta kontzerturik ekarriko dizkigu Gasteizko arratsalde-gauean, uztailaren 20tik 22ra bitartean, Artiumen
Museoaren kanpoaldea kulturaren festa bihurtuko da, doakoa eta irekia, hiru egunetan.
Korterraza Arabak arrakasta izan du aurten Arabako 42 herritan guztira egingo dituen 49 proiekzioetatik hogeitan.
Gurutze Beitia eta Susana Soleto aktoreek eta Aitor Lopez de Aberasturi zuzendariak osatuko dute aurtengo epaimahaia.

F2P Campusaren laugarren edizioa, munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzailea, hasi da Gasteizen. Turkiako, Txileko eta Cubako taldeek eta Kataluniako bi taldek parte hartuko dute
-Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatutako ekimen honek 6 nazionalitatetako 19 parte-hartzaile bilduko ditu aurten ere Euskadiko hiriburuan, eta munduko aditu handienetako batzuen aholkularitza jasoko dute
-Bideojokoen sektoreak aurten, Espainian bakarrik, 1.630 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa sortzea espero du eta ia 11.000 laguni zuzenean enplegua ematea

Ekainean 928,9 milioi euroko dirubilketa izan da
Horrek esan nahi du % 14,7ko igoera egon dela aurreko urteko aldi berarekin alderatuta
Dirubilketaren bilakaera onak, batez ere zeharkako zergetan, iazko aldi berean baino ia 119 milioi euro gehiago biltzea ahalbidetu du

MagialdiArabaren IX. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko 15 herritara
Jaialdiak prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea uztartuko ditu berriro irailaren 3tik urriaren 21era bitartean
Datak aldatu dira eta 17 egun jarraituko jaialdi bihurtu da, irailaren 11tik 17ra egingo den Gasteizko Magialdia Jaialdiaren aurretik eta ondoren.

2022ko errenta kanpainak aurreko urtean baino 17,6 milioi gehiago itzuli ditu, eta % 14,7ko igoera ekarri du zergadunen alde
"Aurreko kanpainetan baino kopuru handiagoa da, eta inflazioak familiengan eta autonomoengan zuen eragina arintzeko hartutako neurrien eraginean oinarritzen da", azaldu du foru diputatuak

Berdintasuneko foru-diputatua emakume saharar politikoen ordezkaritza batekin bildu da

Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

2023ko Bide Zoruen Planak 4,8 milioi euro inbertituko ditu Arabako 82 errepideren zorua hobetzeko
- Hornidura % 20 hazi da, eta ahalegin berezia egin da bigarren mailako bideetan
- Jon Nogales: "Bide zoruak berritzeko inbertsioa funtsezkoa da gure errepideen segurtasuna zaintzeko, eta, gainera, aurrezpena dakar epe ertain eta luzera"

95 emakume jokalari inguru izango dira Araba World Tennis Tour Femenino-Open Grupo Amutio txapelketaren IV. edizioan
Munduko sailkapeneko 112. tokian dagoen Oceane Dodin frantziarra izango da 1. serieko burua Nadine Arbaizar gasteiztarra izango da hemengo ordezkaria

Foru Aldundiak nekazaritzarako laguntza ekonomikoak iragarri ditu, sektorearentzako "urte konplexu" baten ondorioak arintzeko
Diputatu nagusiak Arabako Lautada, atzo txingor-ekaitzak gehien eragindako eremuetako bat bisitatu du
"Patata, erremolatxa, zereala, eguzkilorea eta babarruna dira gehien kaltetutako laboreak. Instalazioak eta ekipamenduak ere badaude, hala nola biltegiak eta nabeak, non estalkietan izandako kalteen ondorioz kazkabarrak eta euriak kalte egin dioten biltegiratutako zerealari ", zehaztu du Gonzálezek

Foru Aldundiak txingor-ekaitzak lurraldean eragindako ondorioak ebaluatzen ari da
Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen saileko teknikariak lehen ordutik ari dira prezipitazioek laboreetan, bideetan eta nekazaritza-azpiegituretan eragindako ondorioak aztertzen
Diputatu Nagusiak 12:30ean bisitatuko du Jungituko herria, kaltetutako hainbat nekazarirekin biltze aldera

Aldundiak dirulaguntza emango du toki erakundeek sustatutako 25 kultura ekimenetarako, 80.000 euroko inbertsioarekin
8 proiektu dira 5.500 eurotik beherako modalitatean, eta 17, 5.500 eurotik 20.000 eurora bitarteko modalitatean, guztira iaz baino bi gehiago

Formula Student Vitoriaren monoplaza elektriko berria Silverstonen eta Montmelon lehiatuko da uda honetan
Arabako campuseko 40 unibertsitariok osatzen dute taldea, eta goi-teknologiako ibilgailu horren plangintza-, diseinu- eta fabrikazio-faseez arduratu dira
1.101 - 1.200 erakusten 2.751 emaitzetatik.