Berriak - Arabako Foru Aldundia - arabapress
Berriak

Foru Aldundiak Henrike Knörr lehen bi bekak banatu ditu Araban euskararen erabilerari buruzko ikerketa bultzatzeko
Mikel Perezek eta Iker Ondartzak Arabako euskalkiaren ikerketarako eta Gasteizko gazte elebidunen hizkuntzen erabilerarako foru babesa jasoko dute

Foru Aldundiak genero berdintasuna, lankidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko laguntza deialdia ireki du
Berdintasun laguntzak irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek eta udalek eta kuadrillek sustatutako programak edo jarduerak garatzeko dira

Gizarte Berrikuntzako FISA Sariek BioAlai, Artehazia eta Gasteizko Santa Maria Parrokiaren proiektuak aitortu dituzte
Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak sari horiek eman dizkie hain denbora zaila igaro ondoren inoiz baino garrantzitsuagoa dirudien proiektuei

Foru Aldundiak “Wildlife Economy” Europako proiektuko Mendialderako ekintza plana idazten amaitu du
- Bi jarduera ildo estrategiko ditu, naturako eta paisaiako bi baliabide identifikatu ondoren. Baliabide horiek funtsezkoak dira eskualde mailan, eta proiekzio ekoturistiko handia dute
- Arabako Foru Aldundiaz gain, “Wildlife Economy” proiektuan Herbehereetako, Belgikako, Suediako eta Alemaniako administrazioek, entitateek eta eragileek hartu dute parte

GOFE ezohiko neurriak aplikatzen ari da Omicron aldaerak eragindako foru egoitzetako plantillak behar bezala beteta egon daitezen
- Abenduan eta urtarrilean bikoiztu egin dira erizain eta erizaintzako laguntzaileen ordezkapenak, 2019ko aldi berarekin alderatuta
- "Erronka handia izan da, eta ahalegin eta neurri alternatibo gehienak erabili ditugu, zerbitzua bermeekin eta kaudimenarekin ematen jarraitzeko", baietsi du Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak

Espainiako III. Parabadminton Txapelketa egingo da Gasteizen, otsailaren 5ean eta 6an
- 30 parte-hartzaile inguru izango dira protagonistak asteburuan Zabalganeko Gizarte Etxeko pistetan
- Gainera, gaur jakin da Gasteiz izango dela martxoaren 1etik 6ra bitartean egingo den Spanish Parabadminton International-en egoitza.

Ekintzailetza aldarrikatuko du Araba Ekinean-ek, gizartearen erronka berriei aurre egiteko, eta maiatzera aurreratu ditu ekitaldi nagusiak
- Edizio honetako ekintza nagusiak maiatzaren 19an eta 25ean izango dira, eta Ekin Day-k formatu berriak izango ditu
- Gaur abiatuko da “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 18. edizioa; 10 kategoria izango ditu eta 11.000 eurotik gora banatuko du sarietan
- Lehiaketaren jarduerak joan den asteartean hasi ziren, eta otsailaren 2ra arte jarraituko dute, Gasteizko Santa Barbara plazan izango den Eskola Enpresen Azokarekin

Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Amorebieta-Etxano izango dira Grand Départ Pays Basque 2023-ren irteera eta helmuga
Uztailaren 1ean, 2an eta 3an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideak zeharkatuko ditu Frantziako Tourrak Irundik Iparralderako bidea hartu orduko.

Eskola kirolaren lehiaketa asteburu honetan itzuliko da
Federazioekin eta Gurasoen Elkarteekin bilerak egin ondoren, eta Osasun Sailaren komunikazio bat jaso ondoren, foru aldundiak jardunaldia eta hura garatzeko garraioa planifikatzeko agindua eman du dagoeneko

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Arabako Foru Aldundiak, Talgok eta Petronorrek hidrogenoaren ekonomia bultzatuko dute lurraldean
- Arabako Foru Aldundiak hidrogenoa —erregai gisa— oinarri duen mugikortasun jasangarria sustatzeko apustua egin du, hartara lurraldean garraioa deskarbonizatzen laguntzeko, eta apustu hori dela eta sortu da aliantza
- Petronorrek behar diren azpiegiturak garatuko ditu hidrogeno lehiakor berriztagarria hornitzeko, Arabako industria eta garraio sektoreko enpresak zuzkitu ahal izateko
- Talgo enpresak Hidrogenoaren Euskal Korridorean sartuta dagoen aldiri-eskualdeko hidrogeno trena garatzeko proiektua gauzatuko du Ribabellosan (Araba) dituen instalazioetan

Foru Aldundiak energia berriztagarrien aldeko apustuari eta lurraldeko biodibertsitatea kontserbatzeko konpromisoari eusten jarraituko dio
- Ramiro González diputatu nagusiak Foru Aldundiak energia berriztagarrien sorkuntza propioaren inguruan duen jarrera azaldu du Ingurumen Batzordean
- Gonzálezek, “Natura 2000 Sarearen azpian hartutako espazioen kontserbazio aktiboaren, energia berriztagarrien sorkuntzaren eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten lagunduko duten politiken” aldeko apustu argi eta garbia adierazi du

Foru Aldundiaren web orriko Laguntzaile Birtualak dagoeneko 2.000 herritarri baino gehiagori laguntzen die hilean lineako izapideetan
IBM Watson-en adimen artifiziala funtsezko tresna bihurtu da BAK txartelaren funtzionalitateak ezagutu nahi dituzten erabiltzaileentzat, eta haren funtzioak zabaltzen joango da

Martiodako Erlikiei buruzko erakusketaren arrakasta ikusita, ekainera arte luzatuko da Arte Ederren Museoan dagoen erakusketa hori
Zaharberrikuntza Zerbitzua ia sei urtez aritu zen Martiodako Done Joan Ebanjelariaren elizako erlikia multzo paregabea aztertu, kontserbatu eta zaharberritzeko lanak egiten.

Arabak lurraldea aire zabalean gozatzeko eta ezagutzeko gonbidapena egin du FITURen, 30 plan eta ibilbideren bidez
- “Araba outdoor paradisua” proposamenak natura eta ondare baliabideak jasotzen ditu.
- Cristina González: “Geroz eta jende gehiagok nahi du lasaitasunez eta segurtasunez gozatu, naturari eta aire zabaleko ondareari lotutako aisialdi jardueren bidez, eta eskaera horri erantzuten diogu”.

Foru Aldundiak autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu du

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Arabak eta Gasteizek gastronomia, kultura eta kirol arloetako tokiko erreferenteen eskutik egingo dute promozioa Fiturren
Diego Guerrero sukaldariak, Fernando Albizu aktoreak, Pablo Laso entrenatzaileak eta Patxi Peula patinatzaileak aldarrikatuko dute lurraldearen potentzial turistikoa

Gazteriaren Foru Erakundeak gazteentzako urteroko jarduerak egiten laguntzeko deialdia onetsi du, 155.000 euroz hornitua
Iaz baino 10.000 euro gehiago izango ditu dirulaguntza horrek, gaur argitaratu da ALHAOn eta otsailaren 14era arteko epea izango da eskaerak aurkezteko

Foru Aldundiak Antoñanako zama biltegi zaharra birgaitu du
- Diputatu nagusia Vasco-Navarro Trenbidearen Bide Berdearen eraikin berreskuratuaren inaugurazioan izan da gaur goizean
- “Mendialdea biziberritzen” foru programaren barruan kokatzen da jarduera hori, eta haren helburua da Mendialdearen garapen ekonomiko eta sozialerako oinarri sendoak sustatzea eta finkatzea

Eskola kiroleko lehiaketak bertan behera urtarrilaren 10etik (astelehena) 28ra (ostirala)
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskaera ofizialean oinarrituta eta egoera epidemiologikoari aurre egiteko beharrezkoak diren neurrien arabera hartu da erabakia

Gaurtik aurrera, Arabako artisauen produktuak erosi ahal izango dira online denda berri batean
Zeramikazko, ehunezko, zurezko eta arte grafikoetako lanak eta kosmetikako produktuak eta jostailuak izango dira salgai artesaniadealava.com web atarian, eta etxean jasotzeko aukera izango da
Cristina González: “Tresna baliotsua jartzen dugu artisau sektorearen eskura, bere lana erakutsi eta merkaturatu dezan, eta bide bat eskaintzen diegu herritarrei, pieza esklusiboak eskuratzeko, bermearekin eta segurtasunarekin”

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak jarduera artistiko berri bat programatu du Huecomadurako tunelean
- «Bidearen Aztarnak» proiektuaren barruan egindako esku-hartze honen helburua, tokiko partaidetzaren bidez, Vasco Navarro trenbidearen bide berdearen birsorkuntza artistikoa eta ondare artistikoa berreskuratzea da
- Irantzu Lekue artistak, Huecomadurako espaziorako, inguruneko geomorfologiaren eta bere historiaren omenezko esperientzia sentsorial bat sortzea proposatu du

Foru Aldundiak Ribabellosako eta Bernedoko HUAetan eguzki plaka fotovoltaikoak instalatuko ditu
- Ingurumen Sailak aurrera egin du eguzki energiaren aprobetxamendua sustatzeko helburuan, eta, bereziki, titulartasun publikoko eraikinetan eta ekipamenduetan energia jasangarriak ezartzeko
- Bi proiektuentzako inbertsioa 72.570,75 eurokoa da, eta hiru hilabeteko epean gauzatuko dituzte

Kirol Zerbitzuak “etorkizun oparoko” kirolarientzako programa indartu du
- La principal novedad radica en un sistema de elección mucho más participativo de estos deportistas nacidos, en esta edición, entre 1998 y 2006.
- Además, aumenta el presupuesto en 6.000 euros (hasta los 30.000) para seguir ofertando los servicios de psicología, nutrición, fisioterapia, y reconocimiento médico, que fueron la principal novedad del año pasado y al que este, se le une consulta traumatológica y apoyo fisiológico.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Photoformas Naturari buruzko VII. Argazki Txapelketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa
- Lehiaketaren saria José Ramón Aguirrezabalen “Hiri geometria” lanarentzat izan da, eta accesit bana eman diete Mireia Canicioren “Orbitak” lanari eta Diego Pedraren “Hesia”ri.
- 118 argazkilarik hartu dute parte Alavesiak antolatzen duen lehiaketan eta, guztira, 187 lan aurkeztu dituzte; haietatik 30 egongo dira ikusgai, gaurtik aurrera, Natura Zientzien Museoan.

3.000 lagun inguruk egingo du bihar GOFEren EPEko lehenengo ariketa
- Desgaitasuna dutenen begiraleen, gizarte langileen eta psikologoen 101 plaza eskuratzeko lehiatuko dira.
- Prebentzio neurri zorrotzak ezarriko dira, COVID protokolo baten bidez.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enplegu Publikoaren Atarian daude ikusgai azterketa tokietara sartzeko xehetasunak, osasun protokoloa eta erantzun orria betetzeko jarraibideak.

Bizikletaren Kontseiluak Arabako Bizikletaren Estrategia onetsi du
- 53 ekintza jasotzen ditu, bizikleta garraiobide eta baliabide turistiko gisa erabil dadin sustatzeko eta txirrindularien errepideko segurtasuna hobetzeko.
- Bizikleta Bideen eta Bide berdeen LPSa behin betiko onesteko prozesuan sartuko da.

Hondakinei buruzko “Ikusten duzuna baino askoz gehiago” sentsibilizazio kanpaina aste honetan amaituko da mila lagunek baino gehiagok lurraldeko zazpi herritan egindako jardueretan parte hartuta
- Abenduaren 16an (osteguna) eta 17an (ostirala), Arabako hiriburuko Santa Barbara plazan azken ekintza egingo da: informazio egitura batzuk jarriko dira, zeinen bidez herritarrek hondakinez egiten duten kudeaketa partikularra ebaluatu ahal izango baitute ibilbide pertsonalizatu baten bidez.
- Kanpaina horren protagonistak adimen desgaitasuna duten 7 pertsona izan dira, hasiera-hasieratik parte hartu dutenak mezuak sortzen lagunduz, eta Arabako herritarrei informazioa eman dieten ingurumen monitoreak izan dira.

Foru Aldundiak Bizum edo NireOrdainketa Wallet aplikazio mugikorraren bidez ordainketak egiteko aukera emango die herritarrei
Arabarrek modu seguru, erraz eta jasangarrian ordaindu ahal izango dituzte zergak, Foru Aldundiaren eskumeneko edozein tasa edo zerbitzu publiko.

Ramiro González ziur dago Vueltak aukera ugari aurkitu dituela Araban, ustiatu beharrekoak
Diputatu nagusia Madrilera joan da errondaren aurkezpena dela eta, eta han Javier Guillén zuzendariarekin elkartu da berriro. Azken asteetan hainbat aldiz bildu da zuzendariarekin.

Eusko Folklorearen urtekariak bere mendeurrena ospatuko du
Euskal etnografiari eta antropologiari buruzko aldizkaria da, zeina Gasteizen, hain zuzen ere, jarri baitzuen martxan Jose Miguel Barandiaranek, eta gaur egun haren izena daraman fundazioak editatzen jarraitzen du

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Foru Aldundiak bideo bat argitaratu du Guardiako jaiotza artikulatua sustatzeko
- XVIII. mendeko jaiotza barrokoa da, 73 piezaz osatua eta mugimendua eta musika dituena.
- Bost emanaldi daude programatuta: abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean, 6an eta 22an eta otsailaren 6an.

Arabako Artxiboak eta LP Fotógrafos estudioak azken horren argazki funtsaren dohaintza ziurtatu dute
- Arabako Artxiboak agiri guztiak aztertu ditu eta haietan esku hartzeko jarduketa plan bat egin du
- Argazkiek Arabako hiriburuko 1985 eta 2019 bitarteko gizarte, ekonomia, kultura eta kirol bizitza islatzen dute, baita haren hazkundea eta arkitektura aldaketak ere

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako kirolariek bat egin dute Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilera sustatzeko
"Euskara, garai berrirako tresna" lelopean, foru gobernuko kideek hainbat esparrutako kirolariekin bat egin dute adierazpen instituzionala irakurtzeko

Aguraingo araztegi berria martxan jarri da Zadorrari Lautadako karga kutsatzaile handiena duen isurketa saihesteko
- URAk 6 hilabetez zainduko, zuzenduko eta gainbegiratuko du ekipamendu berria; abian jarri, doitu eta langileak gaitzeko
- Inbertsio orokorra 6,4 milioi eurokoa izan da, eta urrats garrantzitsua da lurralde osoko uraren hiri-zikloaren kudeaketa aurreratuan

Kultura Bonua bihartik aurrera jarriko da martxan lurraldeko 44 dendatan
- Bi bonu mota izango dira, kultura ondasun eta zerbitzuetarako, eta 5.500 aterako dira guztira (iaz baino mila gehiago), otsailaren 28ra arte iraungo duen kanpainan.
- Gehienez ere 5 bonu kontsumitu ahal izango ditu, iaz baino bi gehiago, 16 urtetik gorako edozein pertsonak, denda bakoitzean identifikatuta.

Euskara lanean txertatzeko adibide gehiago, Arabako Enpresen Foroaren 3. saioan
Abenduaren 2an egingo da Arabako Enpresen Foroaren hirugarren saioa eta han euskara lanean txertatzeko adibideak jasoko dituzte parte-hartzaileek, beste hainbat eragileren eskutik.

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

Gaur hasi da Kultura Etxeko +55 Elkartegietan izena emateko epea
- Ikastaroak eta tailerrak 2022ko urtarriletik maiatzera arte izango dira, eta abenduaren 17an amaituko da izena emateko epea
- Aurrez aurreko 938 plaza daude, baina ikastaroak linean ere egin ahal izango dira

BIBATen egingo da 2019ko eta 2020ko Arabako Literatura Sariak emateko gala
Bi urte igaro dira sariak emateko ekitaldia ospatu gabe, eta aurten Foru Aldundiak gala bat antolatu du, formatu berrian, denboran zehar iraun nahi duena, lehiaketak berrabiarazteko helburuarekin.

Arabak zortzi kilo hondakin gutxiago sortu ditu biztanle bakoitzeko azken urtean
- Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuak herritarrei eskatu die bide horretan jarraitzeko: “etengabeko ahalegina egin behar da, adierazle eta tasetara iritsi eta hobetzen jarraitzeko”
- Azken Hondakinen Behatokiak 2020. urteari buruz emandako datuen arabera, 400,95 kilo hondakin sortu dira; 2019an, aldiz, 409,21 kilo sortu ziren
- Birziklatze tasa % 35ekoa da, eta errefusari dagokionez ere egoerak hobera egin du, urtean biztanleko 259,5 kg jaso baitira

“Gabonetan zure oparia Gasteizen eta Araban dago”, tokiko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria
- Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteiz On-ek sustatzen dute
- Arabako hiriburuan eta lurraldearen gainerakoan ikusi ahal izango da, hiri euskarrietan, autobusetan, sare sozialetan eta komunikabideetan

Ramiro Gonzálezek positibotzat jo du Arabako Errioxaren inguruan elkarrizketa-bide bat irekitzea
«Arabatik, gainerako erakundeekin batera lan egin nahi da Arabako Errioxaren posizionamendua hobetzeko, eta horrekin batera, Errioxa deitura osoarena, kalitatearen eta bereizketaren bidez», adierazi du

Indarkeria matxista eta berdintasunaren inguruko 400 ikus-entzunezko baino gehiago aurkeztu dituzte gazteek aurten Beldur Barik lehiaketara
Sari banaketa ostiral honetan egingo da Agurainen, azkenik streaming bidez (www.beldurbarik.eus eta EITBren Nahieran zerbitzutik ikusi ahal izango da) Aurkeztutako lanen kopurua bikoiztu egin da iazkoarekin alderatuta, gehienak ikastetxeen bitartez heldu direlarik Lanetan jorratutako gaiuak izandira: rol eta estereotipo sexistak, indarkeria matxista bikotean, kaleko jazarpena, ahalduntzea eta berdintasunaren aldarrikapena

Gizarte Politikak zainketa eredua indartuko du foru egoitzen eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro berrien hobekuntza integralarekin
- Sailaren partidak 9,1 milioi euro handitu dira, 258 milioira iritsi arte, eta NextGeneration funtsek finantzatutako bost inbertsio proiektu aurkeztu ditu.
- Adimen desgaitasuna eta autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonentzako egoitza eta eguneko zentro berriak sortzea aurreikusten du proiektuak, baita Euskadiko Bizimodu Independentearen lehenengo Bulegoa ere.
- Emilio Sola foru diputatuak hainbat ekimen iragarri ditu, hala nola adimen desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonak zahartzeari buruzko ikerketa zentro bat, etxean bizi diren menpeko pertsonen jarraipen zentro bat, edo sexu indarkeriaren biktimei laguntzeko krisi zentro berri bat.
- Nabarmen igo dira partida hauek: LPPE laguntza pertsonala kontratatzeko prestazio ekonomikoa (+ % 46), arreta goiztiarra (+ % 30) eta genero indarkeriaren biktimei laguntzeko Hegoak Foru Zerbitzua (+ % 26).

Ingurumen Sailak ekonomia zirkularra eta trantsizio energetikoa bultzatu ditu
-
Sailak eguzki-jatorriko energia berriztagarriaren eta mugikortasun jasangarrirako azpiegituren aldeko apustua egin du.
-
Aurrekontuak ekonomia zirkularreko inbertsioak lehenesten ditu, eta 7,3 milioi bideratuko ditu hondakinak prebenitzera eta kudeatzera.

Adierazpen Instituzionala Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Foru Aldundiak 2,3 milioi euro erabiliko ditu kalitatezko enplegua sor dadin bultzatzeko
- Inoizko zifrarik handiena da, hiru urtean % 32 hazi ondoren
- Kontrataziorako laguntzak, prestakuntza, anezkak eta programa bereziak dira arlo horretako estrategiaren oinarriak
- Cristina González: “Enplegua sortzea da gure lehentasuna eta hori argi islatzen da aurrekontuetan”

Ogasun sailak bere aurrekontua %24,3 handitu du iruzur fiskalari aurre egin eta digitalizazioa bultzatzeko
- Itziar Gonzalok zuzentzen duen departamenduak 8,5 milioi euro - aurrekontuaren erdia baino gehiago- bideratuko ditu, Foru Administrazioa digitalizatzeko.
- Iruzurraren aurkako borroka, lehia desleiala eta kontsumitzaileari bermeak ematea helburu dituen TicketBai tresnak, jarduera ekonomiko guztien diru-sarrerak kontrolatzea ahalbidetuko du.

Araban Hondakinen Prebentziorako Europako Astea antolatu da, eta “Ikusten duzuna baino askoz gehiago” kanpainaren bideo berri bat egin da, herritarrak lurralde zirkular baten eraikuntzan inplikatzeko
- Arabarrak dira ikus-entzunezko horren protagonista, haietako batzuk dibertsitate intelektuala duten pertsonak, zeinak kanpainako monitoreak baitira, eta lan horren bidez hondakinen gaineko ikuspegi tradizionala aldatu nahi da, eta hondakinok baliabide bihurtu, “Komunitate zirkularrak” 2021eko Europako Astearen lemari jarraituz.
- “Ikusten duzuna baino askoz gehiago” kanpaina ibiltaria Gasteizera iritsi da, Arabako beste sei kuadrilla igaro ondoren; birziklatze lantegiak antolatu dira gizarte etxeetan, eta aurrez izena emanda joan ahal izango da haietara, doan.
- Ekimenari abenduaren 16an eta 17an emango zaio amaiera, Santa Barbara plazako pergolaren inguruan egingo den kaleko ekintza batekin.

Foru Aldundiak 22 milioi euro inbertituko ditu Arabako errepideen segurtasuna modernizatu eta indartzeko
-
N-124 errepidea bikoiztea, Done Bikendi Arana eta Kanpezu arteko errepidea hobetzea eta Eztarroako A-3302 errepidea egokitzea dira aurreikusitako proiektuetako batzuk.
-
Bide zoruetan egingo duen inbertsioa % 12 handiagoa izango da: 4,8 milioi euro.
-
3,8 milioi euro bideratuko ditu kalitatezko garraio publikoa bermatzeko, eta zerbitzu berri bat jarriko du martxan erabiltzaileei arreta emateko.
-
Arabako Mugikortasun Agintaritza (AMA) sortzea aurreikusten du, 500.000 euroko zuzkidurarekin.

Kultura eta Kirolak 16,47 milioi izango ditu, sektoreak berrindartzeko urtea izan dadin
-
Krisiaren aurreko aurrekontua berreskuratu du, 8,98 milioi Kulturarako eta 7,47 Kirolerako, 2021ean baino 548.000 euro gehiago.
-
Igoera garrantzitsuak nabarmentzen dira, hala nola partida honetan: Arabako jaiak, Arte Eszenikoen Lantegia, Jazz Jaialdia, ARF, museoetako erakusketak, Artium, elementu txikiak eta ondasun higiezinak zaharberritzea, Eskola Kirola eta Federazioak, edo berdintasunerako sentsibilizazioa Gazteriaren Foru Erakundean.
-
Partida berriak sortu dira: FESTVAL, poetak maiatzean, varonatarren dorrea hura irekitzeko, artxiboetan ikertzeko bekak, edo literatura sarien ekoizpena.

Lurralde Orekako sailak 273 milioi baino gehiago jarriko ditu toki entitateen esku inbertsioa sustatzeko
- Toki Finantzaketarako Foru Funtsa 5 milioi euro baino gehiagorekin osatuko du, eta, horrela, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren hazkundearekin, Obra Txikien eta Auzo Harremanen Planarekin eta Garabide laguntza berriarekin bat egingo du.
- Arabako Foru Suhiltzaileek Iruña Okako Parke Nagusia handitzeko prozesua hasiko dute 500.000 euro baino gehiagorekin.

Nekazaritza Sailak 600.000 euro bideratuko ditu Arabako ardoak merkatuan etiketatzeko eta sustatzeko
- Foru Aldundiak lehen sektoreko trantsizio ekologikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta, besteak beste, nekazaritza eta ingurumen laguntzei esleitutako kopurua 1.520.000 eurorarte handitu du
- Eskalmendiko finka esperimentalak doitasunezko nekazaritza saiakuntzetan lan egingo du, ongarri eta fitosanitarioen erabilera murrizteko nekazaritza konbentzional, ekologiko eta birsortzailean

Foru Aldundiak 10.200.000 euro baino gehiago bideratuko ditu 2022an Lurraldearen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko
Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza eta Erronka Demografikoko sailak CIC energiGUNE eta Advance Pharma Development sustatzen jarraituko du, eta 200.000 euro bideratuko ditu Automozioko Fabrikazio Aurreratuko Zentrora

Diputatu Nagusiaren Sailak 9 milioi euro bideratuko ditu Aiaralderako bi inbertsio-planetarako eta Euskadiko Next Generation proiektuetarako
Ramiro Gonzálezek, Batzar Nagusietan egindako agerraldian, bere sailak 2022rako Aurrekontuen proiektuaren barruan dituen partidak zehaztu ditu

Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Henrike Knörr beken deialdia egin dute Araban euskararen erabilerari buruzko ikerketa bultzatzeko
Arabako diputatu nagusia hizkuntzalari ezagunaren familiarekin bildu da, master amaierako proiektuetarako laguntza abian jartzeko.

Arabak eta Gasteizek bertako erakargarri turistikoak erakutsiko dituzte Valladolideko INTUR Azokan
- Hainbat proposamen aurkeztuko dituzte: lurraldea bertako gaztelu eta dorreen bidez ezagutzea, Erdi Aroko Almendra eta Eraztun Berdea bisitatzea, eta bikote eta familientzako planak
- Magia emanaldien bidez dinamizatuko dute standa asteburuan

Foru Aldundiaren zerbitzu psikologikoa genero indarkeriaren 1.103 biktima artatzera iritsi da, historiako kopururik handiena
“Laguntza espezializatua eskatzea garrantzitsua da bizirik ateratzeko", adierazi du Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak.
2.101 - 2.200 erakusten 2.751 emaitzetatik.